Thea von Harbou

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Thea von Harbou
WP Thea von Harbou.jpg
Bizitza
Jaiotza Döhlau1888ko abenduaren 27a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Berlin1954ko uztailaren 1a (65 urte)
Hobiratze lekua Friedhof Heerstraße
Heriotza modua istripua
Familia
Ezkontidea(k) Rudolf Klein-Rogge  (1914 -  1920)
Fritz Lang  (1922 -  1933)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria, gidoilaria, idazlea, aktorea, zientzia-fikzio idazlea, zinema aktorea eta antzerki aktorea
Sinesmenak
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista
IMDb nm0902376
Fritz Lang eta Thea von Harbou Berlinen zuten etxean (1923 edo 1924)

Thea Gabriele von Harbou (Tauperlitz, 1888ko abenduaren 27a; Berlin, 1954ko uztailaren 1a) Alemanian jaiotako idazle, aktore, zinemarako gidoilari eta zuzendaria izan zen. 1905ean eman zuen argitara bere lehen literatur lana, eta aldi berean ekin zion aktore lanari. 1914an Rudolf Klein-Rogge aktore eta zuzendariarekin ezkondu zen. 1920koa da bere lehen zinemarako gidoia, Das Indische Grabmal filmerako sortutakoa, Fritz Langekin batera idatzia. 1922an Lang senar bilakatu zitzaion eta hurrengo urteetan bikoteak batera ekin zion lanari. Langek Alemanian sortu zituen lanetan Thea aritu zen gidoilari. Hor dira, esaterako, Dr. Mabuse Der Spieler, Die Nibelungen: Siegfried, Die Nibelungen: Kriemhilds Rache, Metropolis edo M filmetarako batera idatzitako gidoiak. Beste zuzendari batzuen lanetan ere hartu zuen parte: Joe May (Die Heilige Simplizia, 1920), Robert Dinesen (Der Leidensung der Inge Krafft, 1920; Die Frauen von Gnadenstein, 1920) eta, batik bat, Friedrich Wilhelm Murnau (Der Brennende Acker, 1922; Phantom, 1922; Die Austreibung, 1923; eta Die Finanzen des Grossherzogs, 1923). 1932an, Adolf Hitler gobernura ailegatu baino urte bete lehenago, nazien alderdian eman zuen izena eta Lang laga zuen; berau atzerrira joan zen. Bigarren Mundu Gerra amaituta preso hartu zuten aldi baterako. 1950eko hamarkadaren hasieran hiru filmetarako gidoiak egin zituen; hil bitartean hitzaldiak eman zituen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thea von Harbou Aldatu lotura Wikidatan