Konfinamenduen aurkako protestak Txinan (2022)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Konfinamenduen aurkako protestak Txinan
Irudia
Motaprotesta
Erresistentzia zibil
manifestazio
protest and dissent in the People's Republic of China (en) Itzuli
Denbora-tarte2022ko azaroaren 27a - 2023ko urtarrilaren 8a
KokalekuTxinako Herri Errepublika
HerrialdeaTxinako Herri Errepublika
Kausa2022 Ürümqi fire (en) Itzuli
Zero-COVID (en) Itzuli
Internet censorship in China (en) Itzuli
neoauthoritarianism (en) Itzuli
president for life (en) Itzuli

COVID-19ko pandemia zela era Txinan 2022ko azaroaren 15etik hasi eta azaroaren 25ean areagotu ziren konfinamendu eta murrizketen aurkako protestak.[1] Arazoen jatorria pandemiaren inguruko Txinako Gobernuak defendatu zuen politika zen, hau da, Zero-COVID politika. Herrialdean politikarekiko nahigabea areagotu egin da pandemia hasi zenetik. Pandemia horrek pertsona asko beren etxeetan lanik gabe utzi zituen, eta eguneroko eginbeharrak egin ezinik, murrizketa gogorren mende.

Eskala txikiko protestak azaroaren hasieran hasi baziren ere, istilu zibil orokorrak piztu ziren Ürümqin hamar pertsona hil zituen sute baten ondoren, Xinjiangen itxi eta hiru hilabetera. Suhiltzaileak berandu iritsi ziren, eta, gainera, konfinamendua zela-eta zegoen hesiaren ondorioz, ezin izan zituzten sua itzaltzeko lanak ondo egin. Manifestariek gobernuaren zero-COVID politikaren amaiera eta konfinamendu jarraituak exijitu zituzten, sarritan bat-batean eta aldez aurretik abisatu gabe inposatzen direnak. Shanghai, Pekin, Guangzhou, Lanzhou... Asteburuan Txina osoan hedatu ziren protestak. [2]

Gehienek txundituta ikusi dute protesten olde hori. Nahiz eta bat—batekoa iruditu aspalditik handituz joan den zerbait da haserre hori: munduan koronabirusarekin elkarbizitzen ikastea derrigorrezkoa da, baina Txinan ez da hala; orain arte, birusa kontrolatu nahi izan du. COVID—19aren kontra neurri zorrotzenak hartu dituen herrialdea da, eta are gehiago: gaur egun mantentzen dituzten neurriak pandemiaren hasierakoak baino zorrotzagoak dira.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]