Erresistentzia zibil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Erresistentzia zibila talde zibilek indarkeria-ez aktiboaren bidez, bereziki boterea, indarra, polizia edo erregimen bati aurre egiteko ekimen politikoan datza. Desobedientzia zibilari estuki lotua dago.

Erresistentzia zibilak deialdia egin, eta etsaiari presioa sartu (bai psikologikoa nahiz sinbolikoa) eta indarkeria-ezaren bidez zeozer egin dezan behartuarazten du: etsaiaren botere iturriak ahultzeko ekintza sistematiko eta antolatuak burutuz, negoziatzera edota botere politikoa utz dezan behartuaraziz.

Erresistentzia zibilaren baldintza nagusia bortizkeria inoiz ez erabiltzean datza eta bere ohiko ekintzen artean honakoak daude: esna-aldiak, eskaerak, baraualdiak, itxierak, eserialdiak, boikotak, grebak, gose grebak, lan jarduera geldoak edo japoniar grebak, desobedientzia zibila, eskratxak, garraiobide alternatiboak martxan ipintzea, agintearen edo poliziaren jarduerak oztopatzea, estatu edo gobernu paraleloak sortzea, herri galdeketak burutzea, etab.

Maiz, eta herrialdearen arabera, erresistentzia zibila burutzen duten ekintzaileek boterearen eta bere morroien aldetik zigor latzak jasan ohi dituzte, betiere euren errresistentzia apurtzeko asmoz: isun ekonomiko, kargugabetze politiko edo epaiketetatik hasi eta jipoiak, atxiloketak, langabetzeak edo kaleratzeak, espetxe zigorrak, erbesteratzeak, isolamenduak, eta abarreraino. Munduko zenbait lekutan, oso erregimen itxi edo diktaduretan heriotz zigorra ere ekar dezake.

Herrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduan erresistentzia eta desobedientzia zibila erabili den herrialdeen artean honakoak daude:

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]