Kontraktualismo
Kontraktualismoa filosofia politikoaren eta zuzenbidearen korronte bat da. Ez da doktrina politiko bakar edo uniforme bat, baizik eta lotura komun bat duen ideia-multzo bat, gizarte-hitzarmenari lotuta dagoena. Teoria politiko gisa, azken hirurehun urteetako nagusienetako bat izan daiteke, eta, neurri handiagoan edo txikiagoan, estatuen eta nazioen egungo egituraren oinarrian aurki dezakegu. Ez da demokraziarekin nahastu behar, teoria kontraktualista guztiek ez baitute eredu politiko demokratikorik definitzen. Nazionalismoarekin ere ez da nahastu behar; izan ere, bi mugimenduak eredu politiko nukleartzat har daitezkeen arren eta estatu modernoen oso aldi berekoak izan arren, baldintza desberdinak adierazten dituzte.[1]
Kontraktualismoak teoria politikoen familia bati egiten dio erreferentzia, zeinak gizarte-kontratuari loturik baitaude. Teorialari ezagunenen artean ondokoak aurki ditzakegu: Hugo Grotius (1625), Thomas Hobbes (1651), Samuel Pufendorf (1673), John Locke (1689), Jean-Jacques Rousseau (1762) eta Immanuel Kant (1797).[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Ashford, Elizabeth and Mulgan, Tim. 2007. 'Contractualism'. In Edward N. Zalta (ed.), Stanford Encyclopedia of Philosophy (accessed October 2007).