Hugo Grotius

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hugo Grotiusen erretratua.
De iure belli ac pacis (1625) liburuaren azala,

Hugo Grotius, baita Huig de Groot, Hugo Grocio edo Hugo de Groot ere (Delft, Zazpi Herbehere Batuen Errepublika, 1583ko apirilaren 10a - Rostock, Pomerania, 1645eko abuztuaren 28a) holandar legegizona eta diplomatikoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartzelan sartu zuten Arminiusen (kalbinisten kontrako teologoa) jarraitzaile zelako. Frantziara ihes egin zuen, eta Suedian enbaxadore izendatu zuten.

Grotius izan zen nazioarteko legegintza modernoaren sortzailea, De iure belli ac pacis (1625) liburuari esker. Obra horretan lege naturalak jokabide arauak ematen dituela baiesten du Grotiusek, bai nazioentzat, bai pertsonentzat. Erlijioari buruzko obrak ere idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugo Grotius Aldatu lotura Wikidatan