Glu, glu, glu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Glu, glu, glu
Copas de vino de Rioja en Elciego (Álava).jpg
Jose Maria Iparragirreren, Patxi Andionen eta Gontzal Mendibilen abestia
Egilea Jose Maria Iparragirre, Patxi Andion eta Gontzal Mendibil
Ezaugarriak
Genero artistikoa folk musika
Hizkuntza euskara
Hitzak Jose Maria Iparragirre
Bestelako lanak
Musikagilea Jose Maria Iparragirre
Argumentu nagusia ardoa

Glu, glu, glu Jose Maria Iparragirreren bertso sorta eta abesti bat da.

Bapo jan eta ondo edateko giro alaiko abestia da, izenburuan edatearen onomatopeia daramana. Lagunen arteko bazkarietan kantatzeko aproposa da XIX. mendeko kantu hau.

Patxi Andionek eta Gontzal Mendibilek kanta honen bertsio bana plazaratu zuten XX. mendean.[1]

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biba Rioxa, biba Naparra,
arkume onaren iztarra,
hemen guztiok anaiak gera
hustu dezagun pitxarra.
Glu, glu, glu...


Ardo fina ta jateko ona
jartzen badute gaur ugari,
gure barrenak berdindurikan
jarriko dira guri-guri.
Glu, glu, glu...

Gure sabela bete behar da
ahal bada gauza onarekin,
dagon lekutik eragin bapo!
Aupa, mutilak, gogoz ekin!
Glu, glu, glu...


Ez ikaratu dagon artean,
jan eta edan gaur gogotik,
hustutzen bada ekarriko degu
berriro lehengoko tokitik.
Glu, glu, glu...

Umorea da gauzik onena,
nahigabeak ditu ahaztutzen.
Uju ta aja hasi gaitean
euskal doinuak kantatutzen
Glu, glu, glu...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Gontzal Mendibil» www.gontzalmendibil.com . Noiz kontsultatua: 2020-08-15.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]