Edukira joan

Kora eliza

Koordenatuak: 41°01′52″N 28°56′21″E / 41.03111°N 28.93917°E / 41.03111; 28.93917
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kora eliza
San Salbatore in Kora
Absideak
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaIstanbul probintzia
Turkiako barrutiaFatih
Koordenatuak41°01′52″N 28°56′21″E / 41.03111°N 28.93917°E / 41.03111; 28.93917
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXI. mendea
Izenaren jatorriaMaria
Erlijioakristautasun ortodoxoa
IzenaJesus Nazaretekoa
Arkitektura
Estiloabizantziar arkitektura
Ondarea

Kora eliza edo San Salbatore in Kora (grezieraz: Ἅγιου Σωτῆρος ἐν τῃ Χώρᾳ, Hagiou Sōtēros en tēi Chōrai, "San Salbatore Zelaietakoa"; turkieraz: Kariye Müzesi, Kariye Camii edo Kariye Kilisesi, "Kora museoa, meskita edo eliza") antzinako eliza kristaua da, gero meskita eta orain museoa den eraikina da, Istanbulen kokatua. V. mende hasieran eraikia eta XI. mendean ia guztiz berritua, XVI. mendean meskita bihurtu eta 1948an sekularizatu zen, museo bihurtzeko. Barnealdea XIV. mendeko freskoz eta mosaiko bikainez apaindua dago.

Oinplanoa (1912)

Eliza tamaina txikikoa da (742,5 m²) Istanbuleko beste elizekin alderatuta, baina barnealdea handientsua da, bizantziar arkitekturan sarritan gertatzen den bezala. Eraikina hiru zatitan banatzen da: sarrera gunea edo nartexa, gorputz nagusia edo naosa eta alboko kapera edo paraklesiona. Nartexa bi zati argitan banatua dago: kanpo nartexa edo exonartexa eta barne nartexa edo esonartexa. Bi nartex hauek eliza berregin zenean sortu ziren, esonartexa jatorrizko eraikinaren zati baitzen.

Eraikinak sei kupula ditu, bi esonartexean, bat pareklesionean eta hiru naosean. Handiena, 7,7 metroko diametroduna, naosaren erdian dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]