Koreako Langileen Alderdia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koreako Langileen Alderdia
Flag of the Workers' Party of Korea.svg
WPK symbol.svg
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaIpar Korea
IdeologiaJutxea, songuna, korear nazionalismoa eta Korearen batasuna
Jarduera
Kide kopurua3.000.000 (2016)
Agintea
LehendakariaKim Jong-un
Egoitza nagusi
Prentsa-organoaRodong Sinmun
GazteriaKim Il-sung Gazteria Sozialisten Liga
Zeren jabe
Historia
Sorrera1949ko ekainaren 30a
Sortzailea
SorlekuaPiongiang
Ordezkatzen duIpar Koreako Langileen Alderdia
Koloreak    
webgune ofiziala

Koreako Langileen Alderdia (Hangul조선로동당; Hanja朝鮮勞動黨; RRJoseon Rodongdang; MRChosŏn Rodongdang) Koreako Herri Errepublika Demokratikoa sortu zuen alderdi politikoa da, herrialdea goberna dezakeen bakarra. Herri Batzar Gorenean ordezkari gehien dituen alderdi politikoa da eta de jure dihardu legezko beste bi alderdiekin. Hirurek Aberria Bateratzeko Fronte Demokratikoa (Hangul조국통일민주주의전선; RRJoguk tong(-)il minju juui jeonseon; MRChoguk t'ongil minju chuŭi chŏnsŏn) izeneko herri frontea osatzen dute.

Koreako Langileen Alderdia 1949an sortu zen Ipar Koreako eta Hego Koreako Langileen Alderdien bat egitearen ondorioz. Alderdia legez kanpokoa da Hego Korean herrialdearen Segurtasun Nazionalaren Legeak aginduta.

Alderdiaren antolaketari dagokionez, ideologia sistema monolitikoa eta Lider Gorena ditu oinarri, Kim Yong-juk eta Kim Jong-ilek sortutako sistema eta teoria. Alderdiaren organismorik gorena Biltzarra da. Nahiz eta alderdiaren egitura beste alderdi komunisten antzekoa izan, praktikan hauek baino instituzionalizatze-maila txikiago du, politika informalari ohi baino leku handiagoa utziz. Batzorde Zentrala, Idazkaritza, Batzorde Militar Zentrala, Politburoa eta Presidiuma bezalako erakundeek, ohi baino botere-maila apalagoa dute. Gaur egun, Kim Jong-un da alderdiburua eta Koreako Langileen Alderdiaren idazkari nagusi eta Batzorde Militar Zentralaren lehendakari lanak egiten ditu.[1]

Alderdiaren ikurra igitai eta mailu komunistaren aldaera bat da, erdian korear kaligrafian erabiltzen den pintzela duela. Mailuak industriako langileria irudikatzen du, igitaiak nekazariak eta pintzelak intelligentsia.

Hauteskunde-emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri Batzar Gorenerako hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauteskundeak Alderdiburua Eserlekuak +/– Postua
1948 Kim Il-sung
157 / 572
157 1.a
1957
178 / 215
21 1.a
1962
371 / 383
193 1.a
1967
288 / 457
83 1.a
1972
127 / 541
161 1.a
1977 ezezaguna / 579
1982 ezezaguna / 615
1986 ezezaguna / 655
1990
601 / 687
1.a
1998 Kim Jong-il
594 / 687
7 1.a
2003 ezezaguna / 687
2009
606 / 687
1.a
2014 Kim Jong-un
607 / 687
1 1.a
2019 ezezaguna / 687

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rodriguez, Mikel. (2012-04-12). «Ipar Korean Langileen Alderdiko buruzagitza hartu du Kim Jong-unek» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]