Kosme Duñabeitia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kosme Duñabeitia
Bizitza
JaiotzaBilbo1819ko irailaren 27a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1890eko urtarrilaren 18a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta argazkilaria

Kosme Duñabeitia Euba (Bilbo, 1819ko irailaren 27a-1890eko urtarrilaren 18a) Argazkilari eta margolari ospetsua izan zen. Beste margolari ospetsuen irakaslea izan, besteak beste, Antonio Maria Lekuona eta Eduardo Zamacois. Erretratugile bezala ospe handia lortu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak Juan Antonio Duñabeitia eta Josefa Antonia Euba ziren. Bost seme-alabak izan zituzten, tartean Kosme. Bilbon hasi zen margolaritza ikasten. 1840an Kosme Erromako Arte Ederren Eskolan zegoen ikasten. Erromatik bueltan Alemaniara joan zen. Berriro Euskal Herrian Iruñean margolaritza irakatsi zuen eta Natur Zientzien Museoan lan egin zuen. Carmen Delmas, Juan Barroeta, Antonio Lekuona eta Adolfo Guiardekin batera Nazaretarren izengoitia jaso zuen. Akademizismo joera barruan ere kokatu zitzaion.

1852ko apirilaren 7an Juana Metxaka Gurbistarekin ezkondu zen, Bilboko San Anton elizan. Hamar seme-alabak izan zituzten. Kosme Duñabeitia Irudi eta Apaingarri katedratiko izendatu zuten eta Bizkaiko Arte Ederren Akademiaren akademikoa izan zen. 1860ean Afrikara zihoazten euskal oinezkoo erregimenturarko bandera margotu zuen.

1882ko abuztuaren 11an Bizkaiko Lehiaketa ospatu zen eta Duñabeitiak zazpi lan aurkeztu zituen. Haietako bat, La Jura de los Fueros, Anselmo Ginea Saria jaso zuen.

Kosme Duñabetia 1890eko urtarrilaren 18an hil zen, bronkitis baten ondorioz. Emaztea, Juana, lau urte geroago hil zen.

Argazkilaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cesar Estornesen arabera Duñabeitia argazkilaritzan hasiko zen 1870. hamarkadan.Duñabeitiak argazkilaritza tailerra ireki zuen Bilboko Gurutze kalean. Lan hau Instituto Vizcaínon marrazketa irakaslearen lanarekin eramaten zuen.[1] Beste tekniken artean, argazkiak olio teknikaz errepasatzen zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]