Kriptokokosi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Kriptokokosi
Cryptococcus neoformans legamia (gorri kolorekoa) gaixo baten birika-ehunean
Deskribapena
Motaopportunistic mycosis (en) Itzuli, Mikosia, gaixotasun immunologikoa
eritasuna
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Cryptococcus neoformans
Cryptococcus gattii
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakitraconazole (en) Itzuli, natamycin (en) Itzuli, 5-fluorocytosine (en) Itzuli, B anfoterizina eta Flukonazol
Identifikatzaileak
DiseasesDB3213
MedlinePlus001328
eMedicine001328
MeSHD003453
Disease Ontology IDDOID:12053

Kriptokokosia Cryptococcus neoformans onddo patogenoak eragiten duen gaixotasuna da, mikosi mota bat dena. Onddo mikroskopikoa (legamia) da aipatutakoa, eta oportunista; horrek esan nahi du infekzio larriak sortzen dituela immunitate-sistema ahula duten pertsonengan, batez ere (HIESa dutenengan, adibidez).

Infekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onddoa arnas-bidetik sartu ohi da gorputzean, inhalatzen denean. Legamia hori ugaria da lurrean, batez ere hegaztien gorotzez kutsatutako lurzoruetan [1]. Mikrobioa biriketara iristen da, eta bertan gizabanako osasuntsuengan infekzio azpi-klinikoa (hots, sintomarik gabekoa) garatzen du. Immunitate-sistema gailentzen zaio onddo oportunista horri eta, egoera normalean, gaixotasuna ez da garatzen.

Gizabanako immunogutxituengan, ordea (HIESa dutenak, botika immunosupresoreak hartzen dituztenak...) Cryptococcus neoformansek bizirik dirau eta arnas-bidean bronkitisaren antzeko koadro klinikoa eragiten du. Horretaz gain, onddoa odolera irits daiteke eta hortik gorputzeko atal ezberdinetara hedatu.

Sintoma klinikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infekzioak, odolaren bidez hedatua, gorputzeko hainbat atal kaltetu ditzake:

  • biriketako kriptokokosia: gaixoek bronkitisaren antzeko sintomak dituzte [1].
  • nerbio-sistemaren kriptokokosia: meningitisa sortzen du. HIESaren gaixoen artean meningitis mota honek 600.000 hildako eragin zituen mundu osoan 2009an soilik [2]. Meningitisaren ohiko sintomak (sukarra, zefaleak, buru-nahasmendua, garondo-zurruntasuna...) dira gaitzaren zantzuak. Meningitis horren eboluzioa meningitis birikoaren baino askoz motelagoa da.
  • larruazaleko kriptokokosia: larruazaleko ultzerak agertzen dira legamia gaiztoa larruazalera iristen denean.
  • kriptokokosi sistemikoa: beste organo batzuk (gibela, barea...) kaltetzen direnean

Diagnostikoa eta tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meningitis dagoenean likido zefalorrakideoaren azterketak (txinatar tinta erabiliz) legamia patogenoaren zelulak agerian jarriko ditu, diagnostikoa egiaztatzeko balio duena. Arnas-aparatutik hartutako laginen (karkaxak, esaterako) azterketa mikroskopikoak ere berdin balio du. Hemokultiboa ere batzuetan positiboa izango da, baina ez beti.

Tratamenduari dagokionez, B anfoterizina 5-fluorozitosinarekin konbinatu ohi da (zain barneko bidetik aplikatuz). Flukonazola aukerako botika da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Basaran Miren eta Umaran, Adelaida Mikrobiologia medikoa E.H.U.ak argitaratuta, 306-307 orr.
  2. Park BJ, Wannemuehler KA, Marston BJ, Govender N, Pappas PG, Chiller TM Estimation of the current global burden of cryptococcal meningitis among persons living with HIV/AIDS AIDS, 2009;23:525-530

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]