Kristin Ross

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kristin Ross
Bizitza
Jaiotza 1953  (64/65 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak literaturan aditua, unibertsitateko irakaslea, idazlea, literatura-kritikaria, historialaria eta kazetaria
Enplegatzailea(k) New Yorkeko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Kristin Ross (1953an jaioa) literatura konparatuko irakaslea da New York Unibertsitatean. XIX. eta XX. mendeetako literatura eta kultura frantsesari buruzko hainbat ikerketa-lan argitaratu ditu.

Ikerketa-lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristin Ross 1953an jaio zen.[1] Lizentziatura eta masterra Santa Cruz Unibertsitatean egin ondoren, 1981ean doktoretza-titulua eskuratu zuen Yale Unibertsitatean, Liluramendua eta narraziogintza: Abbé Prévost, Marcel Proust eta Maurice Blanchot izenburuko tesiarekin.

Rossen ikerketa-lanen ildo nagusiak XIX. eta XX. mendeetako literatura eta kultura frantsesa, Karibeko literatura frankofonoa, hirien historia eta iraultzen historia dira. 1988an hasi eta orain artean argitaratutako lanen artean, honako hauek daude: The Emergence of Social Space: Rimbaud and the Paris Commune (1988), Fast Cars, Clean Bodies: Decolonization and the Reordering of French Culture (1995) eta May '68 and its Afterlives (2002). 2004an, ostera, Anti-Americanism liburuaren editorea izan zen Andrew Ross-ekin batera (familia-harremanik gabe). 2015ean, berriz, Communal Luxury: The Political Imaginary of the Paris Commune argitaratu zuen.[2]

Sariak eta diru-laguntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fast Cars, Clean Bodies liburuarekin Critic's Choice Award saria eta kultura frantsesaren ikerketari eskainitako Lawrence Wylie Award saria irabazi zituen. Horrez gain, Guggenheim Fundazioaren eta Princeton-eko (New Jersey) Institute for Advanced Study erakundearen beka bana jaso ditu.

Itzulpen-lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rossek hainbat lan itzuli ditu frantsesetik ingelesera; esate batera, Jacques Ranciere filosofo frantsesaren The Ignorant Schoolmaster, emantzipazio intelektualerako bost bide proposatzen dituena.[3]

Lan hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fascination and storytelling: Prevost, Proust, and Blanchot', (doktore-tesia, 1981)
  • Everyday life (1987)
  • Fast Cars, Clean Bodies: Decolonization and the Reordering of French Culture (1994)
  • May '68 and Its Afterlives (2002)
  • Anti-Americanism (Andrew Ross-ekin batera apailatua, 2004)
  • The emergence of social space: Rimbaud and the Paris Commune (2008)
  • Communal Luxury: The Political Imaginary of the Paris Commune (2015)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristin Rossen lanak, sarean