Kriston

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kriston
Datuak
JatorriaBermeo, Bizkaia
Musika motarock
Urteak2003 - 2007
Taldekideak
Egoitz Azazeta
Igor Figero
Arkaitz Ortuzar
Unai Uriarte

Aitor Zulueta

Kriston 2003 urtean sortutako Bermeoko rock taldea izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristonen hastapenak 1991an kokatzen dira, oraindik 16-17 urteko gaztetxoak zirela.

Orduko taldearen izena "Kriston Moroie" zen eta debuta 1992ko ekainean egin zuten Bermeoko herriko Artza frontoian. Lehen grabaketa 1994ko Maiatzean heldu zen, Bilboko Rock Studiosen jabe zen Carlos Kreator-en eskutik. Maketa ia zuzenean grabaturiko 6 abestik osatzen zuten.

Urte pare bat gehiago jarraitzea posible izan zen arren, azkenean taldea bertan behera uztea erabaki zuten.

2003an berriro batzearen ideia izan zuten. Taldekide berriak sartu ziren eta taldearen izena pixka bat aldatu zuten: Kriston.

Lehen kontzertua 2003ko udan eman zuten. Lehen CDa 2004ko udan Bermeoko Bastarre Audio Records-en grabaturiko "Mugak gaindituz" izan zen[1].

2005ean Kriston taldeak bere lehen diskoa kaleratu zuen, 'Ni, Zu... Gu' izenburukoa. Hamar abestiz osatutako diskoa zen eta Extremoduro taldeko kideek sortutako Muxik disketxeak argitaratu zuen. Kanta guztien doinuak bermeotarrek sortu zituzten, eta bi abestiei ez beste guztiei letra beraiek jarri zieten. Gabriel Arestiren Nire aitaren etxea defendituko dut olerkiaren bertsio bat sartu zuten lan berrian eta bi abestitan, Alex Sardui eta Haimar Arejitaren laguntza izan zuten[2].

Taldeko kideek estilo ezberdinak gustuko bazituzten ere, AC/DC eta heavy talde klasikoen eragina antzematen zen diskoan. Partaideek, euskal taldeen artean Kuraia eta Gatibu zituzten gustukoen[3].

Agian beraiek eskainitako kontzerturik ezagunena Bilboko Aste Nagusian izan zen 2006ko abuzturaren 19ean[4]. Bertan, Zorrotzaurre alboan dagoen Botikazaharrean gaueko 24ː00etan eta Turbonegro taldearentzat "telonero" lanak eginez milaka pertsonen aurrean kontzertua eman zuten[5][6].

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aitor Zulueta (abeslaria)
  • Egoitz Azazeta (gitarra)
  • Arkaitz Ortuzar (gitarra)
  • Unai Uriarte (bajoa)
  • Igor Figero (bateria)

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mugak gaindituz (2004)
  • Ni, Zu...Gu (2005)

Azken CD honen abestiak beheko hauek dira, horietako batzuk youtuben ikusgai daudeː

1.- Amets

2.- Hegaletan

3.- Zuloa[7]

4.- Harresia[8]

5.- Zurekin[9]

6.- Noiz Arte

7.- Trago Baten

8.- Egia

9.- Itsugor

10.- Nire Aitaren Etxea[10]

Eta "Kriston Moroie" taldea zenekoaː

  • Kriston Moroieː "Odolaren usaina"ː[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]