Nire aitaren etxea
| Nire aitaren etxea | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 2009 |
| Izenburua | La casa de mi padre |
| Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
| Jatorrizko herrialdea | Espainia |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | film dramatikoa |
| Iraupena | 100 minutu |
| Kolorea | koloretakoa |
| Grabazio lekua(k) | Errenteria, Hernani, Hondarribia eta Tolosa |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Gorka Merchán (en) |
| Gidoigilea(k) | Iñaki Mendiguren |
| Antzezlea(k) | |
| Ekoizpena | |
| Edizioa | Teresa Font |
| Bestelako lanak | |
| Musikagilea | Fernando Velázquez |
| Argazki-zuzendaria | Aitor Mantxola |
| Argumentu nagusia | euskal gatazka |
Nire aitaren etxea (jatorrizkoan gaztelaniaz: La casa de mi padre) 2009an Gorka Merchan donostiarrak zuzendutako lehendabiziko filma da[1], euskal gatazkaren ingurukoa.
Filma Gipuzkoako Errenteria, Hernani, Hondarribia eta Tolosa herrietan grabatu zuten. 2008ko irailaren 24an estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian[2] eta 2009ko apirilaren 3an, zinemetan[1].
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Oharra: Atal honek istorioren parte bat azaltzen du. |
Txomin Garai (Carmelo Gómez), enpresari eta pilotari ohia, ETAk mehatxatuta Argentinan zenbait urte eman ondoren, bere anaia Koldo, zinegotzi abertzalea, hiltzear dagoela jakin eta etxera itzuli da. Bertan ezagutu du Gaizka iloba (Juan José Ballesta), kale borrokan dabilen pilotaria. Anaia hil baino lehen Txomini semea bide onean sar dezan eskatzen badu ere, zaila da Gaizka osaba traidoretzat duelako.
Azkenean Gaizka eta Txominen arteko harremanak konpondu eta pilota lehiaketa batean aritzeko entrenatzen da. Tamalez, lehiaketarako egun bat falta zela, Txominek buruan tiro bat jasoko du. Horrek Gaizka pentsakor utziko du, alde batetik osaba aintzat hartu duelako eta bestetik Sara lehengusinak maitemindu duelako.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Aktorea | Pertso aia |
|---|---|
| Carmelo Gómez | Txomin Garay |
| Emma Suárez | Blanca |
| Álex Angulo | Germán |
| Juan José Ballesta | Gaizka Garay |
| Verónica Echegui | Sara |
| Mikel Aranburu | Pescadero |
| Irene Bau | Ane |
| Aitor Beltrán | Rubén |
| Iñaki Font | Robus |
| Arkaitz Gartziandia | Arkaitz |
| Asier Oruesagasti | Zigor |
| Alfonso Torregrosa | Koldo |
| Pilar Rodríguez | Carmen |
| Tania de la Cruz | Úrsula |
| Aizpea Goenaga | Karmele |
| Rafael Martín | Navajas |
| Kike Díaz de Rada | Vicente |
| Alizia Astiazaran | Leire |
| Asun Pineda | Bizilaguna |
| Ritxi Lizartza | Kiosko saltzailea |
| Sara Cozar | Terrorista |
| Iñigo Ortega | Autobus txoferra |
Ezaugarri teknikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Zuzendaritza | Gorka Merchan |
| Gidoia | Iñaki Mendiguren |
| Ekoizlea | Luis de Val Iker Monfort |
| Musika | Fernando Velázquez |
| Argazki Zuzendaria | Aitor Mantxola |
| Muntaia | Teresa Font |
| Jantziak | Mario Suances |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Martin, Xabier. (2009-04-03). ««Nire inguruan hainbeste samin ikusteak mindu egiten nau»» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Lete, Ohiana. (2008-09-24). «'La casa de mi padre', irrikaz espero izandakoa» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 2009ko filmak
- Iñaki Mendigurenek idatzitako filmak
- Emma Suárezek antzeztutako filmak
- Carmelo Gómezek antzeztutako filmak
- Juan José Ballestak antzeztutako filmak
- Verónica Echeguik antzeztutako filmak
- Alex Angulok antzeztutako filmak
- Zinema zirriborroak
- Espainiako filmak
- ETAri buruzko filmak
- Euskaratutako filmak
- Gaztelaniazko filmak