Krokodiloa ohe azpian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Krokodiloa ohe azpian
Krokodiloa ohe azpian.jpg
Datuak
Idazlea Mariasun Landa
Argitaratze-data 2002, lehen edizioa Alberdania argitaletxea
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua Krokodiloa ohe azpian
Argitaletxea Alberdania
Herrialdea Euskal Herria
Ilustratzailea Antton Olariaga
Orrialdeak 88
ISBN 978-84-9746-940-1
Datu gehigarriak
Mariasun Landa, Krokodiloa ohe azpian liburuaren pasarte bat irakurtzen.

Krokodiloa ohe azpian, Mariasun Landa idazle errenteriarrak idatzitako liburua da, Haur eta Gazte Literaturaren sailkatua, baina gazte eta helduei zuzendua. Liburuaren ilustratzailea Antton Olariaga da. 2002an argitaratu zen liburua lehen aldiz, Alberdania argitaletxearen bidez, eta 2015an berrargitaratu zuen Erein argitaletxeak. Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala eskuratu zuen Mariasun Landak liburu honekin, 2003an.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizon arrunt bat da liburuko protagonista, ohitura arruntak dituena. Baina halako batean arrunta ez den zerbait gertatuko zaio: krokodilo bat ikusiko du bere ohe azpian. Egoera surrealista horretatik abiatuta, eta umore ukitu finez, gertaera korapilatuz doa autorea, amaiera biribil batera iristen den arte. [1]

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakardadea da Kokodriloa ohe azpian liburuko gai nagusia. Hain zuzen ere, gaur egungo gizon batek sentitzen duen hutsuneari eta horrek sortzen dion tristurari buruzko kontakizuna da.

Hala ere, Mariasun Landak, umore kutsuarekin lantzen du gaia, eta, beraz, gazteen psikologian sartu eta era berean entretenitzeko balio dien liburua da. Gazteek ez ezin, helduek irakurtzeko ere aproposa da.

Mariasun Landaren ustez, denok dugu krokodilo bat ohe azpian, eta, krokodilo hori ezagutu eta hari aurre egin behar diogu. [2]

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontakizunak erritmo azkarra darama, esaldien sinpletasunaren eta zuzentasunaren ondorioz.[2]

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Juan Jose, protagonista nagusia: Bulegari arduratsu eta lasai bat da. Beti gauza berdinak egiten zituen etxera itzultzean. Lanean, begiko zuen neska bat zegoen, Elena deiturikoa. Baina, oso lotsatia zenez ez zen ausartzen ezer esatera.
  • Elena: Juan Joseren laneko neska bat. Oso lasaia eta liraina. Bera ere oso lotsatia da, eta istorioan zehar, Juan Joserekin harreman estua erakusten du.
  • Eulalia: Bulegoko langilerik beteranoena da eta seme bat balitz bezala hartzen du J.J.
  • Zeferino (Zefe): Harakin altua eta indartsua. J.J. herrira iritsi zenetik duen lagun bakarra.
  • Botikaria: Paper garrantzitsua du liburuan, izan ere, J.J.-ren gaixotasunaren zergatia (bakardadea) hautematen duena da.[3] [4]

Espazioa [4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • J.J.-ren pisua.
  • Bulegoa.
  • Medikuaren kontsulta.
  • Botika.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]