Kuku mottodun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kuku mottodun
Clamator glandarius (juvenile).jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaCuculiformes
FamiliaCuculidae
GeneroaClamator (en) Clamator
Espeziea Clamator glandarius
Datu orokorrak
Masa 9,85 g (pisua jaiotzean)
arra: 169 g (helduen pisua)
emea: 138 g (helduen pisua)

Kuku mottoduna (Clamator glandarius), cuculidae familiako hegazti espeziea da. Uda Hegoaldeko Europan edo Ekialde Hurbilean, tartean baita Euskal Herrian ere, pasa ondoren, neguan Afrikan bizi da.

Hegazti honek, ordenakidea den kukuak bezala arrautzak beste hegazti txikiagoen kabietan jartzen ditu (hala nola arabazozo edo mikak). Kuku arruntak ez bezala ez ditu kabian dauden beste espeziearen arrautzak kabitik botatzen (ezta kuku kume jaioberriak ere) Bere arrautza beste arrautzen tartean erruten du, denak batera haziak izan daitezen (kolorez eta tamainaz, hautatzen dituen espezieetakoen antzerakoak). Mika kumeak, ordea, gosez hiltzen dira maiz, nahiko janari iristen ez zaielako kuku kumearen konpetentziaren eraginez. Kuku mottodunaren arrauntza duten kabiek izaten dute,hala ere, abantaila bat kumaldi guztiarentzat: txita jaio berriak harrapakari asko uxatuko dituen usain txarra jarioten du, kumaldi guztia babestuz. Hegazti txikiek berea bezala erruten eta elikatzek dute kuku mottodun txita. Kuku mottoduna kukua baino handiagoa da, 35-39 cm luzera izanik.

Ez du azpiespezierik[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]