Kunaxir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cape Stolbchaty.jpg

Kunaxir (errusieraz Кунашир eta japonieraz Kunashiri), Kurilak uhartediko errusiar uharte bat da. Bere hedadura 1490 kilometro karratutakoa da, uhartedi osoko hirugarren uharterik handiena delarik. Japoniak berea bezala aldarrikatzen duen lau uharteetako bat da, Kuriles uharteetako Gatazkaren ondorioz. Hegoaldeko Kurilak uharteen taldean dago.

Uhartea, Yuzhno-Kurilsk raionaren zati da, honen gune administratiboa Sakhalingo oblasteko Yuzhno Kurilsk hiri motako finkapena delarik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kunashir uhartea honako koordenatu geografiko hauetan dago:

Muga aldaketa denboran zehar, lurraldean.

Ipar-ekialdean, uhartediko uharterik handiena den Iturup dago, Ekaterina itsasarteak banandua, hegoekialdean, Jabomai eta Xikotan uharteak, Hegoaldeko Kurilen itsasarteak bananduak, eta, mendebaldean, Hokkaido uharte japoniarra, Kunaxir itsasarteak banandua.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kunaxir Aldatu lotura Wikidatan