Edukira joan

Kutsidazu bidea Ixabel (musikala)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kutsidazu bidea Ixabel, musikala» orritik birbideratua)
Artikulu hau musikalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kutsidazu bidea, Ixabel (argipena)».
Kutsidazu bidea Ixabel (musikala)
Jatorria
Argitaratze-data2020
IzenburuaKutsidazu bidea Ixabel
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia musikala
Hizkuntzaeuskara
Iraupena90 minutu
Deskribapena
OinarrituaKutsidazu bidea, Ixabel
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Patxi Barko
Joli Pascualena

Gidoigilea(k)Aitziber Garmendia
Patxi Barko

Antzezlea(k)
HitzakJoli Pascualena, Patxi Barko eta Aiora Zulaika
Bestelako lanak
MusikagileaIker Huitzi
Joli Pascualena
Santi Romano

Kutsidazu bidea Ixabel 2020an estreinatutako komedia musikala da, 1994ko Joxean Sagastizabalen izen bereko liburuan oinarritua. Juan Martinen istorioa kontatzen du, euskara hobetzeko uda Alkizako Arangurentarren baserrian igarotzen duen donostiar gaztearena. Patxi Barkok zuzendua, antzerkirako moldaketa Barkok eta Aitziber Garmendiak egin zuten. Demode Produkzioak ekoitzia, Joli Pascualena da zuzendari musikala.

Jatorrizko hamazazpi pieza musikal ditu ikuskizunak; musika Demode Quartet taldeak sortua da eta letrak Pascualenak eta Barkok, Aiora Zulaikaren egokitzapenekin. Antzezle protagonistak Xanti Korkostegi eta Maria Redondo dira, eta aktore taldea Ainhoa Aierbek, Inazio Tolosak, Karlos Nguemak, Iker Huitzik, Pascualenak eta Santi Romanok osatzen dute.

Urnietako Sarobe aretoan aurrestreinatu ondoren, lehen ikuskizuna 2020ko urriaren 15ean eskaini zuten, Bilboko Arriaga antzokian.[1] Musikaleko kanten grabazioak egin eta Kutsidazu kantatzen Ixabel diskoan bildu ziren. 2021ean Ikuskizun Musikal edo Liriko Onenaren MAX Saria irabazi zuen.[2]

Juan Martin (Xanti Korkostegi) donostiar gazteak euskara maila hobetu nahi du, eta horretarako mendian galdutako baserri batean igaroko du uda, Alkizan. Bertan, ohartuko da baserriko euskarak ez duela euskaltegian ikasitakoarekin zerikusirik. Hizkuntza arazoei aurre egiteaz gain baserriko bizimodura egokitu beharko du, abesti artean, ingurua musikaren bidez komunikatuko baita berarekin. Horretaz gain, baserriko familiako alaba gazteak, Ixabelek (Maria Redondo), sentimendu ezezagunak piztuko dizkio.

Aktoreak eta pertsonaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pieza musikalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuskizunak ordu t'erdi irauten du, eta orotara 17 kanta eta dantza pieza ditu. Askotariko estiloak ageri dira musikalean zehar, besteak beste, doinu klasikoak, trap-folk, ska, jazz, tango eta rocka. Musikan kolaborazio bereziak izan dituzte, tartean Luis Mari Moreno saxofonista eta Oreka Tx taldea.[3] Emanaldian zehar hainbat kanta ezagun ere abesten dituzte, besteak beste Y.M.C.A. eta Euskaldun berriaren balada. Jatorrizko 14 kanta Kutsidazu kantatzen Ixabel diskoan bildu dira, 2020ko abenduan Durangoko Azokan kaleratua. "Agian Zu Zara", "Josetxo Euskalduna" eta "Esaldi Baten Erdian" kantak single gisa argitaratu dira plataforma digitaletan.

Kantuen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • "Haritzak Gara" – Iker Huitzi, Joli Pascualena, Santi Romano & Karlos Nguema
  • "Josetxo Euskalduna" – Xanti Korkostegi & Demode Quartet
  • "Arangurentarrak" – Ainhoa Aierbe, Inazio Tolosa, Maria Redondo & Demode Quartet (ft. Oreka TX)
  • "Baserrian" – Maria Redondo, Xanti Korkostegi & Demode Quartet
  • "Euskadiz" – Karlos Nguema, Iker Huitzi, Joli Pascualena, Santi Romano, Maria Redondo & Ainhoa Aierbe
  • "A Kupela" – Santi Romano, Iker Huitzi, Joli Pascualena & Karlos Nguema
  • "Txotx" – Iker Huitzi, Xanti Korkostegi & Demode Quartet
  • "Nor Nori Nork" – Joli Pascualena, Ainhoa Aierbe, Santi Romano, Inazio Tolosa, Karlos Nguema, Iker Huitzi & Xanti Korkostegi
  • "Amets Txarra" – Ainhoa Aierbe & Demode Quartet (ft. Paula Azcona)
  • "Agian Zu Zara" – Maria Redondo, Xanti Korkostegi & Demode Quartet
  • "Borboka Rockandrola" – Inazio Tolosa, Xanti Korkostegi & Demode Quartet
  • "Ausartuko Banintz" – Xanti Korkostegi & Maria Redondo
  • "Bueltatu" – Maria Redondo, Ainhoa Aierbe, Inazio Tolosa & Demode Quartet (ft. L.M. Moreno "Pirata")
  • "Esaldi Baten Erdian" – Demode Quartet, Xanti Korkostegi, Maria Redondo, Ainhoa Aierbe, Inazio Tolosa, Karlos Nguema, Iker Huitzi, Joli Pascualena & Santi Romano (ft. Oreka TX)

Fitxa tekniko eta artistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Astiz, Iñigo. «Kantaidazu bidea, Ixabel» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  2. «Musikal onenaren Max Saria irabazi du Inazio Tolosa aktore duen 'Kutsidazu Bidea Ixabel Musikala'-k - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
  3. (Gaztelaniaz) «Gran estreno en el Teatro Arriaga de Kutsidazu bidea Ixabel ¡el musical!» iVoox (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).