Maria Redondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maria Redondo
Bizitza
Jaiotza Legazpi2000ko irailaren  26a (18 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak aktorea eta abeslaria
Lan nabarmenak Go!azen
Musika instrumentua ahotsa

Maria Redondo Mujika (Legazpi, Gipuzkoa, 2000ko irailaren 26a) euskal aktore eta abeslaria da, nagusiki Bagoǃaz lehiaketaren bigarren edizioa irabazteagatik eta gerora Goǃazen telesail musikaleko bosgarren denboraldian agertzeagatik ezaguna, Zuri-ren paperean. Gaur egun Arte Eszenikoak ikasten dabil Madrilen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legazpiko Olazabal institutuan egin zuen DBH, eta Batxilergo Humanistikoa berriz Beasain institutuan. 15 urterekin hasi zen abesten, musika irakasle baten ekimenez gospel taldetxo bat osatu zuten institutuan, eta bertan nabarmendu zenez Zumarragako Secundino Esnaola musika eskolan eman zuen izena kantua lantzeko asmoz.[1]

Musika eskolan zebilela Goǃazen 3.0 telesailerako kasting-era aurkeztu zen. Ez zuten hartu, baina haren telefonoa gorde zuten eta Bagoǃaz lehiaketaren lehen ediziorako deitu zioten. Horretan ere atzera bota zuten, eta bigarren ediziora aurkezteko asmorik ez zuen arren, bezperan aitak aurkezteagatik ez zuela ezer galduko esan zion, eta azkenean hala egin zuen. Bere saioa egun bakarrean prestatu zuen, eta handik gutxira jaso zuen baiezkoa.

Lehiaketan fasez fase aurrera egin zuen, eta finalera iristea lortu zuen. Azken saioan, Tina Turner-en The best eta Florence and the Machine abeslariaren Shake it out kantuek eman zioten garaipena. Era horretan, Goǃazen 5.0 telesailean paper bat eskuratu zuen. 2018ko udan burutu ziren grabazioak, eta azaroaren 16an estreinatu zen ETB 1en. Mariak "Zuri"-ren papera egiten du, "Amaia" irakaslearen (Itziar Urretabizkaia) alaba eta "Eli"-ren (Ainhoa Larrañaga) ahizpaordearena. Horretaz gain, 2018ko gabon zaharreko saio berezian ere parte hartu zuen.

Abesteaz gain antzeztea ere gogoko du, eta bi antzerki taldetan aritutakoa daː Beasain institutukoan eta Zumarragako La Salle Arco Iris taldean.

2018-2019 ikasturteaz geroztik Madrilen ikasten dabil, Arte Eszenikoak eta Ikus-entzunezko Komunikazioa gradu bikoitza, Antonio de Nebrija Unibertsitatean.[2]

2019ko otsailean Garilak 26 musika taldeak bere abeslari berria izango zela eman zuen aditzera.[3]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goǃazen (2018-2020). Zuriñe "Zuri" Lejarreta (26 atal)
    • Goǃazen 5.0 (2018-2019). Zuriñe "Zuri" Lejarreta (13 atal)
    • Goǃazen 6.0 (2019-2020). Zuriñe "Zuri" Lejarreta (13 atal)
  • Crush to Crush (2018). BBK-ren kanpaina.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bagoǃaz (2018-2019). Lehiakidea eta coach gonbidatua (11 atal)
  • Goǃazen 2019 gabon zahar gaueko saio berezia (2018)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]