Kweisi Mfume

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kweisi Mfume
Kweisi Mfume.jpg
zuzendari exekutibo

1996 - 2004
Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganbarako kidea

1987ko urtarrilak 3 - 1996ko otsailak 15
member

1979 - 1986
Barrutia: Baltimore
Bizitza
Jaiotza Baltimore1948ko urriaren 24a (69 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Hezkuntza
Heziketa Johns Hopkins Unibertsitatea 1984) Master of Arts
Morgan State University 1976) Zientziatan graduatua
primary school
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, assistant professorra eta program directorra
Lantokia(k) Washington
Kidetza NAACP
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

Kweisi Mfume (jaiotza-izena: Frizzell Gerald Gray ; Baltimore, 1948ko urriaren 24a) estatubatuar buruzagi politikoa da.

Mfume Baltimoren jaio zen, eta han igaro zituen haurtzaroa eta gaztaroa, bitarteko handirik gabe. Eskolatik bota zuten, eta lagun-talde batekin bizi izan zen kalean, harik eta 16 urterekin, ama hil zitzaionean, etxera itzuli zen arte. 1972an hartu zuen Kweisi Mfume izena. Hurrengo urteetan, ikasketak egin zituen: 1976an, lizentzia lortu zuen Morgan Unibertsitatean, eta, 1976an, master-titulua, Johns Hopkins Unibertsitatean. Hurrengo hiru urteetan, irratian aritu zen lanean, musika-programa batean eta elkarrizketatzaile gisa. 1979an, Baltimoreko Udaleko zinegotzi hautatu zuten, eta, 1986an, Estatu Batuetako Legebiltzarreko kide. Legebiltzarrean, Banku, Finantza eta Hirigintza Batzordean eta Hezkuntza eta Laneko batzordeetan aritu zen, besteak beste. 1995ean, Congressional Black Caucuseko lehendakari hautatu zuten, eta Legebiltzarra utzi zuen. 1996an, National Association for the Advancement of Colored People (NAACP, Beltzen Sustapenerako Elkarte Nazionala) erakundearen buruzagitza hartu zuen. Eragin handia izan zuen Washingtonen 1990eko hamarraldian. 2006an, AEBetako Senaturako hautagai demokrata izateko aurkeztu zuen bere burua, baina Ben Cardin aukeratu zuten kargu horretarako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]