La Barraca (antzerki taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
La Barracaren kartela.

La Barraca Espainiako Gerra Zibila aurretik, 1931an, sortutako unibertsitate-antzerki taldea izan zen. Talde ibiltaria zen, hau da, herriz herri ibiltzen zen eta haren orientazioa herrikoia zen. Taldea Eduardo Ugarte eta Federico García Lorcaren zuzendaritzapean zegoen. Helburu nagusia estatuko zonalde baztertuetara kultura eta antzerki klasikoa eramatea zen. Proiektu hau "Teatro del Pueblo" izeneko beste paralelo bat ezagutu zuen, beste hau Alejandro Casonaren zuzendaritzapean. Bata zein bestea Giner de los Ríosen aurrekariak jarraituz, Manuel Bartolomé Cossíok sortutako Misio Pedagogikoen ondorioak ziren.[1] Antzeko beste proiektu bat, hau ere Espainiako Bigarren Errepublikan ere Valentzian Max Aubek antolatu zuena izan zen, "El Buho" izan zen, hau ere antzerki unibertsitarioaren ildoan.

Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea kamioiez mugitzen zen. Ibilgailuak Espainiako Gobernuak jarritakoak ziren, Departamento de Instrucción Pública zelakoarenak, alegia. Taldean aritzen ziren asko ta asko dohainik egiten zuren. Taldeko gizonek lanjantzi urdin bat jazten zuten; emakumeek, aldiz, lepo zuriko soineko urdinak. Lanak partaideen artean banatuta bazeuden ere, guztiek denetatik egiten zuten; adibidez, materialak kamioietan igo, dekoratutak montatu eta desmontatu, publizitatea... aktoreek beraiek egiten zuten.

Antzezlariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendariak


Eszenografoak eta figurinistak

Aktore nagusiak

Euskal hiritarrak La Barracan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepertorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortu zenetik Gerra Zibilarekin aktibitateak utzi arte, 13 antzerki-lanak 74 herrietan eskaini zituen La Barracak.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Las Misiones Pedagógicas, 1931-1936. Residencia de Estudiantesen argitalpenak. Madril, 2006. ISBN 84-95078-53-8
  2. http://www.juntadeandalucia.es/culturaydeporte/cdaea/imagenes/exBarraca/Fot-005-G.jpg Junta de Andalucíaewb dokumentazioa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]