Manuel Altolaguirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Manuel Altolaguirre
Bizitza
Jaiotza Málaga1905eko ekainaren 29a
Herrialdea  Espainia
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza Burgos1959ko uztailaren 26a (54 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
frantsesa
Lanbidea
Lanbidea poeta, idazlea, gidoilaria, itzultzailea, inprimatzailea eta antzerkigilea
Mugimendua 27ko Belaunaldia
Genero artistikoa olerkigintza

Manuel Altolaguirre (Málaga, 1905eko ekainaren 29a - Burgos, 1959ko uztailaren 26a) espainiar poeta izan zen. 27ko Belaunaldiko olerkari-taldekoa. Orduko poesiarako funtsezkoa izan zen Litoral aldizkariaren argitaratzailea, beste zenbait aldizkari- eta poesia-bildumarekin batera. Gerra ostea Kuban eta Mexikon igaro zuen. Haren poesian nabaria da Juan Ramón Jiménez eta Pedro Salinasen eragina. Altolaguirreren idazlanen artean nabarmentzekoak dira: Las islas invitadas (1926), Ejemplo (1927), Poesía (1931), Soledades juntas (1931). Erbestean beste zenbait poema-liburu argitaratu zituen: Fin de un amor (1949), Poemas de América (1955). Abangoardismo arrastorik aurkitzen ez den poeta honen olerkigintzaren ezaugarri nagusia musikaltasuna da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]