Eduardo Ugarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eduardo Ugarte
Lorca y Ugarte creadores de la Barraca, con el uniforme de la compañía, mono azul con la insignia diseñada por Benjamín Palencia. Vigo, agosto de 1932.jpg
Bizitza
Jaiotza Hondarribia1900
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Mexiko Hiria1955eko abenduaren  30a (54/55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak gidoilaria, idazlea eta zinema zuzendaria
Genero artistikoa dramaturgia
IMDb nm0880064

Eduardo Ugarte Pagés (Hondarribia, Gipuzkoa, 1900 - Mexiko, 1955eko abenduaren 30a) euskal idazlea, zinema zuzendaria, gidoigilea eta antzerkigilea izan zen. Federico García Lorcarekin batera La Barraca proiektua bultzatu zuen. Frankismo garaian Mexikora erbesteratuta, hantxe hil zen 1955an.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta familia Madrilen bizi izan, Eduardo Ugarte Hondarribian jaio zen, Ugartetarrek uda kostaldeko herri horretan ematen zutelako. Uda horiek garrantzi berezia izan zuten gaztearentzat; hori erakusten digu esaterako Eduardo Ugarte euskara ikasi eta euskaldun izateak. Haren aita, Francisco Javier Ugarte, Espainiako Gorteetako diputatua zen, eta horregatik Ugartetarrak hilabete gehienak Madrilen ematen zituzten. Hala ere, gaztearen gogo nagusia Gipuzkoako herrira itzultzea zen, eta oporraldi guztietan horrela egiten zuen.

Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo ikasketak Madrilen egin zituen, beraz, eta, ondoren, Deretxo Madrilen; Salamancan Filosofia eta Letrak ikasten hasi zen baina gerra zibilaren hasierak ikasketak uztera behartu zuen. 1917an ikasle sozialisten talde batean sartu zen, Grupo de Estudiantes Socialistas zelakoa; talde horretan idazkari bezala lan egin zuen. Datu bitxia bezala esan daiteke talde berean gero faxismoaren ideologoa izango zen Ernesto Giménez Caballero idazlea zegoela. 1918an Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunera saiatu zen joaten baina bidean Alemanian atxilotua izan zen. Urte haietan jarrera iraultzaileak mantendu zituen eta ministro kontserbadore baten kontrako atentatua prestatzen saiatu zen.[2] Aipatutako bidai horren ondorioz Eduardo Ugarteren osasuna betiko ahulduta gelditu zen. 1928an Pilar Arnichesekin ezkondu zen. Pilar Carlos Arniches idazlearen alaba zen, hura ere Hondarribian udatiarra. Urte berean, José López Rubio lagunarekin batera lehenengo antzezlana idatzi eta estreinatu zuen Ugartek: De la noche a la mañana. Urte bat geroago, era berean López Rubiorekin batera, La casa de naipes estrenatu zuen. Bi idazleek elkarrekin beste bi drama ere idatzi zituzten, Mitad y mitad eta Crack, baina horiek ez ziren inoiz estreinatu.

Hollywoodeko esperientzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930an López Rubiorekin batera Estatu Batuetako Hollywoodera joatea deliberatu zuen. Zinemaren erdigunera joateko erabakia lan eskaintza batekin lotuta zegoen; lagun baten bidez, ziur aski Edgar Neville, Latinoamerikarako filmak itzultzeko eta moldatzeko eskaintza izan zuen. Esperientziak sei hilabete iraun zuen. Bitarte horretan hiru filmen moldaketa egin zuen: Su última noche, La mujer X eta El proceso de Mary Dugan. Film hauek ez ziren oso onak izan, batez ere melodramak baitziren, baina haien bitartez hondarribitarrak zinemaren mundua eta teknikak ezagutzeko aukera izan zuen. Idazlea ez zegoen, ordea, zinema horren alde; haren ustez horrelako lanek benetako artea hiltzen ari baitzen. Dena dela, oso esperientzia aberatsa izan zen. Adibidez, garai horretan Ugartek Charles Chaplin ezagutu zuen, Luis Buñuelekin etxebizitza berean bizi izan zen eta 27ko Belaunaldiaren umoristak ezagutu zituen, besteak beste, Miguel Mihura, Tono, Enrique Jardiel Poncela... Hala eren, 1931an, nahiz eta Metro Goldwyn Mayer enpresa ezagunak kontratu berria eskaini, Ugarte Madrila itzuli zen. Behin Espainian, 1935an, berriro ere zinemaren munduari ekin zion, oraingoan Filmófono enpresa ekoizlean; enpresa horrek, Buñuelek eta Ricardo Maria Urgoitik sortutakoa, zinematografia herrikoiaren aldeko apustua egin zuen baina gerraren hasierarekin batera proiektua bertan behera gelditu zen.

La Barraca[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte horietan ere bai, Estatu Batuetatik bueltan, Ugarte antzerki munduan inplikatu zen berriro ere, bereziki La Barraca proiektuan; horretan Federico García Lorcarekin batera lan egin zuen. La Barraca Espainiako Bigarren Errepublikaren proiektu nagusietariko bat izan. Haren bitartez antzerkia penintsulako bazter guztietara eraman nahi zuten, bereziki, herri galduenetara. Lan horretan Ugarte Lorcaren kolaboratzaile nagusia izan zen. Taldean mota guztietako lana egiten zuen: zuzendariaren laguntzailea, kritikoa, makinista. Zenbait alditan, Lorcaren konpromisoak zirela eta, Ugartek berak eraman zuen taldearen zuzendaritza.

Intelektual Antifaxistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faxisten estatu kolpea gertatu zenean Ugarteren jarrera errepublikaren alde zalantza gabekoa izan zen. Horrela, 1936ko uztailaren 31an, Alianza de Escritores Antifascistas zelakoaren manifestua argitaratu zen eta bertan Ugarteren sinadura aurki daiteke. Aldi berean, idazle bezala, 5. Erregimentuaren prentsa-bulegoetan lan egin zuen eta El Mono Azul eta Milicia Popular aldizkarien erredaktore-buru izan zen. Beste ekimen askotan parte hartu zuen aldi berean, besteak beste, Guerrillas del Teatro del Ejército del Centro proiektuan. 1937an familiarekin batera Parisera joan behar izan zuen, hango Espainiako enbaxadari atxikita. Parisen Gai Latinoamerikarren koordinazioan lan egin zuen. Urte bereko ekainean hiri horretan egin zen X. Nazioarteko Antzerki Batzarrean parte hartu zuen. Behin gerra galdu ezkero Ugartetarrek Mexikora ihes egin zuten, Veendam itsasontzian.

Mexikoko zinemagintzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexiko nazionalitate bikoitza eskatu zuen bertako zinema industrian lan egiteko asmoz. Hasiera hasieratik hiriburuan lekuratu ziren bizitzeko. José Bergamín koinatuarekin batera Seneca argitaletxea (1940-1949) sortu zuen; proiektu horretan Ugarte idazkari bezala agertu zen. Bere zinemarekiko interesa jarraituz, filme askore elkarrizketak eta gidoiak prestatu zituen eta 1943tik CLASA Films Mundiales enpresa ekoizlearen literatura departamentua eraman zuen. 1944an komedia musikal bat zuzendu zuen, Bésame mucho, eta ondoren Por culpa de una mujer. Bi film hauek ez zuten arrakastarik izan eta, ondorioz, berriro ere gidoigilearen lanean inplikatu zen buru-belarri. 1950an, Manuel Altolaguirrerekin batera Producciones Isla zelakoan hasi zen lanean. Hemen berriro saiatu zen zuzendaritzan: El puerto de los siete vicios (1951) eta Cautiva del pasado (1952). Aldi berean, lan desberdinetan gidoigile bezala hartu zuen parte. Ezagutzen dugun bere azken lana Luis Buñuelekin izan zen, Ensayo de un crimen filmearen gidoia alegia. 1948tik aurrera idazlearen osasuna okertzeko bidean zihoan; urte horretan lehenengo biotzekoa eman zion. Poliki poliki ordura arte erakutsitako bitalitatea ahultzen joan zen. 1955an azkeneko atakea izan zuen. 1956ko urtarrilean Mexikoko erbestean idazlea hil zen.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1928: De la noche a la mañana, José López Rubiorekin batera idatzita. Madril: Gráfica Literaria.
  • 1958: La casa de naipes. Madril: Alfil.

Saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1954: Por las rutas del teatro. Mexiko: Patria.
  • Argitaratu gabe eta galduta: "Alrededor del teatro".

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendutako filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1944: Bésame mucho
  • 1945: Por culpa de una mujer
  • 1950: Yo quiero ser tonta(Manuel Altolaguirrerekin batera)
  • 1951: El puerto de los siete vicios
  • 1951: Doña Clarines (Egon Eis idazlearekin batera)
  • 1951: Cautiva del pasado

Gidoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1931: Su última noche
  • 1931: La mujer X (José López Rubiorekin batera)
  • 1931: El proceso de Mary Dugan (José López Rubiorekin batera)
  • 1935: Don Quintín el amargao
  • 1935: La hija de Juan Simón
  • 1936: ¿Quién me quiere a mí?
  • 1936: Centinela alerta (Carlos Arnichesekin batera)
  • 1939: El secreto de una monja
  • 1940: El insurgente (Julio Saénz idazlearekin batera)
  • 1941: Amor chicano (Julio Saénz idazlearekin batera)
  • 1941: La casa del rencor (Gilberto Martínez Solares idazlearekin batera)
  • 1942: Las cinco noches de Adán (Fernando Cortés idazlearekin batera)
  • 1942: Yo bailé con don Porfirio
  • 1943: Resurrección (Gilberto Martínez Solares idazlearekin batera)
  • 1943: Internado para señoritas
  • 1943: El globo de Cantolla (Max Aub idazlearekin batera)
  • 1943: Así son ellas
  • 1944: Imprudencia
  • 1944: La monja alférez (Max Aub idazlearekin batera)
  • 1946: El pasajero diez mil
  • 1948: Calabacitas tiernas
  • 1954: El sultán descalzo (Gilberto Martínez Solares idazlearekin batera)
  • 1955: Ensayo de un crimen (Luis Buñuelekin batera)

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eduardo Ugarteren lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eduardo Ugarteri buruzko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • José Antonio Balbotín: La España de mi experiencia (Reminiscencias y experiencias de un español en el exilio). Mexiko: Akelarre, 1952.
  • Isabel Cadenas: "Ese otro 27: Testimonios de Beatriz Ugarte". J.R. Zabala: Non zeuden emakumeak? La mujer vasca en el exilio de 1936. Donostia: Saturraran, 2007, 189-200 or.
  • Felix Maraña: "Un tal Eduardo Ugarte, el intelectual en las sombras". El Correo Español, 2003ko otsailaren 12an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mari Karmen Gil eta Iñaki Azkarate
  2. José Antonio Balbotín: La España de mi experiencia. Mexiko: Akelarre, 1952, 149. or.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]