La Basu
La Basu | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Elena Caballero |
Jaiotza | Etxebarri, 1983ko urtarrilaren 6a (38 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Musika instrumentua | ahotsa |
La Basu (Etxebarri, 1983ko urtarrilaren 6a) (benetako izena Elena Caballero Villanueva) Etxebarriko rap abeslaria da.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txikitatik hartu zien bonbo kutxa eta errimen arteari afizioa. [1] 1990eko hamarkadan hasi zen rapeatzen. Raparen munduan Euskal Herrian zegoen emakume bakarretako bat zen eta 1999an emakumezkoen talde bat eratu zuen, Jungla Urbana.[2] 2001 urtean #k maketa kaleratu zuen, baina, osasun arazoen erruz 2002an eskenatokiak utzi behar izan zituen.
2013an itzuli zen Remixes maxiarekin eta 2015ean Aire es vida diska plazaratu zuen.[3] Bertan, Aneguria abeslariarekin batera, "Trakamatraka" abestia argitaratu zuen euskaraz. 2016an euskara hutsezko EPa atera zuen, Izotz erregina. Aneguriarekin batera, “Eskina Femenina” proiektuko kide da.[4] Elkarrekin abestu zuten Gure esku dago kanpaineko bideoklipa 2018an.[5][6]
2019an Donostiako Intxaurrondo Zentruan buruturiko Urban Femme jaialdian parte hartu zuen.[7]
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- #k (2001), maketa
- Remixes (2013), maxia
- Aire es vida (2015, autoekoizpena), LP
- Izotza Erregina (2016, Taupaka), EP [8]
- Ni naiz izotz erregina (2017, autoekoizpena)[9]
Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2019an Etxebarriko, bere jaioterria, jaien hasiera iragarri zuen suziria bota eta aldarripen pregoia ere irakurriko zuen.[10]
- 2018ko Bilboko aratusteetan Mikel Martinez eta La Basu izan ziren Farolin eta Zarambolas.[4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Diez, Peru Azpillaga. ««Gutxik dakite, baina hip-hopa emakume batek sortu zuen»» Berria Noiz kontsultatua: 2020-07-02.
- ↑ «La Basu eta Aneguriarekin solasean, erritmo bizian rap musikaz» Argia Noiz kontsultatua: 2020-07-02.
- ↑ EiTB. La Basu: 'Rapa borroka-musika da; nire bizimodua'. Noiz kontsultatua: 2017-09-26.
- ↑ a b «Mikel Martinez eta La Basu izango dira Farolin eta Zarambolas Bilboko Aratusteetan» Euskal Irrati Telebista Noiz kontsultatua: 2020-07-02.
- ↑ «La Basu, Aneguria eta Angel Oiarbide, gaur gauean 'Gure Kasa' saioan» Euskal Irrati Telebista Noiz kontsultatua: 2020-07-02.
- ↑ Gure Esku Dago - Aneguria & La Basu (bideoklipa), Gure Esku dago, 2018
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cuatro mujeres raperas abren el encuentro Urban Femme Jaialdia» GARA 2019-03-13 Noiz kontsultatua: 2020-07-02.
- ↑ La Basu - Euskal Hip Hop Herria. Noiz kontsultatua: 2017-09-26.
- ↑ Ni naiz izotz erregina. Noiz kontsultatua: 2017-12-03.
- ↑ West, Javi. «Inprobisaziozko pregoian, aldarrikapenak» Berria Noiz kontsultatua: 2020-04-15.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Elena Caballero, rap kantaria: “Aukerak eman behar dira emakumeek rapa egin dezaten”.
- La Basu: 'Rapa borroka-musika da; nire bizimodua'
![]() |
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |