Edukira joan

La caja de los diez cerrojos

Wikipedia, Entziklopedia askea
La caja de los diez cerrojos
Jatorria
Egilea(k)Francisco Ibáñez
IzenburuaLa caja de los diez cerrojos
Jatorrizko herrialdeaEspainia
ArgitaletxeaEditorial Bruguera
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorezko komikiak
Hizkuntzagaztelania
TelesailaMortadelo eta Filemon
Emanaldia
Hasiera-data1971

La caja de los diez cerrojos Francisco Ibáñezen pertsonaiarik ezagunenak diren Mortadelo eta Filemonen abentura bat da, 1971n idatzi eta marraztua.

Argitalpen ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komikia lehen aldiz sail eran Mortadelo aldizkarian argitaratu zen 20. zenbakitik (1971ko apirilak 12) 30.erarte (1971ko ekainak 14). Beranduago, bilduma formatuan argitaratu zen Ases del Humor bildumako 11. zenbakian, Colección Oléren 102. zenbakian eta Súper Humorren 21. zenbakiko komikietako bat da.

Mortadelo eta Filemonek kutxa gotor bat irekitzen duten hamar giltzak aurkitu behar dituzte.

Oraingo honetan, Mortadelo eta Filemonek kutxa gogor bat ireki behar dute, honen barnean dagoenean milioidun batek bere diru guztia erabili zuelarik. T.I.Ako agenteek ez dakite kutxa gotorraren barnean dagoen gauza baliotsu hori zer izan daitekeen. Kutxa blindatua dago, eta beraz, ezin da ireki hamar sailarraren bidez izan ezik, horiek irekitzen dituzten giltzak munduko tokirik pentsaezinenetan daudelarik, Kongotik hasi eta Ilargiraino, honen ondorioz, agenteek giltzak banan-banan berreskuratu behar izango dituztelarik.

Azkenean, kutxatik, ustekabean, txotxongilo erraldoi bat airean irtetzen da, eta beraz, guztia adarjotze bat izan dela ustez, haserretuta kutxa itsasora botatzen dute. Azken biñetak itsas hondoan dagoen kutxa erakusten du hautsitako txotxongiloaren buruarekin, honek, barnean, ohartu ez ziren diamante erraldoi bat zuelarik.

Eragina eta ondarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipopotamo batzuen gainetik harriekin nahastuz igarotzearen gaga 1956an Spirou eta Fantasioren Le gorille a bonne mine) (Mina eta gorila) komikian agertu zen.

Komiki honetan ikusten da lehen aldiz Mortadelo eta Filemonen ondorengo abenturetan errepikatuko den eskema bat; agenteek toki ezberdinetan hamar MacGuffin berreskuratu behar izatearena. Teknika honen beste adibide batzuk Los diamantes de la gran duquesa (1972), El plano de Alí-gusa-no (1974) edo El caso del calcetín (1976) dira.

Telebistako 50 x 15 lehiaketan 50 milioi pezetak irabazi zituen lehiakide bakarrak azken galderetako bat asmatu zuen, hotentoteak nortzuk ziren zioena, komiki honetan bibotedun tipo horiek hotentote aurpegia dute pasahitza irakurri izanari esker.

Beste medio batzuetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezur eta haragizko aktoreekin eginiko La gran aventura de Mortadelo y Filemón filmean Superra zurezko zaldi baten gainean jarria ikus daiteke, komikian bezala.


Aurrekoa
Chapeau el "esmirriau"
Mortadelo eta Filemonen abenturak
1971
Ondorengoa
Magín el mago

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]