La gazza ladra
La gazza ladra | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1817 |
Argitaratze-data | 1819 |
Estreinaldi-data | 1817ko maiatzaren 31 |
Izenburua | La gazza ladra eta Straka zlodějka |
Jatorrizko herrialdea | Italia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | opera semiseria (en) eta opera |
Hizkuntza | italiera |
Zatiak | 2 ekitaldi eta 3 ekitaldi |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Libretista | Giovanni Gherardini (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Gioacchino Rossini |
Fikzioa | |
ikusi
| |
La gazza ladra Gioachino Rossiniren bi ekitalditan banatutako melodrama edo opera semiseria da. Libretoa Giovanni Gherardinik idatzia da, Théodore Baudouin d'Aubigny eta Louis-Charles Caigniezen La pie voleuse-n oinarritua. Oberturagatik da gehienbat ezaguna opera, nabarmena den kaxaren erabileragatik besteak beste. Rossiniren oberturako atal honek operaren gai nagusia gogorarazten du: mika azkar eta lapurra.
Rossinik azkar konposatzen zuen, eta La gazza ladra ez zen salbuespena izan. XIX. mendeko biografia batek dioenez, lehen emanaldiko zuzendariak La Scalaren goiko aldeko gela batean sartu zuen konposatzailea estreinaldiaren aurreko egunean, operaren obertura amaitugabea osatzeko asmoz. Lau tramoiariren zaintzapean zegoen; horien lana, leihoaren bidez, amaitutako orri bakoitza kopistari pasatzea zen.
Emanaldiaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]La gazza ladraren lehen emanaldia 1817ko maiatzaren 31n izan zen, La Scalan (Milanen). 1818an, Rossinik hurrengo antzezpenetarako, opera berrikusi zuen Pesaron; orduztik aurrera: 1819an, Napoliko Teatro Mercadanterako; 1820an San Carlo Antzokirako (hau ere Napolin); eta 1866an, Parisen egingo zen antzezpenerako. 1866ko berrikuspenean, Ninnetaren papera antzeztu behar zuen Giuseppina Vitalirentzat bereziki idatzitako apaingarri musikal eta bariazioak gehitu zituen. Azkeniik,1867an, Ninettaren paper bera egin behar zuen Adelina Pattirentzako apaingarri eta kadentziak gehitu zituen.[1]
Opera Castil-Blaze musikologo eta konposatzaileak frantsesera itzuli zuen La pie voleuse tituluarekin. Bertsio hau 1822ko urriaren 15ean estreinatu zen Lillen (Frantzian).[2]
1941ean, Riccardo Zandonaik La gazza ladraren bertsio berri bat sortu zuen, Pesaron opera berpizteko. 1979an, Alberto Zeddak Rossiniren operaren jatorrizko konposizioa editatu zuen, Fondazione Rossinik argitara zezan. 2013an, New Yorkeko Bronx Operan La gazza ladraren ingelesezko bertsioa antzeztu zen.
Rola | Ahots-mota | Estreinaldiko aktore-zerrenda, 1817ko maiatzaren 31n (Zuzendaria: Alessandro Rolla) |
---|---|---|
Ninetta, Fabrizioren zerbitzaria | sopranoa | Teresa Belloc-Giorgi |
Fabrizio Vingradito, nekazari aberats bat | baxua | Vincenzo Botticelli |
Lucia, Fabrizioren emaztea | mezzo-sopranoa | Marietta Castiglioni |
Giannetto, Fabrizio eta Luciaren semea, soldadua | tenorea | Savino Monelli |
Fernando Villabella, Ninettaren aita, soldadua | baxu-baritonoa | Filippo Galli |
Gottardo, herriko alkatea | baxua | Antonio Ambrosi |
Pippo, nekazari gaztea, Fabrizioren mirabea | kontratloa | Teresa Gallianis |
Giorgio, alkatearen laguntzailea | baxua | Paolo Rosignoli |
Isakco, saltzailea | tenorea | Francesco Biscottini |
Antonio, presozaina | tenorea | Francesco Biscottini |
Ernesto, soldadua, Fernandoren laguna | baxua | Alessandro De Angeli |
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1. Ekitaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fabrizio Vingraditoren eta haren emazte Luciaren etxean, poza zegoen Giannetto semea gerratik laster itzuliko zelako. Zerbitzarien artean, Ninetta izeneko neskatxa bat, Giannettorekin maiteminduta zegoen, eta guztiek desiatzen zuten bien ezkontza, Lucíak izan ezik: honen ustez, Ninettak zilarrezko sardexka baten galerarekin zerikusia baitzeukan.
Akzioa hastean, Isacco, herriko saltzaile batek, atea jo, eta Ninettari buruz galdetzen du, baina Pippok, Fabrizioren mirabeak, bota egiten du.
Ondoren, Giannetto iritsi eta Lucíarekin sartzen da, Ninetta jairako prestatzen ari den bitartean. Hauek alde ostean, Ninettaren aita, Fernando Villabella, gerratik heltzen da. Baina, heriotza-zigorra ezarri zioten bere kapitainarekin borrokatu ostean, eta desertoretzat hartua zutenez ihes egin beharko du. Alabari familiako zilarrezko bi pieza saltzeko eskatzen dio, ihesean doala bere gastuak ordaintzeko xedez. Orduan, Ninetta seduzitzeko asmoz iristen da alkatea, aita eskale bat baino ez dela esanez. Harem laguntzaileak atxiloketa orden bat ematen dio alkateari desertore baten aurka (Fernando), baina alkateak irakurtzeko betaurrekoak ahaztu dituenez, agindua irakurtzeko eskatzen dio Ninettari, eta aitarekin zerikusirik ez duen norbaiten deskribapena egin du. Alkateak arreta guztia Ninettarengan izaten jarraitzen du, Fernando hasarreraziz. Hirurak alde, eta mika batek hegan egin eta Lucíaren zilarrezko koilaretako bat lapurtzen du.
Isacco berriz pasatzen da, eta Ninettak aitak emandako zilarra saltzen dio. Giannetto eta besteak bueltatzean, Lucía konturatzen da koilara bat falta dela. Alkatea berehala hasten da ikertzen, heriotza zigorra ezartzen dio oraindik aurkitu gabeko errudunari. Luciak eta alkateak Ninetta dela uste dute, ezustean Isaccorekin trukatutako dirua erortzen baitzaio. Saltzailea hartu eta bueltarazi egiten dute koilara bat saldu duela jakinaraziz, eta "F.V. " inizialak zituela inskribatuta nabarmentzen du, Fabriziok eta Fernandok partekatzen dituztenak. Ninetta zorigaiztoak ez dauka modurik akusazioak ezeztatzeko, beraz, alkateak atxilotzeko agintzen du.
2. Ekitaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antoniok, espetxeko zaindariak, Ninettaren pena hartu eta Pippori mezu bat bidaliko diola diotso Giannetlak bisitatzea ahalarazteko. Ninettak errugabea dela konbentzitzen du Giannetto. Orduan, alkatea iristen da, eta Ninettari esaten dio berarekin erlazioak edukitzea onartuko balu askatu egingo lukeela, baina berak hiltzea nahiago lukeela aurpegiratzen dio.
Alkatea deitua da, eta joan beharra du, baina Antoniok dena entzun du eta Ninettari ahal duen guztian lagunduko diola esaten dio. Ninettak urrezko gurutze bat saltzeko eskatzen dio Pippori, eta aitarentzat diru pixka bat jartzeko aurretik adostutako ezkutaleku batean – gaztainondo batean. Beranduago, Ninetta prozesatu, errudun deklaratu eta hiltzera kondenatzen dute. Fernando gortera joaten da alabaren bizia salbatzeko, baina beranduegi da eta bera ere kartzelaratua da.
Ernesto, Fernandoren lagun militarra, alkatearen bila hasten da, Ninettaren aitarentzako indultu bat eskatzeko xedez. Pippok bidea erakusten dio, zilarrezko txanpon bat jasoz laguntzearrem, baina mikak kendu eta ondoan dagoen dorre batera igotzen da. Orduan, Pippo eta Antonio lapurraren atzetik hasten dira.
Ninetta tribunara eroana da eta azken hitzaldia ematen du jendetzaren aurrean. Bapatean, dorretik, Pippo eta Antoniok Lucíaren koilara mikaren habian aurkitu dutela ohikatu, eta kanpaiak jotzen dituzte. Jendetzak euren hitzak entzunda, Ninetta salbatzea espero dute, baina tiroak entzun eta beranduegi dela konturatzen dira. Baina, Ninetta muinotik oinez agertzen da – tiroak poztasunezkoak baino ez ziren. Ninettak lagunekin ospatzen du, baina aitaz kezkatzen da. Orduan aita, Ernesto eta besteekin, alkatea izan ezik, agertzen da eta amaiera zoriontsua izaten dute.'
Ariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Operaren aria ezagunena Ninettaren "Deh, tu reggi in tal momento" errezua da. Rossiniren ahotsentzako idazkera ederraren bi adibide dira "Di piacer mi balza il cor" sopranorako eta "Vieni fra queste braccia" tenorerako kabatinak.
Lehen ekitaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kabatina – Di piacer mi balza il cor (Ninetta)
- Kabatina – Stringhe eta ferri – Isacco
- Kabatina – Vieni fra queste braccia – Gianetto
- Brindisi – Tocchiamo, Beviamo – Pippo
- Duetoa – Come frenare il pianto – Ninetta eta Fernando
- Kabatina – Il mio piano è preparato – Podestà
- Trioa – Oh Nume benefizoa
Bigarren ekitaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Duetoa – Forse un dì conoscerete – Ninetta eta Giannetto
- Aria – Si per voi, pupille amate – Podestà
- Duetoa – Ebben, per mia memoria – Ninetto eta Pippo
- Aria – Accusato di furto – Fernando
- Aria – A questo seno – Lucia
- Preghiera (errezu edo erregua) – Deh tu reggi in tal momento – Ninetta
Grabazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Aktoreen zerrenda | Zuzendaria, teatroa eta orkestra | Diskografika[3] |
---|---|---|---|
1978 | Rosetta Pizzo, Pietro Bottazza, Alberto Rinaldi, Angelo Romero, Helga Muller, Francesco Signor eta Nuci Condo | Alberto Zedda, Royal Philharmonic Orchestra eta Ambrosian Chorus | Audio LP:
Italia Fonit Cetra Cat: ITL 70056 |
1987 | Ileana Cotrubas, , NucciCarlos Feller Condón, David Kuebler eta Brent Ellis | Bruno Bartoletti, Gürzenich Orchester eta Chor der Oper Köln |
DVD:
ArtHaus Musik Cat: 102 203 |
1989 | Katia Ricciarelli, Roberto Coviapo, Luciana D'Intino, William Matteuzzi eta Ferruccio Furlanetto | Gianluigi Gelmetti, Orchestra Sinfonica Nazionale della RAI, Pragako Koru Filarmonikoa
Zuzenean grabatua, Pesaroko Teatro Rossinin, Rossini Opera Festivalean |
CD:Sony
Cat: S3K 45 850 |
1998 | Cinzia Forte, Franco Vassallo,Linda Tirendi, Simon Edwards eta Natale de Carolis |
Giancarlo Andretta, Teatro la Fenice di Veneziako Orkestra eta Korua
Venezian emandako saio baten grabazioa |
CD audioa: Mondo
Musika Cat: MFOH 20111 |
2007 | Mariola Cantarero, Paolo Bordogna, Kleopatra Papatheologou, Dmitry Korchak eta Alex Esposito | Lü Jia, Bolzano eta Trentoko Orchestra Haydn
(Bideo grabaketa, Rossini Opera Festivaleko saioetan egina da, Pesaron) |
DVD:
Dynamic Cat: 33567 |
2009 | Marie José Moreno, Giulio Mastrototaro, Luisa Islam Ali-Zade, Kenneth Tarver eta Lorenzo Regazzo | Alberto Zedda, Virtuosi Brunensis (Rossini in Wildbad Belkantoko Opera Festibalaren XXI. edizioaan eginiko zuzeneko grabaketa) | CD audioa:
Naxos records 8.660369-71 |
Filma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marrazki bizidun bidez, La gazza ladra izeneko laburmetrai bat egin zen 1964an, Giulio Gianini eta Emanuele Luzzatiren eskutik. Soinu-banda lez obertura erabili zuten, eta mugimenduak musika honekin sinkronizatu. Marrazkiak fotogramaz fotograma mugitzen sortu zen, mika lapurraren istorioa, mikan zentratuta opera ez bezala. 1965an filma Oscar Sarietarako izendatua izan zen eta Melbourneko Nazioarteko Film Festibalean, lehenengo Grand Prixa irabazi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Giuseppina Vitali | Grove Music Online | Grove Music» Grove Music Online.
- ↑ La pie voleuse: opéra en trois actes : d'après le drame de MM. Caigniez et d'Aubigny, et l'opéra italien (Paris: Barba, 1822).
- ↑ Recordings of La gazza ladra on operadis-opera-discography.org.uk
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gossett, Philip; Brauner, Patricia (2001), La gazza ladra, Holden, Amanda (arg. ), The New Penguin Opera Guide, New York: Penguin Putnam. ISBN 0-14-029312-4
- Osborne, Charles (1994), The Bel Canto Operas of Rossini, Donizetti, eta Bellini, Londres: Methuen; Portland, Oregon: Amadeus Press. ISBN 0931340713
- Osborne, Richard (1998), La gazza ladra, Stanley Sadie (Ed. ), The New Grove Dictionary of Opera, Bi. Londres: Macmillan Publishers, ISBN
- Osborne, Richard (1990), Rossini, Ithaca, New York: Northeeastern University Press. ISBN 1-5555553-088-5
- Osborne, Richard (1998), La gazza ladra, in Stanley Sadie, (Ed. ), The New Grove Dictionary of Opera, XXX or. XXX Londres: Macmillan Publishers, ISBN
- Warrack, John; West, Ewan (1992). Oxfordeko Operaren Hiztegia. Oxford: Oxford University Press. ISBN 0-19-869164-5.