La llorona (abestia)
La llorona (abestia) | |
---|---|
Chavela Vargasen, Ely Guerraren, Lila Downsen, Eugenia León (en) ![]() | |
Egilea(k) | Chavela Vargas, Ely Guerra, Lila Downs, Eugenia León (en) ![]() |
Izenburua | La Llorona |
Jatorrizko herrialdea | Mexiko |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Hitzak | traditional (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | traditional (en) ![]() |
Argumentu nagusia | La más noob en fnf (en) ![]() |
![]() ![]() |


«La Llorona» (Emakume negartia) Mexikoko herri abesti ospetsua da. Oaxacako Tehuantepeceko istmoan sortu zen baina ez dago beste informaziorik, ez ze urtetan ezta ere egilearen izenik. Abestiaren bertsio ugari dago, bestetik. La Lloronaren kondairarekin lotu izan zaio sarritan ez dirudi horrela denik. Haren musika gainean egile askok hitz desberdinak jarri dituzte, orokorrean maitasunezko narrazioak, ohikoak herri musikan.
Gaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsio guztietan gai nagusia desamodioa da. Kasu gehienetan maitasuna eta sufrimendua lotzen dute: «Amodioez ez dakiena, Llorona Ez daki zer den martirioa»; zentzu berean hilerriaren aipamena ulertu behar da. Dena dela, anbiguotasun handia erakusten du abestiak, irudi aberatsak erakutsiz baina haien esanahiak ondo azaldu gabe.[1]
Andrés Henestrosak Espainiako lirikak «la Llorona» eta «la Petenera» edo «la Sandunga» bezalako beste soinu istmatar batzuen kopla herrikoi batzuetan izan zuen eragina nabarmentzen zuen, eta, beraz, horietako askok espainiar kolonizazioaren garaian, ahozko tradizioan integratuz, istmora iritsi behar izan zuten hipotesia sostengatzen zuen.[2]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere bertsiorik arruntenean, «La Llorona» Tehuantepeceko istmoaren soinuen generokoa da, 3/4ko konpasarekin, balsaren nolabaiteko antzarekin.[3] Bere metrikari dagokionez, koplak, gehienbat, laukote oktosilaboak dira, bi aldiz errepikatzen direnak 4 bertsoko ahapaldi txiki bat osatzeko. Salbuespen gisa, kopla bat «Ay de mí, Llorona» esaldiarekin hasten denean, lehen bertsoa hexasilaboa da. Lehenengo eta hirugarren bertsoei, azkenean, «Llorona» bokatiboa gehitzen zaie, eta horrek hiru silaba gehiago gehitzen ditu; guztira, hamaika bertso ematen dira bertso horietan, eta bederatzi aipatutako salbuespenetan.[4]
Interpretazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hain abesti ezagun eta dramatikoa izanik ez da arraroa hainbeste bertsio izatea. Hona hemen «La Llorona» abestu duten abeslari batzuk:
- Chavela Vargas
- Lila Downs
- Ángela Aguilar
- Joan Baez
- Natalia Lafourcade
- Lola Beltrán
- David Záizar
- Lucha Villa
- Óscar Chávez,
- Ely Guerra
- Eugenia León
- Susana Harp
- Nana Mouskouri
- Raphael
- Lhasa de Sela
- Rosalía
Abestia zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Frida (2002), Julie Taymorrek zuzendutako Frida Kahlori buruzko filma. Filman Chavela Vargas agertzen abestia abesten; gogoratu behar da Chavela Frida eta Diego Riveraren lagunmina zela.
- Hasta los huesos (2001) laburmetraian Eugenia Leónek abesten du.
- Coco (2017) Disney-Pixarren filma. Abestia Angélica Vale (Imelda Rivera) eta Marco Antonio Solís (Ernesto de la Cruz) abesten dute.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.letras.com/chavela-vargas/399792/
- ↑ http://biblioteca.diputados.gob.mx/janium/bv/ce/scpd/LX/alacena_minu.pdf
- ↑ Frenk Alatorre, Margit (zuz.) (1998). Cancionero folklórico de México. Tomo 5: Antología, glosario, índices., 208 or. ISBN 968-12-0891-9.
- ↑ Ibidem.
- ↑ https://www.youtube.com/watch?v=6UWPQGbmuLE
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Chavela Vargas «La Llorona» zuzenean abesten.
- (Gaztelaniaz):Coco filmaren bertsioa.
- (Gaztelaniaz):«La Llorona»ren kopleei buruzko artikulua.