Nana Mouskouri
Nana Mouskouri (grezieraz: Νάνα Μούσχουρη; jaiotzez, Iōánna Moúschouri, grezieraz: Ιωάννα Μούσχουρη; 1934ko urriaren 13a - ) greziar abeslaria da, historian disko gehien saldu dituen artistetako bat[1][2]. Bere bizitzan zehar 200 album baino gehiago ekoiztu ditu, hamar hizkuntza ezberdinetan: greziera, frantsesa, ingelesa, alemana, nederlandera, italiera, portugesa, gaztelania, hebreera, galesa, txinera eta korsikera[3].
Europa osoan zehar ezaguna egin zen Weiße Rosen aus Athen abestia dela eta, "Atenasko Larrosa Zuria". Milioi bat kopia baino gehiago saldu zituen historiako lehen diskoa izan zen[4]. 1963an Luxenburgo ordezkatu zuen Eurovisionen, À force de prier abestiarekin. Michel Legrandekin zuen laguntasuna zela eta Les Parapluies de Cherbourg filmaren soinu-banda egin zuen. 1968tik 1976ra bitarte BBCn telebista-saio propioa izan zuen, Presenting Nana Mouskouri. Bere eleaniztasuna dela eta, Mouskouri nazioarteko figura bilakatu zen. 1981eko Je chante avec toi Liberté bere hitik handiena da, bost hizkuntza ezberdinetan egina[5]. 1985ean egindako Only Love abestiak mundu osoan zehar arrakasta lortu zuen, hizkuntza ezberdinetan salmentak biderkatuz.
1993n UNICEFen bozeramailea izan zen eta greziar Europarlamentaria 1994tik 1999ra bitarte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) (www.dw.com), Deutsche Welle. Nana Mouskouri: Outstanding lifetime achievement | All media content | DW | 23.03.2015. (kontsulta data: 2017-07-31).
- ↑ (Ingelesez) Inc, Nielsen Business Media. (1994-12-10). Billboard. Nielsen Business Media, Inc. (kontsulta data: 2017-07-31).
- ↑ (Ingelesez) Nana Mouskouri. (kontsulta data: 2017-07-31).
- ↑ (Ingelesez) Inc, Nielsen Business Media. (1962-04-21). Billboard. Nielsen Business Media, Inc. (kontsulta data: 2017-07-31).
- ↑ Text: Song For Liberty. (kontsulta data: 2017-07-31).