Chavela Vargas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chavela Vargas

(2009)
Bizitza
JaiotzaSan Joaquín (en) Itzuli1919ko apirilaren 17a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaCuernavaca2012ko abuztuaren 5a (93 urte)
Heriotza modua: arnas gutxiegitasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkale-artista, abeslaria, musikaria, zinema aktorea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
InfluentziakJosé Alfredo Jiménez
Genero artistikoarantxera
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaRCA Records

IMDB: nm0889805 Allocine: 445911 Allmovie: p585857
MySpace: chavelotavargas Last fm: Chavela+Vargas Musicbrainz: 77586a91-4586-4962-b836-e496d3a05432 Songkick: 557907 Discogs: 238624 Edit the value on Wikidata

Isabel Vargas Lizano (San Joaquín de Flores, Heredia (Costa Rica, 1919ko apirilaren 17a - Cuernavaca, Mexiko, 2012ko abuztuaren 5a), Chavela Vargas izen artistikoaz ezaguna, Costa Rican jaiotako mexikar abeslaria izan zen. Rantxera musikaren interprete nabarmenenetakoa izan zen, eta genero horretan jardun duten emakumeen artean aitzindari. Mito, esames eta erdi egia ugari esan da haren bizitza eta bizimoduaz. Agustin Lara, José Alfredo Jiménez eta Chucho Monje musikagileak ezagutu zituen, eta Diego Rivera eta Frida Kahlo pintoreak ere bai. 1952an hasi zen haren musikari karrera, Kuban. Han idatzi zuen bere lehen abesti arrakastatsua: La Macorina. 1961ean argitaratu zuen bere lehen diskoa eta, harrezkero, mexikar musikagile onenen abestiak kantatzen eman zuen bizitza osoa. Alkoholismoak jota, kantatzeari utzi behar izan zion eta hala igaro zituen 15 bat urte, harik eta 1990eko egun batez, edateari uztea erabaki zuen arte.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Joaquín de Floresen, Heredian (Costa Rica), jaio zen 1919ko apirilaren 17an. Aita Francisco Vargas izan zuen eta ama, berriz, Herminia Lizano. Jaio eta 3 hilabetera bataiatu zuten alaba Guadalupeko basilikan, 1919ko uztailaren 15ean, eta María Isabel Anita Carmen de Jesús Vargas Lizano izena eman zioten haurrari.

Ez zitzaion haurtzaro erraza tokatu; gurasoak banandu eta ez batak eta ez besteak ez zuen umearen ardura hartu, osaba-izeba batzuen esku geratu zelarik. Gainera, poliomielitisak hartu zuen. 17 urte zituela Mexikora iritsi zen.[1]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

30 urterekin egin zen abeslari profesional eta parranda-lagun zuen José Alfredo Jiménez konpositore eta abeslariaren laguntzapean hasi zuen bere ibilbidea.

1950eko hamarkada bukaeran, ezaguna zen Acapulcon eginiko emanaldietan. La Perla jatetxearen Champagne Room aretoan abestu ohi zuen han. Elizabeth Taylor eta Mike Todden ezkontzan abestu zuen, gonbidatuen artean, Cantinflas, Debbie Reynolds eta garai hartan senarra zuen Eddie Fisher.

Garai hartan ezatugu zituen Chavelak Ava Gardner, Rock Hudson edo Grace Kelly. Diego Rivera eta Frida Kahlo margolarien lagunmina egin zen eta haien etxean bizi ere egin zen, Harremanak izan zituen, era berean, Picasso, Pablo Neruda, Carlos Fuentes, Carlos Monsiváis, Juan Rulfo, Alfonso López Michelsen, Nicolás Guillén edo Gabriel García Márquezekin.

Musika munduan, berriz, José Alfredo Jiménez, Cuco Sánchez, Facundo Cabral, Joaquín Sabina, Joan Manuel Serrat, Ana Belén, Víctor Manuel, Sara Baras, María Dolores Pradera eta Lila Downs izan zituen pareko, beste batzuen artean.

Lehen albuma 1961ean etorri zen. Premier Orfeón telesailean parte hartu zuen 1964 eta 1967 artean eta Ángelaren papera egin zuen José Bolaños mexikar zuzendariaren La soldadera filman.

Alkoholaren arazoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkoholak arazo larria eragin zizkion bizitza pertsonalean eta arrakasta handiko karrera bertan behera utzi beharrean izan zen 70eko hamarkada bukaeran. Liliana Felipe edo Jesusa Rodríguez artisten bultzadak lagundu zioten alkohola baztertzen eta 1990ean bere herrian kantatzen hasi zen berriro, eta Werner Herzog zuzendariaren Scream of Stone (Harrizko garrasia) filmean parte hartu zuen, urtebete geroago. Espainiar zinema zuzendari Pedro Almodóvarrek ahanzturatik salbatu ondoren, 1990eko hamarkadan berriro kantatu eta grabatu zituen Espainian, arrakasta handiz, bere kantu ezagunenak: Volver, volver, La llorona, La Macorina, Somos... Bere ahots urratu berezia zela-eta (alkoholak urratua batzuen ustez, etsipenak urratua beste batzuen ustez), boleroak eta rantxerak kantatzen ez zuen berdinik.

Ez omen zuen gehiago edan ondorengo 20 urtetan. Ariketa fisikoa egiten zuen eta 80 urtek beteta zituen paraxutean salto egin zuen batean.

Cuernavacan, Mexikon, hil zen 2012ko abuztuaren 5ean, 93 urte zituenean. Horrela esan zuen bere Twitter kontuak:

« Silencio, silencio: a partir de hoy las amarguras volverán a ser amargas... Se ha ido la gran dama Chavela Vargas[2] »

Eta horrela erantzun zion beste tuit batek:

« Aquí termina mi historia que comenzó de la nada, dame la mano #LLORONA, que vengo muy lastimada[2] »

Diskografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Piensa en mí, 1991
  • Boleros, 1991
  • Luz de luna abestia, Pedro Almodóvarren Kika filmaren hots bandan, 1993
  • Sentimiento de México (vol. 1), 1995
  • De México y del mundo, 1995
  • Le canta a México, 1995
  • En el último trago abestia, Pedro Almodóvarren La flor de mi secreto filmaren hots bandan, 1995
  • Volver, volver, 1996
  • Dos, 1996
  • Grandes Momentos, 1996
  • Macorina, 1996
  • Somos abestia, Pedro Almodóvarren Carne trémula filmaren hots bandan, 1997
  • Colección de Oro, 1999
  • Con la rondalla del amor de Saltillo, 2000
  • Para perder la cabeza, 2000
  • Las 15 grandes de Chavela Vargas, 2000
  • Grandes éxitos, 2002
  • Para toda la vida, 2002
  • Discografía básica, 2002
  • Antología, 2004
  • Somos, 2004
  • En Carnegie Hall, 2004
  • La Llorona, 2004
  • Tú me acostumbraste abestia, Alejandro González Iñárrituren Babel filmaren hots bandan, 2006
  • Cupaima, 2007
  • ¡Por mi culpa!, 2010

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Chavela Vargas

]]