La rosa de los vientos (irratsaioa)
La rosa de los vientos (irratsaioa) | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Bruno Cardeñosa (en) |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Onda Cero |
Hasiera-data | 1997ko irailaren 13a |
ondacero.es… |
La rosa de los vientos (euskaraz: «Haizeen Arrosa») Espainiako Onda Cero kateko irratsaioa da.[1]. 2007ko urriaren 20a arte Juan Antonio Cebrián zenak aurkeztu zuen. Bertan mota askotako gaiak ukitzen dira: zientzia eta teknologia, misterioa, umorea, ekologia, historia, mitologia eta kondairak, espioitza eta zerbitzu sekretuak, etab. Gaur egun Bruno Cardeñosa kazetariak zuzendu eta aurkeztu ohi du, Silvia Casasola zuzendari ordea gisa eta Martín Expósito erredakzioan dagoelarik. Omenaldi modura denboraldi batez irratsaioa honako lelo honekin hasi ohi zen: "La Rosa de los Vientos de Juan Antonio Cebrián con Bruno Cardeñosa" "Juan Antonio Cebriánen Haizeen Arrosa Bruno Cardeñosarekin", gerora honakora aldatu zelarik, "La Rosa de los Vientos con Juan Antonio Cebrián" " ("Juan Antonio Cebriánen Haizeen Arrosa"); oraingoa honako hau da: "La Rosa de los Vientos con Bruno Cardeñosa" ("Haizeen Arrosa Bruno Cardeñosarekin").
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997ko irailaren 13an aireratzen hasi zen, aurretik gaueroko Turno de Noche irratsaioa aurrekaritzat zuelarik, irratsaio honek Onda Cero kateko gauak gainontzeko irrati kateek ez bezala formula berezi eta ezberdin batez osatu ziren, haietan aurreko egunean zehar aireratutako irratsaioak errepikatzen baiziren.
La Rosa de los Vientos irratsaioak bere aurrekaria zen Turno de Noche irratsaioan milaka entzule erakarri zituzten edukiak jaso zituen, baina honako honetan Onda Cero kateko asteburuko entzule kopurua areagotzeko erronkaz estreinatu zen, garai hartan nahiko eskasa baitzen. Lehendabiziko denboraldian larunbat arratsaldez eta idande goizez aireratu zen, emiatza bikainak lortuz.
Kolaboratzaile taldea Turno de Noche irratsaioeko beteeranoak ziren José Manuel Escribano eta Miguel de la Quadra-Salcedok osatzen zuten, haiei Paco Clavel, Elena Prada, Miguel Ángel Valladares, Manu Leguineche, Gerardo Olivares, Carlos José Coloma, Nacho Sierra, Fernando Rueda eta Manuel Carballal gehitu zitzaizkielarik. Larunbat eta igandetako liderrak izatea lortu zuen, bataz-besteko 500.000 entzule kopurua bereganatuz.
1998an larunbat arratsaldera igaro eta "La Red" ("Sarea") izena jaso zuen, gero eta zabalagoa zen internet bidezko entzulegoa bereganatu asmoz. Urte hartan irratsaiora Jesús Callejo eta Carlos Canales kazetariak batu ziren. ondoren Javier Sierra, Bruno Cardeñosa eta Fernando Jiménez del Oso zena ere gehitu ziren.
Irratsaio honek entzule guztiz leialak izateaz gain espainiar irratiko kultuzko programa bilakatu da, 2003an programaziotik kendu eta entzuleen kexen ondorioz Onda Cerok 2004an berreskuratu beharrean izan zelarik, honela gaur egun arte mantenduz. Jada 1.500 irratsaio gauzatu izan dira.
Gaur egun larunbat eta igandetan gaueko ordu txikietako 1:00etatik 4:0etara aireratu ohi da, Katalunian ez beste, han 2008-2009ko denboraldian katalanezko edukiak dituzten irratsaioen legedia betetzera derrigortua zegoenez kateak kendu eta "No son hores" irratsaioarengatik ordezkatzea derrigortua egon zelarik, baina AM frekuentzian entzungai dago. Gainera, Onda Cero kateko webgunean azken irratsaioak osoki entzungai daude.
Atalak (batzuk jada desagertuak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tertulia de las cuatro C ("Lau C-en solasaldia"), Juan Antonio Cebrián, Carlos Canales, Jesús Callejo eta Bruno Cardeñosa kazetarien solasaldia zen, batzuetan solastutako gaiarekin loturiko idazle eta kazetariak ere gonbidatzen zituztelarik. Atal honetan oinarrituz lau kazetariek "Enigma" liburua argitaratu zuten.
- Monográficos zona cero ("Zero gunea monografikoak"), gaurkotasuna zuten nahiz klasikoak ziren gaiak ukitzen ziren, adibidez psikofoniak. Gehienak Canales eta Callejoren lanak.
- Expedientes del misterio ("Misteriozko txostenak"), atal honen arduraduna Bruno Cardeñosa zen, bertan kasu misteriotsuen nondik-norakoak xehetasunez aztertzen ziren.
- Pasajes de la historia ("Historiaren pasarteak"), Cebriánek soinu giro egokiz azaltzen zituen. Cebríanek atal hau oinarritzat hartuz izenburu berdinez bi liburu argitaratu zituen.
- Versus, Pasajes de la Historia atalaren formatu berdinarekin Historiaren une berdinean elkarbizitu zuten bi pertsonaia aurrez-aurre jartzen ziren, orokorrean elkarren artean hika-mikak izandakoak.
- Psicokillers ("Psikokillerrak"), Cebriánek historiako hiltzaile handienen jardueren berri eman ohi zuen. 2006ko denboraldia baina lehen desagertu zen.
- Azul y verde ("Urdin eta orlegi"), ekologismoari buruzko atala, bertan kolaboratzaile asko pasatu izan dira, tartean Mar de Tejeda edota Martín Expósito.
- Microrrelato ("Mikrokontakizuna"), entzuleek bidalitako kontakizunak, Paco de Leónek soinu giro egokiz kontatu ohi zituen.
- Materia reservada ("Ezkutuko gaia"), Fernando Ruedaren geopolitika eta espioitza atala.
- El rincón del escribano ("Escribanoren txokoa"), irratsaioko kolabarotzaile zaharrena den José Manuel Escribanok zinema eta estreinatu berri diren filmei buruzko kritika gauzaten du.
- Lugares de poder ("Boterezko lekuak"), Juan Ignacio Cuestak munduko leku berezi edo bitxietara bidaitu ohi zuen.
- El mundo del cómic ("Komikiaren mundua", Salamacatik Raúl Shogún solastu ohi da. Salvador Larroca komikigileak Amazing Spiderman komikiko 549. zenbakian irratsaio honetako ikusleak omendu zituen. Daily Bugle egunkariko erredakzioan marraztuak agertzen dira. hemen ikusgai.
- DJ Martin, Martín Expósitok zuzendutako musika atala.
- El termómetro de la Tierra ("Lurraren termometroa"), Klima Aldaketarekin zerikusia duen oroz berri eman ohi duen atal aitzindaria da, klima hondamendietatik hasi eta energia berriztatzailea lortzeko sortutako gailu berrietaraino, Martín Expósito zuzendutako atala da.
- Europeos del día ("Eguneko europarrak"), Martín Expósito eta denboraldi luzeetan irratsaioko koordinatzailea izan den Silvia Casasolak aurkeztutako umorezko atala.
- Viajes favoritos ("Bidai Gogokoenak"), Fernando Jiménez del Oso doktoreak aurketu ohi zuen. Atal hau 2005eko doktore eta irratsio honetako kolaboratzailearen heriotzari erantzun asmoz gauzatu zen. Denboraldi amaiera aurretik desagertu zen.
- Las lunas de Tico Medina ("Tico Medinaren ilargiak"), Tico Medina kazetariaren gaurkotasuna zuten gaiei buruzko olerkiak. 2006ko denboraldia aurretik desagertu zen.
- El fin de la especie ("Espeziearen amaiera"), albiste bitxiak umore ukituz aipatu ohi ziren. Onda Ceron hasiberria zen Luján Arguelles kazetariak zuzendu zuen. 2006ko denboraldia aurretik desagertua.
- Chispa y muelle ("Txispa eta Malgukia"), Pepín Treren asmakuntza eta teoriei buruzko atal parodikoa. 2006ko denboraldia aurretik desagertua.
- La biblioteca ("Liburutegia"), Planeta argitaletxe taldeko hainbat sailetako zuzendaria zen Laura Falcó Lara liburu eta argitarapen berriei buruz mintzatu ohi zen.
- Tertulia Zona 0 ("0 gunea solasadia"), Tertulia de las cuatro C atalaren ondorengoa, gaur egun atal honetan Bruno Cardeñosa, Silvia Casasola, Lorenzo Fernández Bueno, Manuel Carballal eta Juan José Sánchez Oro kazetariak solastu ohi dira.
- Crónicas del Misterio ("Misterioaren kronikak"), Monográficos Zona 0 atalaren ondoengoa, Lorenzo Fernández Bueno eta Manuel Carballalek parte hartu ohi dute.
Bestalde, iraupen mugatuko bildumak osatzen zituzten honako atal sail hauek ere badaude:
- Enigmas del mundo ("Munduko enigmak"), Bruno Cardeñosaren "100 enigmas del mundo" liburuaren oinarri izan zen.
- Exploradores del misterio ("Misterioaren esploratzaileak")
- Historia de la ufología ("Ufologiaren historia")
- Enigmas literarios ("Literatur enigmak"), literaturaren historiako sekretu eta misterioak (Chucho Callejo)
- Leyendas urbanas (temporada 2006-2007) ("Hiri kondairak", 2006-2007 denboraldia)
- El garaje de Mario V ("Mario Vren garajea"), interneti buruz pentsatzeko atala, bai sareen sareari buruzko betekizun filosofikoak, bere Historia, bere istorio eta pertsonaiei buruz ere, Mario Viciosa kazetari eta webgune garatzaileak aurkeztua.
- La máquina del tiempo ("Denboraren makina"), Nacho Monzónek aurkeztutako historiaren ikuspuntutik begiratutako gai bati buruzko atala.
- El Equipo V ("V taldea"), 2012 eta 2013 urteetako abuztuan Martín Expósitok zuzendutako udako bertsioa, ohiko kolaboratzaileak (Lorenzo Fernández Bueno, Nacho Monzón, Raul Shogún) eta gehikuntza berriak dituelarik (Jorge Sánchez-Manjavacas, Elena Merino, Aurelia Molina, Rafa Casette, Jerónimo Tristante...).[2]
Saioaren leloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« | Donde la noche se enamora del misterio, y envuelve con su capa a esas almas heridas de soledad, para que no mueran de frío. Donde la noche se transforma en una luz y acuna la imaginación y los sueños de libertad. Donde la esperanza camina de la mano del saber. Donde te espero, en la Rosa de los Vientos. Gaua misterioaz maitemindu eta bere estalkiaz bakardadearen arima zauritu horiek, hotzez hil ez ditezen biltzen dituen hartan. Gaua argi bilakatu eta irudimena eta askatasun ametsak sehaskatzen dituen hartan. Itxaropena jakintzaren eskutik oinez doan hartan. Zain zaitudan hartan, Haizeen Arrosan. |
» |
« | "Fuerza y Honor" "Indarra eta Ohorea" |
» |
Halaber, 2003an Mägo de Oz espainiar folk metal musika taldeak La Rosa de los Vientos abestiaren bidez irratsaioa omendu eta doinu nagusiaren bertsioa jo zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ La Rosa de los Vientos Onda Cero
- ↑ El Equipo V
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La Rosa de los Vientos ataria (Gaztelaniaz)
- RosaVientosPodcast.com, irratsaioa internetez jarraitu eta zeure erreproduktore gogokoenean entzun dezazun (Gaztelaniaz)