Fernando Jiménez del Oso
Itxura
Fernando Jiménez del Oso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1941eko uztailaren 21a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2005eko martxoaren 27a (63 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | lizentzia |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Juan José López Ibor (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, psikiatra, telebista aurkezlea, medikua eta eleberrigilea |
Fernando Jiménez del Oso (1941eko uztailaren 21a, Madril – 2005eko martxoaren 27a, Madril) espainiar psikiatra eta kazetari bat izan zen. Hitz jario oparoa eta patxadatsua eta ahots ozen eta erakargarria zituen.
Misterio eta parapsikologian aditua, bere irratsaio, telebista dokumental eta aldizkariek Espainian gai horien inguruko gertakari eta kasuen ezagutza eta hedapena asko bultzarazi zuten, bereziki ufologiaren gaia eta Objektu Hegalari Ezezagunen fenomenoa. Bestalde, Ertamerika eta Hego Amerikako jatorrizko Maia eta Inka herrien eta mesoamerikari buruzko dokumentalak ere burutu zituen, bai eta Juan José Benítez nafar idazle eta kazetariarekin batera Pazko uhartean dauden moai irudiei buruzko dokumentalak ere.