Edukira joan

Lagria hirta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lagria hirta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaTenebrionidae
GeneroaLagria
Espeziea Lagria hirta
Linnaeus, 1758

Lagria hirta Tenebrionidae familiako kakalardo espezie bat da, familiako kakalardo espezie bat da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europan, Afrika iparraldean eta Erdialdeko Asian zabaldurik dago, baita Euskal Herrian ere[1][2].

7-8 mm luzera duen kakalardo txikia da. Gorputz biguna du. Burua eta pronotoa beltzak dira eta elitroak marroi-horixkak, ile fin ugariz estaliak[2]. Emeek elitro luzeagoak dituzte eta gorputz borobiltsuagoa irudikatzen dute[3]. Buruan begi handiak ditu eta antena beltz luzeak, ia gorputzaren uzera hartzen dutenak.

Habitata eta elikadura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurzoru hareatsuak atsegin baditu ere zuhaitz hostoerorkorretako baso irekietan ere aurkitzen da. Haran lehorretan zein hezeetan aurki daiteke[4]. Kakalardo helduak loreetako nektar eta polenaz elikatzen dira.[2]

Maiatza eta iraila artean ikusten dira helduak. Emeak lurrean uzten ditu arrautzak eta zortzi egun pasa ondoren beldarrak ateratzen dira. Hauek usteltzen ari diren landare atalez elikatzen dira[2]. Negua igaro ondoren udaberrian pupa eratu eta helduak ateratzen dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. a b c d «Guía Visual de la Biodiversidad de Navarra» www.guiavisual-gorosti.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
  3. (Gaztelaniaz) Lagria hirta – El medi natural del Bages i del Moianès. (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
  4. (Ingelesez) Cuvier, Georges. (2012-05-17). The Animal Kingdom: Arranged in Conformity with Its Organization. Cambridge University Press ISBN 978-1-108-04968-9. (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]