Laida Lertxundi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laida Lertxundi

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1981 (42/43 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AitaRoberto Lertxundi
Hezkuntza
HeziketaBard College (en) Itzuli
California Institute of the Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakartista, unibertsitateko irakaslea eta film-zuzendaria
Enplegatzailea(k)École nationale supérieure des beaux-arts de Lyon (en) Itzuli
Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon
Art Center College of Design (en) Itzuli
laidalertxundi.com

Laida Lertxundi De Prado (Bilbo, 1981eko apirilaren 13a) bizkaitar zinemagile eta unibertsitateko irakaslea da.[1] Kaliforniako San Diego Unibertsitatean aritutakoa, 16 mm-ko lanak egiten ditu Los Angeles inguruan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lertxundi New Yorkeko Bard Collegen lizentziatu zen Arte Ederretan, eta Maya Deren Film Award saria lortu zuen, bertan graduatu zenean. Kaliforniako CalArtsen ere egin zituen ikasketak.

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat erakusketa izan ditu ikusgai nazioartean, tartean Madril,[2] Stockholm, Milan, Seul, Los Angeles eta New Yorken, baita Bilbon[3] eta Donostian[4] ere.

Bestelako arte ekitaldietan ere parte hartu du, horien artean Whitney Museum of American Arten Bienalean, Osloko LIAFen eta Lyongo Arte Garaikideko Bienalean.

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Footnotes to a House of Love (2007)
  • My Tears Are Dry (2009)
  • Cry When It Happens (2010)[5]
  • A Lax Riddle Unit (2011)
  • The Room Called Heaven (2012)
  • Live to live (2015)
  • 025 Sunset Red (2016)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • New Yorkeko Bard Collegen Maya Deren Film Award saria
  • 2020ko Gure Artea saria. Eusko Jaurlaritzak arte plastikoen eta ikusizko arteen arloan egindako lanaren aitortza gisa emandakoa, sormen-jarduera modalitatean.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «LAIDA LERTXUNDI — LAV» master-lav.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
  2. (Gaztelaniaz) «Laida Lertxundi» Matadero Madrid (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
  3. Unknown. (20140228). «FOTOGRAFÍA DE CONFIANZA: Laida Lertxundi expone en Alhondiga Bilbao» FOTOGRAFÍA DE CONFIANZA (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
  4. «Laida Lertxundi | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eu (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
  5. «Landscape Plus. Laida Lertxundi - Elías Querejeta Zine Eskola» www.zine-eskola.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
  6. Sarasola, Ainhoa. «Pello Irazu, Laida Lertxundi eta Leopoldo Zugaza, Gure Artea saridunak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]