Lalalimola

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Lalalimola

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSandra Navarro
JaiotzaValentzia, 1984 (39/40 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaJaume I.a Unibertsitatea
(2002 - 2007)
Valentziako Unibertsitate Politeknikoa
(2007 - 2012)
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta artista grafikoa
Izengoitia(k)Lalalimola
lalalimola.com

Sandra Navarro ilustratzailearen ezizena da Lalalimola (Valentzia, Espainia, 1984).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Publizitatean lizentziaduna Jaume I Unibertsitatean (2002-2007) eta Arte Ederretan lizentziaduna Valentziako Unibertsitate Politeknikoan (2007-2012). Diseinatzaile grafiko gisa lan egin zuen, ilustraziora bideratzea erabaki zuen arte. Horrez gain, irakasle lanetan aritu da Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Arte Ederren Marrazketa sailean.

Ilustratzaile jardun zuen lehen urteetan, haurren eta gazteen literaturan lan egin zuen batez ere, Espainian eta nazioartean, Penguin Random House, Simon & Schuster eta Oxford University Press bezalako argitaletxeentzat.

Pixkanaka, bere lana ildo adierazkorrago eta argiago baterantz eboluzionatuz joan zen, batez ere aldizkari eta egunkarietarako ilustratuz. Besteak beste, ondorengoentzat lan egin du: The New Yorker, Los Angeles Times, GQ, Süddeutsche Zeitung Magazin, Wired, Tatler, Vanity Fair, Harvard Business Review eta El País.

Besteak beste, The Society of Illustrators, American Illustration, Latin American Illustration, Iberoamérica Ilustra eta Bologna Children's Book Fair erakundeek aintzatetsi dute.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Guía Hedonista, idazlea Jesús Terrés, CulturPlaza, Valentzia, 2020.
  • ¿Ésta bien pegar a un nazi?, idazlea Jaime Rubio Hancock, Libros del K.O., Spain, 2019.
  • Dos Viejos Caballeros, idazlea Toño Malpica, Ediciones SM, Spain, 2018.
  • Matchstick Monkey. Colours: A finger-trail adventure, Penguin Random House UK, London, 2018.
  • Noodle Head, idazlea Giles Andreae, Penguin Random House UK, London, 2018.
  • L’orso che non aveva mai voglia di fare nulla, idazlea Davide Cali, La Spiga Edizioni, Italy, 2018.
  • Can You Tickle a Tiger's Tummy?, idazlea Sue Nicholson, QED Publishing, London, 2018.
  • Can You Touch a Rainbow?, idazlea Sue Nicholson, QED Publishing, London, 2018.
  • A Home for Gully, idazlea Jan Clegg, Oxford University Press, Oxford, 2017.
  • ¿Quién hay dentro?, idazlea Mar Benegas, Combel, Barcelona, 2017.
  • Vovô Gagà, idazlea Márcia Abreu, Editora Moderna, São Paulo, 2016.
  • The Great Chocoplot, idazlea Chris Callaghan, Chicken House, Frome - Somerset, 2016.
  • If Everything Were Pink, idazlea Hannah Eliot, Simon & Schuster, New York, 2015.
  • If Everything Were Blue, idazlea Hannah Eliot, Simon & Schuster, New York, 2015.
  • Le pondremos un bigote, idazlea Mar Benegas, Combel, Barcelona, 2015.

Goraipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • American Illustration 39, 2020an hautatua.
  • Society of Illustrators, 2019k Illustrators 61 Exhibitionen hautatua.
  • Latin American Illustration 7[1], 2018an hautatua.
  • Serra D'Or Kritika Saria, Haur eta Gazte Literatura, 2018 (Nor dago barruan? Mar Benegas, Combel, Bartzelona, 2018.[2]
  • Bologna Children's Book Fair Illustrators 2016 (VovôGagà, written by Márcia Abreu, Editorial Moderna, 2016).[3]
  • V. IberoAmerica Ilustra Katalogoan hautatua, 2014.
  • ADCren Zilarrezko Saria, Ontziak eta Bilgarriak, 2009 (Pixelarte Creativa-rentzat egindako proiektua, 2009).[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]