Lander Martínez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lander Martínez
Lander Martínez 2016 (cropped).jpg
Eusko legebiltzarkidea

Bizitza
Jaiotza Gasteiz1989ko azaroaren  6a (29 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Podemos

Lander Martínez Hierro (Gasteiz, 1989ko azaroaren 6a) arabar politikaria da. EHUn informatika ikasi eta 2016ko hauteskundeetan legebiltzarkide hautatu zuten Ahal Duguren Bizkaiko zerrendan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizen jaio zen 1989an, baina gaur egun Bilbon bizi da, bertara joan baitzen bizitzera Euskal Herriko Unibertsitatean informatikaren alorreko ikasketak burutzeko. Ikasketa horiek amaituta, Deustuko Unibertsitatean Goi-mailako Informatika Ingeniaritza ikasi zuen eta UNEDen Politikaren Zientziak.[1]

Euskal Herriko Ahal Dugu alderdian paper garrantzitsua jokatu du hasiera-hasieratik. Bere sorkuntzan parte hartu zuen eta alderdiaren Bilboko idazkari nagusi izendatu zuten 2015eko urtarrilean[2], gerora, 2016ko martxoan, Euskadiko Ahal Dugu alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten.[3]

2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Bizkaiko hautesbarrutiko zerrendaburu gisa aurkeztu zen, Pili Zabala izan zen orduan lehendakari izateko hautagaia. Martínezek legebiltzarkide izatea lortu zuen eta beraz, XI legegintzaldian Ahal Duguren Eusko Legebiltzarreko ordezkari izan zen. Gainera, legebiltzarra osatu zenean, bere alderdiko bozeramaile izendatu zuten.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Press, Europa (2015-01-02) «Hannot Sansinenea, Lander Martínez y Fernando Iglesias, líderes de Podemos de San Sebastián, Bilbao y Vitoria» www.europapress.es . Noiz kontsultatua: 2019-05-29 .
  2. (Gaztelaniaz)  «Lander Martínez, elegido líder de Podemos en Bilbao» El Correo 2015-01-02 . Noiz kontsultatua: 2019-05-29 .
  3. (Gaztelaniaz)  «Lander Martínez será el hombre fuerte de Nagua Alba en Podemos Euskadi» El Correo 2016-03-14 . Noiz kontsultatua: 2019-05-29 .
  4.   Press, Europa (2016-10-03) «Lander Martínez será portavoz parlamentario de Elkarrekin Podemos y Pili Zabala presidenta del grupo» www.europapress.es . Noiz kontsultatua: 2019-05-29 .
Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.