Lando Norris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lando Norris

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLando Norris
JaiotzaBristol1999ko azaroaren 13a (24 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
 Belgika
Lehen hizkuntzaIngeles britainiarra
Hezkuntza
HeziketaMillfield (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakautomobil-pilotua eta 1 Formulako gidaria
Altuera176 zentimetro

landonorris.com
Facebook: landonorris1 Twitter: landonorris Instagram: landonorris Youtube: UCwFIQ7wtJzYGFb2nZcVoNww Twitch: landonorris Edit the value on Wikidata

Lando Norris (Bristol, Ingalaterra, azaroaren 13ko 1999an) motorgintzako pilotu britainarra da baina Belgikako nazionalitatea ere badu.

Kartingeko munduko txapelketaren irabazlea izan zen 2014an, Europako Formula 3 irabazlea 2017an eta FIA-ko Formula 2-ko txapelketaren txapeldunordea izan zen 2018an. McLareneko F1 taldearen gidari da 2019tik.[1]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norris Bristolen jaio zen, Adam eta Ciscaren semea da. Bere aita empresa administradore erretiratua da eta Bristoleko pertsona aberatsenetarikoa da. Bere ama Cisca Flandes, belgikarra da. 3 anai-arreba ditu, Lando beraien arteko ertaina izanda. Norrisek Britaniar eta Belgikar nazionalitateak ditu, eta flamenco-neerlandes hizkuntza oso ondo hitz egiten du.

Bere haurtzaroan, Zaldi, quad bizikleta eta motoziklismoan ibiltzen hasi zen karting-era joan aurretik, bere aitak 7 urterekin Britainia Handiko Karting Txapelketa Nazionalak ikustera eraman ondoren.

Lando Millifield eskolan hezi zen Street, Somersten. Fisika eta matematika ikasi zuen tutor pertsonal batekin. Geroago nere familia Glastonburyra mugitu zen bere pilotu karrera egiteko.

Hasierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kirol ibilbidea 7 urterekin hasi zen, karting regionaleko lehiaketa batean. 2013 eta 2014 bitartean CIK-FIA-k antolatutako txapelketetan lehiatu zen. Beste titulu batzuen artean, KF munduko txapelketan irabazlea izan zen eta CIK-FIAko titulua irabazten pilotorik gazteena izan zen, Lewis Hamiltonek irabazi zuenetik.Ginetta Junior txapelketan ere lehiatu zuen, debutatzaile hoberenaren tituluarekin geratu zen eta 3. postuarekin generalean.

Autoekin bere lehenengo urtean, 2015ean, Norris Britainar F4eko lasterketa irabazi zuen eta Alemania eta Italiako F4ko lehiaketetako lasterketa batzuetan hartu zuen parte, bertan podium batzuk lotuz. Gainera, lauetatik bi lasterketa irabazi zituen urte horretako neguko Formula 4ko BRDCko kopan.

Formula Renault eta Formula 3[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an Formula Renault 2.0 NECen eta Europako txapelketak Josef Kaufman taldearekin hartu zuen parte, non bietan txapelduna izan zen. Formula 3 BRDC txapelketan parte hartu zuen. Podioak lortuz lasterketa gehienetan. Gainera, urte horretako otsailean Toyota Racing Series titulua irabazi zuen.

2016ko Europako Formula 3-ko denboraldian pilotu moduan gonbidatua izan zen, eta urte horretako amaieran baieztatua izan zan Carlin Motorsport taldean parte hartzeko hurrengo denboraldirako.

Pole batekin debutatu zuen, bira azkarrena eginez eta garaipena lortuz lehenengo Silverstoneko lasterketan. Garaipenera bueltatu z3n Monzan eta Norisring-en, eta 9 lasterketatik 6 irabazi zituen ondoz-ondoko txandako Spa[2], Zandvoort eta Nürburgring-en. Azkenean 441 punturekin amaitu zuen, Joel Eriksson Suediarri irabaziz 388 puntuekin eta Maximilian Günther alemaniarri 383 puntuekin

FIAko Formula 2ko txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017 amaieran, Carling taldea F2 2018 txapelketan Lando Norris eta Sérgio Sette Câmara Brasildarrarekin lehiatuko zutela iragarri zuten[3]. Norris bere debut lasterketa irabazi zuen Barhein-en, eta podiora igo zen beste lasterketa batzuetan ,eta honek F2ko txapeldunordea izatera lagundu zion, bere George Russell herrikidearen atzetik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Lando Norris, piloto de F1» Estadísticas de Fórmula 1 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  2. (Ingelesez) Osten, Phillip van. (2020-08-25). «Spa feels like 'second home Grand Prix' for Norris» F1i.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  3. (Gaztelaniaz) «Fórmula 1: Oficial: Lando Norris disputará la F2 2018 con Carlin junto a Sette Camara» Marca.com 2017-11-26 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).