Lankide:Agonzalper131/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Trena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazaolako trena, Lasarte ekialdeko zubia gurutzatzen.

Trena lokomotor-makina batek eta elkarri lotutako autopropultsatutako bagoiek edo autoek osatzen duten garraioa da. Oro har, salgaiak, animaliak edo pertsonak leku batetik bestera garraiatzeko errei iraunkorren gainean igitzen dira. Hala ere, "errepideko trenak" izeneko erremolke akoplatuak dituzten kamioiak ere badaude. Trenbidea erreietatik (tren arruntak) edo lebitazio magnetikorako diseinatutako beste bide batzuetatik (maglev, magnetic levitation ingelesez) joan daiteke. Lokomotor bat edo gehiago izan ditzakete eta bagoiak akoplatuta egon daitezke, edo automotoreak izan daitezke; kasu horretan, autoak (guztiak, batzuk edo bakarra) autopropultsatuak dira. Orduan, trenen propultsio-modua aldatu egiten da, batez ere erabileraren arabera.[1]

Garraio bide honek eragin handia izan du munduaren inguruko gizarte askoren garapenean, haren erabilera garrantzia handia izan du industrializazioari dagokionez abantaila handia aurkezten duelako. Pertsona ugari eta zama handiak garraiatu ahal izatea ahalbidetzen duenez alde handia egon da garraiobide hori izan zuten edo gabeko herrialdeen artean.[2] Euskal herrian oso esanguratsu izan zen Plazaolako trena Iruñeatik Donostirako ibilbidea egiten zuena.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitz hau ia berdina da ingelesez, frantsesez, nederlanderaz, espainieraz, portugesez edo italieraz. Train ingelesetik dator, eta frantsesetik, berriz, train zaharretik, arrastatzeko ekintzatik (etimologikoki traginarrarekin lotua).

Gaur egun, trena ibilgailu anizkoitz gisa definituko genuke, harentzat bereziki egindako trenbide batetik zirkulatzen duen bitarteko mekanikoen bidez mugitzen dena.[3]

Trenaren garapen teknologikoa historian zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bidea gurpilek markatuta zuen ibilgailua zen. Gurdiek lerro paraleloak zulatu zituzten Ureko kaleetan. Herritarrak laster konturatu ziren gurpilaldi horiek, sakonak zirenean, ibilgailu gidatuak mantentzen zituztela eta, zirkulatzean, etxeak ez zituztela hondatzen Tigris eta Eufrates ibaietako kale estuetan. Geroago, hautsez edo puztuz betetako kaleak lauzaz estali ziren, gurdiek bide finko bat jarrai zezaten behar ziren bideak nahita utziz. Ez da ahaztu behar lau gurpileko gurdia asmakizun berria zela orduan, eta atzeko ardatza ez zela orientagarria.

Trenbidea Ingalaterran XVIII. eta XIX. mendeetan sortutako Industria Iraultzaren emaitza izan zen.

Tren-makina bat, giza garraiorako eta zama-garraiorako bagoiak gehitu zitzaizkiona, dira, funtsean, orain arte trena osatzen duten zatiak.

Motorrak edo trenak aurrerapen teknologikoen subjektu izan dira, eta horren adibide da Japoniako bala-trena.

Richard Trevithick izan zen lehen tren-makinaren eraikitzailea (1804ko uztailaren 25a), geroago tren batera bideratuko zena.

Tren-makinaren hasierako erabilera ikatz-meategietan izan zen, eta lehenengo frogaldian berrogei tonako karga eraman zen, 6 km/h-ko abiaduran.

1823an, Ingalaterrako Parlamentuak George Stephensoni proiektu baten titulartasuna ziurtatzen zion akta onartu zuen, Stockton eta Darlington herriak burdinbide baten bidez lotzea helburu zuena.[4]

Trenbidea berraurkitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean, Europako herrialde askotan, Erromatar Inperioaren aztarnak aurkitzen hasi ziren. Beren gotorlekuekin ederki markatutako hiriak, berokuntza sistema zentral bat eta ur korrontea zuten landetxeak, ondo zolatutako errepideak eta pisu handiak eramaten zituzten gurdiak ibiltzeko prestatutako harrizko bideak aurkitu dira. Bide horietako bat Britainiar Uharteetan aurkitu zuten, zehazki, geroago Abbeydore tren-geltokia Ingalaterraren eta Galesen arteko mugan eraikiko zen lekuan.

Hura ibilgailu gidatuaren garaia izan zen, baina ez erreiez betetako bidearena.

Erreien jatorria bideetan lokatzetan gurdien gurpilak hondoratu ez zitezen enbor taulaz estali zutenean soru zen. Sistema hau euri asko eta harri gutxi zeuden zonaldeetara zabaldu zen.

Trenentzat aurrerapen ikaragarria izan zen, erraz mugitu ahal ziren urruneko lekuetara. Adibideaz, linea luze bat Bernina Express linera, Suitzan sortutakoa da.

Trenen jatorrizko gurpilak gaur egungo gurpilaaren forma antzekoa zuen. Errailen eraketa hoankoa zen: zuhaitz-enborrak (izeiak edo alertzeak normalean), beste enbor laburrago batzuen gainean sartu angelu zuzenak osatu. Trabesen gainean jarritako enborrekin erreiak osatzen ziren. Ez dakigu nork jarri zuen lehen bidea, baina XVI. mendean Transilvaniako urre-meategietan erabiltzen ziren, eta bide primitibo eta ibilgailuetako zati batzuk bizirik iraun dute denboraren poderioz.[5]




  1. (Gaztelaniaz) «Definición de tren - Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Definción de Tren» D•ABC (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  3. (Gaztelaniaz) RENFE. (2020-04-29). «El Ferrocarril y las palabras» Destino (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  4. «cientec : la evolución de ferrocarril» www.cientec.or.cr (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  5. (Ingelesez) «The Evolution of Trains: A Brief History» Petroleum Service Company (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).