Lankide:Aitasantua/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Helene Alberdi, 1991 maiatzaren 4an jaio zen, Bilbon.[1] Bertan bizi izan zen, 21 urte arte. Ondoren, Donostiara joan zen, eta gaur egun, Zumaian bizi da. Txikitatik, Zumaiara joaten zen bere familiarekin, udararo.[2] Ofizioz medikua den arren, triatleta da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetako bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helene kirolari amateurra da, txikitan igeriketan aritu zen, 18 urte izan zituen arte. [1] Batxilergoan, kostatu egin zitzaion igeriketa eta ikasketak kompaginatzea, exigentzi maila altuagoa zelako, baina lortu zuen. Medikuntza ikasten hasi zenean, ordea, utzi egin behar izan zuen, ez zuelako ikasteko nahiko denborarik. [2]

Triatloira bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alberdik dio beti gustatu izan zaion kirola dela triatloia, baina Bilbon, nora joan jakin eta denborarik gabe, ezin izan zuela probatu. Donostiara joan ostean, bere auzoan ekipoa zegoela jakin zuen, Yepatri, eta karrerako azken urtea eskuragarriagoa zenez, probatu egin zuen. [2]

Hasieran, bera bakarrik entrenatzen hasi zen, baina ez zekien nola; eguraldi ona egiten zuenean korrika eta bestela igerilekura. Ia hiru hilabete pasa zituen horrela. Azkenean, Yepatrira joan zen aholku eske, eta beraiek Ainhoa Murua, gaur egungo bere entrenatzailearekin, harremanetan jarri zuten. [2]

Triatleta hasiberritzat du bere burua. Egunero lau orduko saioak dira bere entrenamenduak. Hiru diziplinetatik bi praktikatzen saiatzen da, eta astean zehar aldatzen joan.  Kirolariak dio traitloia oso gustuko duela, ez delako beti berdina, pixka bat konbinatua baita. Gainera, diziplinaren batekin trabatuz gero, beste batzuk dauzkala probatzeko, hau da, askotariko kirola dela. Hala ere, noski, onena egiten duena igeriketa da, bere betiko kirola delako.[2]

Heleneren ustez, oso kirol sakrifikatu da: “Ez badituzu helburu argiak jartzen oso zaila da diziplina mantentzea, errutina”, esaten du. Lehiaketek exijentzi maila hori mantentzen laguntzen diote. [2]

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasier Olasagastirekin ezkonduta dago, bera ere kirolzalea. Orain, ama izango da.  Horrek esan nahi du, kirola denboraldi batez utzi beharko duela. Hala ere, duela urtebete egindako elkarrizketa batean, ama kirolaria izan nahi zuela esan zuen, hau da, umea izan ondoren kirolarekin jarraitzea orain bezain ongi. [2]

Lorpen garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karrera mota Lekua Urtea Postua
Espainiako Distantzia Erdia[1] Guadalajara 2018 Brontzezko domina
Half[1] Iruñea, Nafarroa 2018 Zilarrezko domina
Triatloia[1] Zarautz, Gipuzkoa 2018 Txapelduna
Espainiako Distantzia Luzea[3] Salamanca 2019 Irabazlea
Duatloia[4] Soria 2019 Urrezko domina
Espainiako Distantzia Erdia[5] Ibiza 2019 Txapeldiuna

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e r01etpd158aa92f3e819b9ec5e70653f7e59fa6fd9, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2018-11-13). «helene_alberdi» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  2. a b c d e f g (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. (2019-12-03). «Campeona de triatlon, campeona de la vida» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  3. (Gaztelaniaz) «Helene Alberdi, la médica que es campeona de España de triatlón» El Correo 2019-07-01 (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  4. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Diego. (2019-03-03). «Gustavo Rodríguez y Helene Alberdi, Campeones de España de duatlón de media distancia en Soria» Planeta Triatlón (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  5. (Gaztelaniaz) «Helene Alberdi y Ander Okamika nuevos Campeones de España de Triatlón Media Distancia 2019» Ibiza Triathlon 2019-12-06 (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).