Lankide:Andoniibargutxi/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berotze globala, Lur planetak azken mendean izan duen tenperatura aldaketa da (klima-aldaketarekin nahasten den terminoa da berotze globala, baina berez hau, klima-aldaketaren ondorio bat da)[1].

Bereziki, eta beste ondorio batzuen artean, gizakiak igorri izan dituen berotegi-efektuko gasen ondorioz, karbono dioxidoa (CO2), metanoa (CH4), oxido nitrosoa (N2O) eta klorofluorokarbonoak (CFC) bezala, Lurra, 1830tik berotu da, iparburutik hegobururaino, batez ere sentsibilitate termiko altua duten poloetako lurraldeetan[2].  Honen ondorioz, itsasoko maila igotzen ari da, glaziarrak urtzen ari dira eta animalien erreinua ahultzen ari da[3].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berotze globala 1830ean industria-iraultzaren azken pausoekin batera agertu zen[4][5]. Honen aurretik, berotze globala eta tenperaturen aldaketak gertatzen ziren, kausa naturalek eraginda: ozeanoen itsaslasterrek arrastatzen duten tenperaturak edo Lurraren orbitaren aldaketak, besteak beste.

Ozeanoen korronteak paper handi bat jokatu dute tenperaturen aldaketetan. Horrela ikusten da Bostoneko eta A Coruñako tenperatura desberdintasunen datuetan. Latitude berean dauden hiriak dira, baina itsaslasterren ondorioz, tenperatura guztiz desberdinak dituzte. EEUUko ekialdeko hiriak negu hotzak dituzte Labrador itsaslasterrarengatik. Europa mendebaldean kokatuta dauden hiriak negu epelagoak dituzte, Golfoko itsaslasterraren ondorioz.


Planetaren orbitaren birak oso garrantzitsuak izan dira korronte ozeaniko hauei eragiten dietelako. Hotzagoak diren korronteak, beroekin nahasten dira, munduko leku desberdinetara iritsiz. Hau da, korronteak nahasten direnean, leku desberdinetako batez besteko tenperaturak aldatzen dira.

Aro Modernotik gaur egun arte, 1700-tik aurrera, tenperatura aldaketa handiak egon dira:

  • 1700 eta 1795 urteen artean tenperatura igoerak erregistratu ziren mundu osoan, ozeanoetako korronteak arrastatzen zituzten tenperatura desberdinengatik,  eta lurreko orbitaren aldaketengatik.
  • 1795 eta 1825 urteen artean, tenperaturen beherakadak agertu ziren. Aurreko urteetan erregistratutako kausa berdinengatik.
  • 1825tik 1940tara tenperatura igoerak egon ziren, lehen urteetan kausa naturalengatik eragindakoak ziren,  baina 1830tik aurrera tenperaturen aldaketak gizakien erruz izaten hasi ziren. Industria-iraultza ingurumenaren eta biodibertsitatearen suntsiketa (atmosferara isurtzen ziren berotegi efektuko gasen ondorioz) eragin zuen.
  • 1940 eta 1975 urteen artean batez besteko tenperaturen beherakadak egon ziren. Karbono dioxidoaren igoera mantendu arren, tenperaturak jaitsi ziren.
  • 1980tik gaur egun arte tenperatura igoerak agertu dira. Industria ez da gelditzen eta naturari eragiten dizkion ondorioak ere ez. [3]

Berotze globala baino lehen, atmosferako gas kaltegarriak (CO2 bezala) proportzio nahiko baxuetan aurkitzen ziren,  baina industrializazioarekin gas hauen kantitateak esponentzialki igo ziren (gizakiak industria iraultzarekin berotze globalean parte hartu duela frogatzen duena[2]). Tenperaturen igoerak artikoan eta ozeanoetako eremu tropikaletan bereizten hasi ziren, geroago Europan, Asian eta Ipar Amerikan gertatu zen. 50 urte pasa ondoren, berotze globala hego hemisferioan bereizten hasi zen, itsaslasterrek eramaten duten uraren eta haizearen tenperatura desberdinengatik.

1988ean IPCCa (ingelesez Intergovernmental Panel on Climate Change) sortu zen, berotze globala eta berotegi efektuaren datuak munduari erakusteko. Honen lehen artikulua (1990an), hamarkada bakoitzean 0,3ºko tenperatura igoera zegoela adierazten zuen. Bigarrenean, bost urte geroagokoa, 2100-erako tenperaturan 2Cº-ko igoera bat egongo zela eta ozeanoetako ur maila 50 zentimetro igoko zela azaltzen zuen.

Berotze globalaren eta klima aldaketei aurre egiteko hiru bilera garrantzitsuenak Estokolmokoa (1972, NBEko konferentzia), Rio de Janeirokoa (1992, NBEko bigarren konferentzia) eta Kiotokoa (2005, Kiotoko Protokoloa) izan dira.

Garrantzitsuena 2005ekoa izan zen. 1992an Rio de Janeiron munduko gobernu batzuek ezinbestekoak ikusten zituzten ideiak eta neurri batzuk, Kiotoko protokoloan sinatu zirenak. Estatu Batuak sinatu gabe geratu ziren bakarrak izan arren (eliteko herrialdeen artean), herrialde gehienak ez zituzten protokoloaren arauak betetzen.

Tenperatura aldaketak ez dira berotze globalaren arazo bakarrak. Planetan dagoen ura errazago lurruntzera lagundu du. Honek, prezipitazio gehiago eragin ditu azken mendean, aurrekoekin alderatuta (%5-%10 artean)[8]. Bero gehiago egiten badu, ur gehiago lurrunduko da. Lurruna laino gehiago sortuko ditu, eta hauek oraindik prezipitazio gehiago.

Azken 30 urteetan gertatu den berotze globala deigarria da bere abiadurarengatik, azken mende honetan, dioxido karbonoa mundu osoan %30-ean handitu delako. [8]

Kausak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrean XX.mendean zehar hautemandako berotzeak bi kausa motatan sailkatzen dira: kausa artifizialak eta kausa naturalak. [6]

Kausa artifizialak: Gizakiak eraginda

Gizakiak inpaktu handia dauka lurrean eta bere ekintzekin berotze prozesua bizkortzen du.

Berotegi-efektuko gasen igorpena, karbono dioxidoa konkretuki, gaur egun planetako egonkortasunerako elementu kaltegarriena da. Konposatu hau erregai fosilen erreketarekin sortzen da, esate baterako, autoak egunero kontsumitzen duen gasolina edo elektrizitatea ekoizten. Karbono dioxidoa, industriatik eratorritako beste gas batzuekin batera {(CH4) metanoa, (N2O) oxido nitrosoa, (CFC) klorofluorokarbonoak}, ozono geruzaren partikulak desintegratzen ditu eta lurra eguzki izpien indarra zuzenean jasaten du.^  [2]

Deforestazioa, zuhaitzak ingurumeneko orekako zeregina betetzen dute, karbono dioxidoa oxigeno bihurtzen dutelako. Zuhaitzak moztean, atmosferako CO2-mailak areagotu egiten dira eta ozono geruza hondatzearen kausa handiena da.[3]

Ongarrien eta pestiziden erabilera: Elikagaien industriako enpresa gehienek ongarriak eta pestizidak erabiltzen dituzte elikagaien produkzioa areagotzeko. Ongarri horiek nitrogeno oxidoak dira, karbono dioxidoak baino kaltegarriagoak direnak, eta kalte gehigarriak sortzen dituzte laborantza eremuetan. [3]

Kausa naturalak:

Naturak sortutako kausak planetako historian zehar mantendu egin dira . Baina hauen efektua planetan ez da oso nabarmena gaur egungo berotze globalean.

Orbita aldaketak: Lurraren orbita ez da zirkularra, baizik eta elipse bat, formaz eta orientazioz denboran zehar poliki-poliki aldatzen dena. Orbita aldaketak hiru dira, baina bakarrik lehena kausa bezala kontuan hartzen da. Lurraren eta Eguzkiaren arteko batez besteko distantzia handitu eta txikitu egiten da (10.000 urtez behin ziklo bat). Mugimendu honek aldatu egiten du Lurrera iristen den eguzki-energiaren zenbateko osoa eta klima aldatzen du. [4]

Jarduera tektonikoak: Kausa hau epe-luzera begiratuta dago (milioika urte). Kontinenteen eta mendien kokapenean izandako aldaketek, hainbat modutan alda dezakete klima. Adibidez, kontinenteen kokapenak erabakitzen du lurraren zenbateko azalera estaltzen du elurra, eroritako euriaren zenbatekoa den edo haize nagusien mugimenduak alda ditzake.  [4]

Sumendiak: Sumendien erupzioek atmosferara hautsa eta errautsa jaurtitzen dute. Hautsak eta errautsak blokatu egiten dute eguzkitik datorren argia Ondorioz, erupzio nagusi baten ondoren, hurrengo urteetan hozten egiten du Lurra. [4]

Eguzkiaren aldakortasuna: Eguzkiaren argia, klima gidatzen duen energia-iturria da. Eguzkitik lurrazalera iristen den argiaren kantitatean aldaketak izanez gero, aldatu egingo luke klima. Adibidez, 1650 eta 1850. urteen artean eguzki jardueraren gainbehera bat egon zen eta izotz aro txiki bat sortu zuen planetan. Groenlandia bakartuta geratu zen partzialki eta glaziarrek Alpeetan aurrera egin zuten. [1]

Baina xx.mendearen azken hamarraldietako berotze bizkorrari dagokionez, giza igorpenak dira bai berotzearen tamainaren eta bai haren erritmoan eta banaketan izandako hainbat xehetasunen erantzule; izan ere, proposaturiko beste edozein kausa natural ez du gizakiak duen horren erantzukizunik. [4]  / (Grafikoa argudio bezala)/.


4-ONDORIOAK


Berotze globalak, aldaketa klimatikoa areagotzen du, eta honek, hainbat ondorio eragiten ditu:

  • Ondorio nabarmenena, tenperaturaren igoera da. Ozeano eta Atmosferaren Administrazio Nazionalak, azken 100 urteetako planetaren bataz besteko tenperatura 0,8º igo dela diote.[1]
  • Tenperatura igoeraren ondorioz ekosistemak aldatzen ari dira, izotza urtzen ari da, ipar eta hego poloak, Groenlandia… kaltetuenak izanez.[2] Ondorioz, itsas-mailaren gorakada azkartu egin da, uholde arriskua areagotuz. Mende amaieran, 18-59cmko ur mailaren igoera estimatzen da (20cm igoera antzematen da poloak urtzaldian jarraitzen badute).[3]
  • Klima aldaketa batek fauna eta florari eragiten dio, beraien portaera eta elika-sarean gora-beherak eraginez. Klima epelean ibiltzen diren animaliak hedatu egingo dira, klima hotz batean bizi diren animalien desagerpena gertatzen den bitartean.[4] Tenperatura globalak gora eginez gero, baita itsas azalarena ere. Tenperatura handitze honek koralezko uharri baten min izugarria egin dezake. Zientifikoek diotenez, udako tenperatura normalaren 1ºeko igoerak kalte konponezinak eragin ditzake.[5]
  • Planeta guztian, euri eta elurteak esponentzialki igo dira. Klima aldaketa bortitzak jasan behar dira. 1970tik aurrera, urakanen indarra handitzen joan da.[6]
  • Zientifikoek, aldaketa klimatikoak aurrera egite duen heinean,  bero boladak sarritu egingo direla diote. Bero boladen maiztasunak osasun arrisku ugari eragingo ditu, eta beroaren ondoriozko nekea, bero kolpea eta egoera medikuak larriagotu.[7]

5-Neurriak eta Irtenbideak?

Badira irtenbide eta neurri nagusi batzuk politikariek proposatu dutenak berotze globalaren arazoa konpontzeko: moteltzea (igorpenak murriztea), moldatzea eta geoingenieritza.[7]

Moteltzea: Egungo eztabaida eta gaur egun politikagintzan den geldialdia, moteltzeari dagozkio ia oso-osorik: ea epe laburreko politikari ekin behar zaion igorpenak murrizteko, eta hala eginez gero, zenbateko zorroztasunez eta nola.[7] Karbono-emisioak murrizteko politika adimentsuak, teknologia berrikuntzak eta negozioen lidergoa eskatzen dute.[5]

Berreskuratze Soluzioak/Moldatzea: Etorkizunean inpaktu okerragoa saihesteko, sektore publikoek eta pribatuek planetako erresistentzia sendotzea dute helburu, berotze eragina saihestezina izan ez dadin.[5] Teknologia berritzaileen erabilera ezinbestekoa da moldatze prozesu honetan, besteak beste, energia berriztagarriak, ibilgailu alternatiboak, energia nuklearraren aurrerapena eta karbonoaren harrapaketa, erabilera eta biltegiratzea.[6]

Geoingenieritza: Azken aukera bezala, geoingenieritza proposatzen da. Klima aktiboki manipulatzea eskatzen duen bidea, berotegi-gasak atmosferan ugaltzearen ondorioak ezabatzeko eta askotariko proposamen sorta biltzen ditu: Eguzkitiko argiari trabak jartzea, munduko karbono-zikloa manipulatzea…[8] Baina Lurra horrela aktiboki manipulatzea arrisku handiak ekarri ditzake planeta-mailan, gainera, halako proiektuak arazo legal, diplomatiko eta politiko larriak azaleratuko lituzkete.[7]

  1. (Gaztelaniaz) «¿El cambio climático en qué se diferencia del calentamiento global?» ECOticias.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  2. «Global Warming Effects» National Geographic 2019-01-14 (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  3. «What Is Global Warming?» National Geographic 2019-01-22 (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  4. (Gaztelaniaz) EFEverde, +Redacción. «Estudio desvela que el calentamiento global se inició hace 180 años» EFE Verde (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  5. (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (2016-08-23). «Revelan la fecha en la que comenzó el calentamiento global» El Tiempo (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  6. «Climate change causes: A blanket around the Earth» Climate Change: Vital Signs of the Planet (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).