Lankide:Aritzlass/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kriminologia eta Soziologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920tik aurrera delinkuentziaren inguruko ikerketek zenbait aldaketa jasan zituzten. Batetik, jakintza zentroa Europatik AEBra pasa zuten eta bestetik, krimenaren departamentua soziologiara pasa zen.

Soziologiak orokorrean, pertsonez gain, delituaren portaeran beste inguruko faktore batzuk zeudela esaten zuen. Historian zehar hainbat teoria desberdinek delitugileen portaera azaldu nahi izan dute.

Soziologiaren Korronte Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtzionalismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarte-erakundeak Kontrol sozialerako mekanismorako ulertzen ditu. Gizartea sistema konplexu bat denez eta bere alderdi desberdinak elkarrekintzan jarduten dute egonkortasuna eta elkartasuna posible egiteko, egitura sozial bat osatzen dute. Funtzionalistentzako ikergaia, gizarteko alderdi desberdinen eta gizarte osoarekin dauden harremanak aztertzea izango litzateke. Adibidez,  erlijioa eta politika, hezkuntza sistema eta lan merkatua, hedabideak eta delituak, etab.

Gizakiok dugun gizarte bizitza erakundeekin harremanetan burutzen dugu. Esan behar da, funtzionalismoaren beste ikergaietako bat, gizarte erakundeek gizarte osoaren jarraikortasunera burutzen duten ekarpena aztertzen duela, hau da, zer funtzion sozial betetzen duten gizartean.  

Erakundeek jarraibide normatiboak, pertzepzio eskemak eta hautemate moduak zehazten dituzte.

Funtzionalismoa, hainbat azpiataletan dago banatuta: teoria ekologikoa, ageriko eta estaliko funtzioak, eta Émile Durkheim.


Gatazkaren Soziologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gatazkaren soziologia ulertu ahal izateko, bi ikuspegi teoriko ditugu: Marxismoa eta Gatazkaren analisia. Baina, ikuspegi teoriko hauek guztiek ideia nagusi bat barneratzen dute. Ideia da, gizarte erakundeak gatazka eragile modura aritzen direla.

Erakunde batzuk, gizartearen oreka bermatu baino, hartan gatazka sortu besterik ez dute egiten. Hori dela eta, muturreko ikuspuntu batetik erakunde batzuk deuseztatu egin beharko lirateke.

  • Boterearen banaketa desorekatua: gizarte erakundeek ez dute gizartearen banaketa desorekatua konpontzen. Are gehiago, dauden desorekak, erakundeek sortzen dituzte.
  • Mailaketa soziala edo estratifikazioa: Erakundeek indartsuenen interesak babesten dituzte. Oreka ezarri beharrean, gizartearen izaera gatazkatsua sortzen dute.

Karl Marxek bi klase mota bereiztu zituen. Alde batetik, burgesia, eta bestetik,  proletalgoa. Era berean, klaseen arteko gatazka azaldu zuen. Baztertuek eta kaltetuek inposaketa sufritzen dutela adierazten du alde batetik. Bestetik, boteretsuenek, inposaketa, kontrola eta zigorra ezarriko dutela botererik ez dutenengan.


Elkarreragin Sinbolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarreragin Sinbolikoaren aitzindaria, Max Weber izan zen. Pertsonen arteko harremanak aztertzen dira, hau da, zer dela eta ematen diren gure arteko ulermenak eta erlazioak. Max Weberren interpretazio guztia du oinarri teorikotzat.

Max Weberrek garrantzi handiena emango dio gizabanakoek  erlaziorako duten gaitasunari. Ez ditu gizartearen egiturak, ezta botere banaketak, gure erlazioen definiziotzat hartzen.

Gizakien ekintzak eta hauei ematen dizkien esanahiak eraldatzen dute errealitatea. Ekintza ez da goitik behera ezarria datorren zerbait. Guk geuk garatzen ditugun sinismen eta balioak pisua izango dute gure errealitatea bideratzeko. Max Weberrek industrializazioa aipatuko du, bi norabide nagusi garatzen ari direla frogatzeko: arrazionalizatze-prozesua eta burokratizazio-prozesua. Ikuspegi arrazionalaren bitartez gure erakundeak bideratzen eta antolatzen ari gara. Hori dela eta, gizarte sistema, burokratizatuta egongo da. Beste era batera esanda, burokraziaren arrazionalizazio prozesuaren emaitza soziala da. Pertsonek zenbat eta gehiago arrazionalizatu, orduan eta burokratikoagoa bihurtuko da gizartea. Gizartea bera elkarrekintzaren bitartez sortzen da, inguratzen gaituzten gauzei zentzua eta esanahia eskaintzen diegun bitartean.  

Gizarte modernoa ez da aldaketa teknologikoaren ondorioa, pentsatzeko moduen aldaketa bat baizik. Eta pentsatzeko modu hori burokratizazio norabidean eman da, Weberren ikuspuntuaren arabera.

Elkarrekintza sozialak sortzen duen informazioaren elkartrukea da identitate pertsonalaren sorburu. Burutzen duguna informazio elkar-trukaketa bat da. Horrela, funtzio inplizitu horiek zer nolakoak diren jakiteko aukera dugu.

Delituaren teoria soziologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teoria ekologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teoria ekologikoaren autoreak, McKay eta Shaw izan ziren. Chicagoko eskolaren barnean kokatzen da Teoria ekologikoa. Autore hauek arritu zituena, delituak auzo edo leku beretik ateratzen zirela izan zen. Ondorioz, delitugilearen bizilekuan hasi ziren zentratzen. Konkretuki, gizarte antolaketan eta bere inguruan. Horrela, organizazio sozialaren eta bereziki gizarte kontrol ezaren eragina aztertu zuten.

Zehazki, ez zen txirotasuna delituaren kausa bakarra, gauza gehiago ere baziren. Esate baterako, txirotasun maila berbera zuten auzo batzuek kriminalitate maila desberdina zuten.

Beste aldetik, biztanleriaren mugikortasuna eta gizarte erlazioaren iragankortasuna hartu zituzten kontuan.

Sortutako desorganizazio sozialak, gizarte kontrolaren ausentzia ekartzen du. Ondorioz, sozializazio egoki bat transmititzea zaila da. Adierazi nahi dena da, delinkuentzia, gaixotasunekin gertatzen den bezala, kutsatu egiten dela.

Aipatutako desorganizazio horrek delitugileengan dituen eraginak, egin zituzten ikerketen ondorio garrantzitsuena da.

Ikusi zuten, delitugile zen eta ez zenaren artean desberdintasun bakarra bizilekua zela; eta beraz, gizarte testuinguru eta delinkuentziaren artean harreman bat ematen zela. Hori dela eta, konponbide bezala, nahasitako guneetan prebentzio eta kontrol maila handitu behar zela pentsatu zuten. Adibidez, bizi baldintzak hobetuz,  marjinazioa gutxitu eta eskolarizazioa areagotzeko.

Asoziazio diferentzialaren teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sutherland izan zen teoria honen barruan autorerik nagusiena. Soziologo Estatu Batuarra izan zen eta XX. mendeko kriminologo garrantzitsuenetariko bat bezala kontsideratzen da.

Teoria honek, delitua, ikasitako ohitura bat bezala hartzen du. Orokorrean balore kulturaletan jartzen du bere ikuspuntua. Gakoa da, gizarte talde batek duen posizio eta lekuaren arabera balore horiek transmititu egiten dituela, eta beraz ikasi egiten direla.

Balore hauek, delituen komisioa dutenak dira. Hau da, ez dutelako delituaren komisioa gaizki ikusten edo delituaren komisioa neutralizatzen dutelako. Honen ondorioz, delitugileak, delituak egiteko balore horiek ikasten ditu.

Teoria hau, balio horiek delituarengan duten eragina aztertzera bideratu zen. Batzuetan ez zen indibiduala.

Prebentzioaren aldetik, balore konbentzionalak eranstea da lortu behar dena. Dena den, balore kulturalak aldatu behar direla adierazi zuen. Adibidez,  delitugile sexualei programa kultural kognitiboak ezarriz aipatutakoa lortu daitekeela adierazi zuen.

Anomiaren teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anomiak desadostasunaren eta helburu hori lortzeko bideen arteko harremana aztertzen du.

Nahi batzuk orokortu nahi ditu teoria honek. Batez ere balore ekonomikoak. Esaterako, arrakasta ekonomikoa izatea. Baina helburu horiek lortzeko behar diren baliabide legalak lortzeko aukera, ez du mundu guztiak. Ondorioz, gizartean dauden behe mailako pertsonek, ez dute helburu horiek lortzeko baliabiderik eta beraz bide ilegalak erabiltzen dituzte.

Ezin ditugunean helburu horiek lortu, aspirazio maila jaistea da modu bat edo bestela baliabide gehiago ematea.

Maila mikro-soziologikoan, anomiak, tentsio honek nola eragiten dion pertsonari aztertzen du. Esaten da, baliabideen eta aspirazioen artean diskrepantzia dagoenean, aspirazioen artean frustrazioa sentitzen dutela eta segun eta nola bideratzen duten anomia, delituak gauzatzeko aukera gehiago daude.

Azpikulturaren teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anomia eta asoziazio diferentzialaren jakintzak barneratzen ditu teoria honek. Honen arabera, delinkuentzia mota guztiak, batez ere, gazteetan, nahi ekonomikorik ez legokeela esaten du, delituak gauzatzean ez delako horrenbeste diru lortzen. Beraien ustez, gazteen delituak izaera espresiboa dute eta beraiek nahi dutena, zerbait adieraztea da. Zehazki onarpen sozial bat nahi dute. Honen arabera, gazte askorentzako, iturri pertsonal eta familiarretik baztertuak daudenei oso zaila egiten zaie, onarpen hori lortzea ohiko jarreren bitartez. Horregatik, teoria hau defendatzen dutenek esaten dute, arrazoi horretan oinarrituz gazte marjinatuek ezohiko bideak erabili behar dituztela onarpen hori lortu ahal izateko. “Eskolan lortzen ez dudana, kalean lortzen dut” Laburbilduz, delinkuentzia soluzio kultural bat izango zen, baliabide ekonomiko eskasiarengatik.

Kontrolaren teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teoria honek dio, klase soziala ez dela delinkuentziaren zergati eta faktore garrantzitsuena baizik eta, harreman sozialak. Beraz teoria honen arabera, gazte garaian delitu gehiago gauzatzen dira harreman sozial gutxiago ditugulako.

Esaten dute, guztiok lotuta gaudela instituzio sozial (familia, eskola, lana...) desberdinetara eta delitua gertatzen dela, aurretiko jarrera handia dagoenena delitu horiek gauzatzeko eta harreman sozial hauekin apurtzen dugunean. Esate baterako, kontrol sozial informala ez dagoelako edo koste gutxiago dituelako eta harreman sozialak ez ditugulako galduko.

Delituak ez egitearen zergatia hau da, kontrolaren teoriak dioenaren arabera, harreman afektibo hauek atsekabetu nahi ez ditugulako ez ditugu delituak gauzatzen.

Prebentzioaren aldetik, familia oso garrantzitsua da, hau detektatu ahal izateko. Lehen esan bezala, lehen mailako pertsonak garrantzi handiagoa izango lukete eta ondoren bigarren mailako erakunde batzuk sartuko lirateke, eskola esaterako. Bestetik, politika publikoaren bitartez ere zaintzeko aukera dago, eskola publikoak eginez edo laguntza ekonomikoak emanez.  

Etiketatzearen teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teoria honek, kontrol sozial formala egiten duten agenteek delituak gauzatzera eramaten gaituztenak direla dio.

Arauak eta Zigor Kodea nola aplikatzen den aztertzen dute. Kontrol sozial formala diskriminatzailea/selektiboa da, tratu desberdinak ematen zaizkielako pertsona mota batzuei beste batzuekin alderatuz gero. Beraz, teoria honen arabera, talde sozial baxuagokoak delitu gehiago gauzatuko dituztela dio, kontrolatuagoak egongo liratekeelako.

Delitugile bat, delitugile bat bezala etiketatzen dugula esaten dute eta orduan, gizarte bazterketa bat eragiten du. Horren ondorioz beraz, gizarteak arbuiatu egingo du eta beste delitugile batzuekin elkartuko da, gizarteak ematen ez diona lortu ahal izateko.

Horrela, desbideraketa sekundario batera eramango lioke. Lehenengo egin zuen delituaren arrazoia aldatu egiten da. oraingoaren arrazoia, arbuiazio hori ekiditeko egingo lukeelako.