Lankide:Asiortu/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
1919ko maiatzaren 29ko eguzki-eklipse osoa

Eddington-en esperimentua, Frank Watson Dyson eta Arthur Stanley Eddington astronomo britaniarrek 1919an egindako erlatibitate orokorraren inguruko behaketa izan zen. Behaketa 1919ko maiatzaren 29ko eguzki-eklipse osoaren ingurukoa izan zen. Bi toki desberdinetan burutu zen: bata, Mendebaldeko Afrikako Príncipe uharteetan eta bestea, Brasilgo Sobral herrian. Behaketa hauen helburua, Eguzkiaren ingurutik pasatzen den argiak jasandako desbideratze grabitazionala aztertzea eta egotekotan neurtzea zen[1]. Hiru emaitza posible espero ziren: bidearen desbideratzerik ez ematea, desbideratzea Newton-en fisikaren bidez azaldu ahal izatea edo desbideratzea erlatibitate orokorraren aurreikuspenarekin bat etortzea. Desbideratzearen balioa Albert Einstein-ek 1911n iragarritako izan zen, baina, ez zen egokia osotuta ez zegoen erlatibitate orokorraren teorian oinarrituta baitzegoen. 1915ean Einstein-ek bere teoria osotu ondoren bere emaitzak hobetu zituen. Aipatzekoa da, bere ekuazioen erantzunak Karl Schwarzschild-ek garatu zituela. Bidaiatik bueltatzean, Eddington-ek lortutako emaitzak Londreseko Royal Society-ra[2] eraman zituen. Hauen onarpenaren ondoren, erlatibitate orokorraren frogapenaren albistea mundu osotik hedatu zen Einstein eta bere teoria mundu osoan ezagunak bilakatuz.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argiaren desbideratze grabitazionalaren inguruan idatzi zuen lehengoetarikoa Johann Georg von Soldner izan zen 1801ean argitaratutako artikulu batean. Honek azpimarratu zuen Newton-en teoria jarraituz gorputz pisutsuek argia desbideratzen dutela. Hasiera batean, 1911n argitaratutako egunkari batean, Einsteinek gaizki kalkulatu zuen argi desbideraketa, Newton-ek lortutako balio berdina lortu baitzuen; 0.83 arku segundu, alegia[3].

Arthur Stanley Eddington, Astronomiako irakasle plumiarra

1911ko urrian, Einsteinen sustapenari erantzunez, Erwin Freundlich astronomo alemaniarra Charles D. Perrine eguzki-eklipse adituarekin harremanetan jarri zen existitzen ziren eguzki-eklipseen argazkien posibilitateaz galdetzeko; horrela Einstein-en teoria frogatzeko. Perrinek, Kordoban Argentinako Behatoki Nazionaleko zuzendariak, lau eguzki eklipsetan parte hartu zuen Lick behatokian 1900, 1901, 1905 eta 1908an. Hala ere, ez zuen eklipseen argazkien erabilgarritasuna ikusten. 1912an, Freundlich-ek Perrine-ri galdetu zion ea argiaren desbideratzearen behaketa barne hartuko zuen 1912ko urriaren 10eko Brasilgo eguzki eklipsearen programaren zati bezala. W. W. Campbellek, Lick behatokiko zuzendariak, Perrine-ren leiar intramerkurial kamara mailegu bezala hartu zuen. Perrine eta Kordobako taldea izan ziren bakarrak, eklipseetako argi desbideratzea aztertzeko, tresneria espezializatua sortu zutenak. Zoritxarrez, espedizio guztiek euri-jasa bortitzak jasan zituzten, eta ez zuten behaketarik egin. Hala ere, Perrine izan zen Einstein-en iragarpena frogatzeko lanean ibili zen lehen astronomoa[4]. Urte berdinean Eddington ere Brasilera joan zen ekipsea aztertzen, baina beste ikuspuntu batzuetatik. Bi astronomo hauek hainbat egun eman zituzten batera Brasilen eta agian beraien behaketa programa eta Einstein-en aurresanei buruz hitz egin zuten[5].

1914an hiru espedizio egin ziren Argentina, Alemania eta AEB-tik, eklipseen bidez Einstein-en teoria frogatzeko. Hiru zuzendari egon ziren: Erwin Finlay-Freundlich Berlingo behatokikoa, William Wallace Campbell astronomo estatubatuarra, Lick behatokiko zuzendaria eta Charles D. Perrine, Argentinako Behatoki Nazionaleko zuzendaria. Hiru taldeak Errusiar Inperioko Krimeako penintsulara joan ziren abuztuak 21eko eklipsea aztertzeko. Zoritzarrez, uztailean Lehen Mundu Gerra hasi zen eta Alemaniak Errusiari gerra aitortu zion. Horrenbestez, zientzialari alemaniarrak atxilotuak edo herrialdetik alde egitera derrigortuak izan ziren. Nahiz eta gainontzeko taldeak ez izan atxilotuak, eklipse unean zeuden hodeiengatik ezin izan ziren behaketa adierazgarriak lortu. Hala ere, Perrine-ren argazkiak Einstein-en teoria frogatzeko ateratako lehen aragazkiak izan ziren[6][7][8].

[9]Astronomo estatubatuarrek bigarren saiakera bat egin zuten 1918ko eklipsea aztertuz, baina, hodeiengatik ezin izan zuten behaketa gauzatu[10]. Beste batean berdina gertau zitzaien, baina, beste kasu honetan beharrezko tresneria faltagatik[1][11].

Einsteinen 1911ko artikuluak Eguzkitik gertu dauden izarren argiaren desbideratzea 0.83 arku-segundukoa izango zela iragarri zuen eta astronomoak iragarpen hori probatzera animatu zituen Eguzkiaren ondoan eguzki eklipse batean zehar zeuden izarrei erreparatuz[12]. Einstein-ek kalkulatutako desbideratzea ez zen egokia, baina, zorionez hurrengo urteetan Perrine, Freundlich eta Campbell-en behaketek kale egin zuten. Kale egin ezean Einstein-en teoriaren aurka jar zitezkeelako erantzunak bat ez zetozela ikustean. 1915ean Einstein-ek bere teoria zuzendu zuen 1.7 arku-segunduko desbideratzea ezarriz[13].

Eddingtonek erlatibitate orokorrarekiko zuen interesa 1916an hasi zen, Lehen Mundu Gerran, Einsteinen (Berlinen, Alemanian, 1915ean aurkeztua) paperak irakurri zituenean, Willem de Sitter fisikari herbeheretar neutralak Royal Astronomical Society-ra bidali zituenean. Eddingtonek, gerora une hartan teoria ulertzen zuen bakarrenetariko zela aldarrikatu zuen. Horretaz gain, erlatibitate orokorraren inguruko klaseak eman zituen Elkarte Britaniarrean 1916an. Eklipseetako argiaren desbideratzearen bidezko teoriaren frogapenari garrantzia handia eman zion. Horrez gain, erlatibitate orokorraren inguruko txosten bat argitaratu zuen Physical Society-n, Report on the Relativity Theory of Gravitation (1918) izenpean. Cambridge Unibertsitatean ere klaseak eman zituen; 1913tik bertako astronomia irakaslea baitzen. Bestetik, Frank Watson Dyson, Eddington-ekin batera behaketa gauzatu zuen astronomoa, 1919ko maiatzeko eklipsea behatzeko planak egiten hasi zen.

Britaniar Uharteetako derrigorrezko errekrutatzea 1917 an hasi zen. Eddington-ek 34 urte zituenez, egokia zen militar bihurtzeko, baina, bere ikerketen garrantzia nazionala zela eta unibertsitateak errekrutatze salbuespena lortu zion. Beranduago Guda Ministerioak salbuespen hau apelatu zuen, eta 1918ko ekaina eta uztaileko epaimailetan, Eddington-ek, kuakeroa izanda, bere sinesmen erlijiosoetan oinarrituz kontzientzia-eragozle izatea aldarrikatu zuen. Salbuespena kendu nahi izan ziotenean, hurrengoa aldarrikatu zuen: Nahiz eta kontzientzia-eragozleen abstentzioak garaipen edo porrotaren arteko diferentzia ezarri, ezin diogu nazioari on egin jaungoikoaren nahitaren aurka joanez. Epaiketaren azken bistan Frank Watson Dyson-ek salbuespena babestu zuen, maiatzeko eklipsearen behaketan parte hartu behar zuela esanez. Azken aldarrikapen honen aurrean, Eddingtoni 12 hilabetetako salbuespena eman zioten. Hala ere, 12 hilabete hauek bukatu baino lehen, azaroan armistizioa sinatu zen eta gerra amaitu zen[14][15].

Teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esperimentuaren atzean dagoen teoria Eguzkiaren inguruko desbideratzea aurresatean datza. Desbideratzearen lehen behaketa izarren argia Eguzkitik hurbil pasatzean jasaten duen posizio aldaketa aztertuz egin zen. Erakarpen grabitazionalaren iturria M masadun gorputza kontsideratuz eta bi dimentsiotako Minkowskiren metrika koordenatu esferikoetan adieraziz hurrengo aldaezina daukagu:

Infinitutik datorren eta infinitura doan partikula masagabearen gutxi gorabeherako desbideratze angeluarra hurrengo ekuazioaren bidez ematen da:

Albert Einstein-ek 1921eko Nobel Sarirako emandako argazkia nahiz eta ez irabazi saria erlatibitate teoriagatik

non, den.

Bestetik, denbora eta distantzia propioak() hurrengo erara definitu daitezke:

eta

Orain, M masatik hurbil r posizioan dagoen gorputzak dl distantzia dt denboran egiten duela hartuz,

bezala idatz daiteke. Azelerazio arrunt eta grabitatearen efektuaren antzekotasunetik (balkiokidetasun printzipioa) Einsteinek argiaren desbideratzea kalkulatu zuen; Newton-ek teorizatuaren bikoitza lortuz. Fermant-en printzipioa jarraituz, M masa batek sortutako desbideratzea hurrengo erara lortzen da:

Goiko ekuazioko b parametroa, hurlbiltze maximoko distantzia bezala har daiteke. Nahiz eta ekuazio hau hurbilketa bat baino ez izan, deflazio grabitazional gehienetarako zehatza da, rs/b ratioa oso txikia baita. Eguzkiaren gainazaletik pasatzen den argiak 1.75 arku-segunduko desbideratzea jasten du. Balio hau Newton-ek grabitazioaren teoria klasikoa jarraituz ondorioztatutakoaren bikoitza da. Bi hauen desberdintasuna izan zen Eddington eta garaiko beste astronomo batzuek behatzen saiatu zirena.[16][17]

Espedizioa eta behaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espedizioaren helburua eguzki-eklipse osoan Ilargiak eragiten duen ezkutatze efektuaz baliatzea zen eta astrometria erabiliz zeruan Eguzkitik hurbil zeuden izarren posizioa neurtzea. Izar hauek nahiz eta ikusezinak izan egunean zehar Eguzkiaren argitasunagatik, gauez Ilargiak Eguzkia guztiz estaltzean ikusgaiak bihurtuko lirateke. Eklipsean zehar neurtutako izarren posizioaren eta gauez daukaten posizio orokorraren arteko diferentziatik, hauek Eguzkitik pasatzean jasaten duten desbideratzea adieraziko lukete. 1916an Dysonek espedizioa antolatzean 1919ko eklipsea hautatu zuen, une horretan Eguzkia argitasun handiko Hyades izeneko izar talde baten aurrean egongo litzatekeelako. Izar talde honen argitasunak neurketak erraztuko zituen posizioen neurketen orduan.

Bi talde osotu ziren behaketak toki desberdinetan egiteko: Mendebaldeko Afrikako Príncipe uharteetan eta Brasilgo Sobral herrian. Prínciperako espedizioko partaideak Cambridge Behatokiko Eddington eta Edwin Turner Cottingham izan ziren. Bestetik, Sobraleko espedizioko partaideak Greenwich Behatokiko Andrew Crommelin eta Charles Rundle Davidson izan ziren. Eddington Cambridge Behatokiko zuzendaria zen eta Cottingham bertako tresneriarekin lan egiten zuen erlojugilea. Antzeko eran, Crommelin Greenwich Behatokiko asistentea zen eta Davidson bertan informatiko bezala lan egiten zuena. Espedizioak Eklipserako Batzorde Permanenteak antolatu zuen, Royal Astronomical Society eta Royal Societyk batera osotua. Espediziorako finantziazioa Gobernuko Batzorde Nagusiari egin zitzaion, tresnerirako £100 eskatuz eta beste £1000 bidaia eta beste motako gastuentzat.

Eddington-ek Einstein-en teoriaren alde zuen pentsakera erakusteko istorio nabarmena hurrengoa da. Espedizioa baino lehen Dyson-ek Cottinghami esperimentua azaltzean, hiru souzio teoriko posible zeudela aipatu zion: desbideratzerik ez ematea, desbideratze erdia ematea ( Newton-en teoria) edo desbideratze osoa ematea horrela Einstein-en teoria frogatuz; nabarmenduz, zenbat eta desbideratze handiagoa orduan eta interesgarriagoa izango zela aurkikuntza ikuspuntu teoriko batetik. Orduan, Cottingham-ek Einstein-en desbideratzearen bikoitza lortuz gero zer gertatuko litzatekeen galdetu zuen eta hurrengo erantzun zion Dyson-ek: "Eddignton zoratu egingo zen eta etxera bakarrik bueltatu beharko zinateke".

Sir Frank Watson Dyson

Sobral[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobraleko tresneriak Greenwich Behatokiko lente astrografiko bat eta Irlandako Royal Akademiako beste bat izan zituen. Zeru osorako argazkiak egiteko diseinatuta daude lente astrografikoak. Hauek ohikoa dena baino ikuseremu zabalagoa dute eta. Baina, instrumentu honek kale egin zuen eta horren ordez, 4 hazbeteko lenteak erabili ziren. Ondo funtzionatu zuten, baina ikuseremu estuagoa izanagatik, izar gutxiago azteman ziren.

Príncipe[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobralen erabilitako eklipserako tresneria

Príncipeko espedizioak Oxfordeko Radcliffe Behatokiko lente astrografikoa eraman zuen. Eddington Ingalaterratik 1919ko martxoan itsasoratu zen. Maiatzaren erdialderako tresneria guztia Príncipera (Gineako Golkoko irla lehengo Ginea Espainiarretik hurbil) iristi zen. Eklipsea arratsaldeko lehenengo orduetan emango zen, ordu bietan zehazki. Baina, goizean ekaitz gogorra zegoen euri zaparradarekin eta honen inguruan Eddington-ek hurrengoa idatzi zuen:

Euria eguardi aldera gelditu zen eta 1.30am-tan... eguzkia antzematen hasi ginen. Gure argazkiak fedeaz gidatuta atera genituen. Ez nuen eklipsea ikusi kameraren xaflak aldatzen nenbilelako; hala ere, une batean begirada bat eman nion eklipsea hasi zela ziurtatzeko eta beste bat bide-erdian zenbat laino zeuden ikusteko. Hamasei argazki atera genituen. Eguzkiaren argiarekin begiratuz onak dira, oso nabarmenak denak; baina, lainoek izarren irudiak oztopatu ditu. Azken argazkiek zenbait irudi adierazten dituzte eta espero dut azken hauek ematea behar duguna...

Eddington-ek Príncipen lortutako argazkiak garatu eta bertako izarren posizio aldaketa neurtzen saiatu zen. Ekainaren 3an, nahiz eta hodeiek inpresioen kalitatea gutxitu, hurrengoa idatzi zuen bere eskuliburuan: "...neurtu dudan inpresioetako bateko emaitzak Einstein-ekin bat datoz."[18][19]

Behaketa metodoa eta arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dyson-ek izarren paralaxiarekin lan egiten esperientzia handia zuen. Are gehiago, Eddington eta Dyson astrometrian hasi ziren berain lehen ikerkuntzetan; paralaxia eta zenbait izar eta beste gorputz batzuen higiduran. Desbideratzea aztertzeko erabilitako teknika eguzki-eklipsean zehar lortutako izarren argazkiak gauez, Eguzkiaren eraginik gabe, lortutakoekin konparatzea zen. Argazkiak urteko une desberdinetan hartu behar ziren, Eguzkiak zenbait denbora behar zuelako Hyades izar taldetik aldentzeko. Horrez gain, izar taldea zeruan berriz ere posizio berera itzultzea nahi zuten argazkiak berriz ateratzeko. Sobrealgo taldeak zenbait hilabete itxaron behar izan zituen argazkiak konparatzeko, eklipsea goizean eman baitzen. Bestetik, Principe-ko taldeak ia urte erdi itxaron behar izan zuen eklipse totala eguerdi aldera eman baitzen. Hala ere, Eddington-ek ez zuen horrela egin, Erresuma Batuan atera baitzituen espedizioa baino lehen. Baina, kokapen, denbora eta tresneriaren instalazio desberdinetatik neurketak egiteak zenbait arazo ekar zitezkeenez, bai Erresuma Batuan bai Principen izar talde desberdinak neurtu ziren, akats posibleez ohartzeko.

Bi une desberdinetan neurtutako izar talde berdineko argazkiak konparatzean, efektu atmosferiko eta astronomiko aurresangarrien ondoriozko izarren posizioen aldaketa bat emango da. Nahiz eta tresneria berdina erabili, argazkiak bata bestearekiko biratuta egon daitezke; edo are okerrago, magnifikazioan aldaketa bat egotea. Azken kasu honek bi irudien arteko eskala aldaketa bat adierazten du. Argiaren desbideratzeak izarrak Eguzkitik aldaentzen ditu erradialki. Eskala aldaketa batek izarrak irudiaren erditik erradialki aldentzen dituenez (Eguzkia erdian egoteak asko laguntzen irudia ondo aztertzeko orduan) magnifikazioa eman daitekeen arazo larriena da. Hala ere modu bat dago akats honekin erantzun egokiak lortzeko. Eguzkitik gertu dauden izarrek, urrun daudenek baino deflekzio handiagoa jasaten dute. Bestetik, eskala aldaketa baten bidez aurkakoa egia da. Horrenbestez, bi irudiak konparatuz gero magnifikazio arazoa konpondu daiteke.[18]

Emaitzak eta argitaratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobralgo 4 hazbeteko lenteak erantzun zehatzena eman zuen. Argiaren desbideratzea -tan neurtu zen: Bertako errorea, errore probablea da. Gaur egungo desbideratze estandarrera bilakatuz, ditugu. Bestetik, Principe-ko erantzunak, soilik bi xafla egokitan oinarrituta egon zirenez, erantzunak ez dira hain zehatzak. errore probablea erabiliz eta gaur egunguko errorea erabiliz.[20]

Eklipserako ibilitako ibilbidearen mapa

Emaitzak 1919ko azaroan egindako Royal Society-ko bilera batean iragarri ziren[21] eta 1920an argitaratu ziren Philosophical Transactions of the Royal Society aldizkarian. Espediziotik bueltatzean, Eddington Royal Astronomical Society erakundeak antolatutako afari batera joan zen bertan bere ikuspuntutik bidaia azaltzeko; horretan zebilela, Omar Khayyam-en Rubaiyat -eko estiloa parodiatuz hurrengo bertsoa konposatu zuen:

Oh leave the Wise our measures to collate

One thing at least is certain, light has weight

One thing is certain and the rest debate

Light rays, when near the Sun, do not go straight.

—   Arthur Stanley Eddignton, RAS-eko afarian[22]

Berehalako eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

J.J.Thomson, Royal Academy-ko presidenteak, Eddington-en alde jarri zen

Izugarrizko emaitz bezala kontsideratu ziren eta egunkari garrantzitsuenen azalean argitaratu ziren hauek. Einstein eta bere erlatibitatearen teoria mundu mailan famatu bilakatu zituen. Eddington eta Dyson-ek 1919an erlatibitatearen teoriaren egiaztapena lortu izango ez balute, Einsteinek hurrengoa esango zuela adierazi zuen: "Orduan, Jainko maiteaz errukituko nintzateke. Hala ere teoria zuzena da."[23]

Geroko ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Eddington-en esperimentua eta argitalpena denbora gutxitan mundu guztiko prentsan eragin handia izan, komunitate zientifikoaren onarpena ez zen hain azkarra izan. Gainontzeko zientzialarien artean zegoen erlatibitatearen ezagutza oso txikia zen eta horren ondorioz, 1920an zehar teoriaren inguruan zegoen eszeptizismoak jarraitu zuen. Teoria eta erantzunen aurkako pentsamendua, eklipse gehiago aztertzean eta erlatibitatea frogatzeko test gehiago egin zirenenan desagertu zen.

1919ko azaroaren 10eko New York Times aldizkariak Einstein-en teoriaren baieztapena argitaratu zuen

Argiaren desbideraketa neurtzeko beste espedizio bat egin zen; oraingoan Australiako 1922ko irailaren 21eko eguzki-eklipsea aztertu zuten. Espedizio honetan garrantzia handia izan zuten Lick Behatoki[9] eta Mount Wilso Behatoki kaliforniarrek[11]. 1923ko apirilaren 12an William Wallace Campbell-ek lortutako emaitzek Einstein-en teoria baieztatzen zutela aldarrikatu zuen eta 200 izar baino gehiagotako argiaren desbideraketak aurresan zirela[24]. 1928an argitaratutako emaizetan 3000 izar baino gehiagoren argazkietatik ateratako neurketak erabili ziren[25].

Grabitatearen test post-newtondarretan parametrizazio post-newtondarreko formalismoa erabiliz, Newton-en grabitazio unibertsalaren legetik maila txikienengo desbideraketak planteatzen dira 10 parametro aldagarriren bidez. Hurbilketa post-newtondarreko lehen parametrizazioak Eddington-ek gauzatu zituen 1922an. Iturri grabitazional baten ondoriozko argiaren desbideratzearekin erlazionaturiko parametroari Eddington-en parametro (γ) deitu zitzaion. Dyson eta kideek ziurgabetasun oso txikia onetsi zuten beraien neurketetan.

1979ko Einstein-en jaiotzaren mendeurrena ospatzeko 1978an Eddington-en esperimentuaren reanalisia egin zuen Cambridgeko astrometria taldeak. Ideaia hau, une horretako astrometria taldeko buruak, Andrew Murray-ek izan zuen. 1978an Sobralgo espedizioko instrumentu gehienak egoera ezin hobean zeudenez, analisia berriz egin zitekeen. Xalfen neurketak E.D.Clements-ek egin zituen Zeiss enpresan, data murrizketa programak Murray-ek egin zituen eta murrizketa prozesua Geoffrey M. Harvey-k egin zuen. 1979ko Harvey-ren artikuluan, 1919ko emaitzak gaur egungo teknikak erabiliz lortutako emaitzekin konparatzen dira:[26]

Desplazamendu grabitazionala Eguzki linboaren inguruan arkusengundutan[26]
Zehaztea Desplazamendua
Einstein-en teoriatik iragarria
4 hazbeteko xaflak Dyson-ek neurtuak
4 hazbeteko xaflak Zeiss-en neurtuak
Dyson-en lente astrografikoak
Zeiss-en neurtutako lente astrografikoak

Kritika eta ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo eklipseetako emaitzen zehaztuna oso txikia zen. Honen arrazoi nagusiak[27][28], confirmation bias delakoa eta hainbat errore sistematiko, izan ziren. Hala ere, datuen analisi modernoak Eddington-en emaitzak zehaztak zirela adierazi ditu[29][30].

1919an izar talde gutxiren inguruko informazioa arazo handia izan zen[31]. 1922ko eguzki-eklipsean, William W. Campbell zuzendariak gidatuta Lick Behatokiak Wallal, Australiarako bidaia egin zuen 3000 izar baino gehiago neurtzeko eta argazkiak ateratzeko[32]. Lortutako irudien kopuru eta kalitateak zehaztaun handia izan zuten. Horrenbestez, konfidantza zientifiko handia eman zien Einstein-en teoriarekin bat zetozen emaitzei. Nahiz eta Eddington eta Dyson-i argiaren desbideraketaren lehen neurketagatik garrantzia eman behar zaien, Campbell-en 1922ko emaitzak izan ziren oraindik eszeptikoak ziren zientzialariek Einstein-en teoria onartu behar izatea[33].

1801ean Johann Georg von Soldner-ek adierazi zuen grabitazio newtondarrak gorputz pisutsuek argia desbideratzen dutela aurresatn zuela, eta erlatibitate teoriarekin kalkulatutakoarekin konparatuz, neurtutako desbideratzea erdia baino ez zela. Von Soldner-ek esandakoa Philipp Lenard Nobel Sari irabazleak burura ekarri zuen Einstein-en aurka joateko[34]. 1919an Eddington-ek bazekizkien bestelako alternatibak. 50 urtez zehar ziurgabetasunez estalita eman zuten emaitza hauek; radio frekuentzian lanean hasi ziren arte. Azkenik, 1960an lortu zen Einstein-en erlatibitate teoriak iragarritako desbideratzea neurtzea eta ez honen erdia[35].

Kultura popularrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eddington-en esperimentua 2008ko BBC-ko Einstein and Eddington pelikularen funtsa zen; David Tennant aktoreak Eddington-en papela antzeztuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Earman, John; Glymour, Clark. (1980-01-01). «Relativity and Eclipses: The British Eclipse Expeditions of 1919 and Their Predecessors» Historical Studies in the Physical Sciences 11 (1): 49–85.  doi:10.2307/27757471. ISSN 0073-2672. (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  2. (Ingelesez) «IX. A determination of the deflection of light by the sun's gravitational field, from observations made at the total eclipse of May 29, 1919» Philosophical Transactions of the Royal Society of London. Series A, Containing Papers of a Mathematical or Physical Character 220 (571-581): 291–333. 1920-01  doi:10.1098/rsta.1920.0009. ISSN 0264-3952. (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  3. (Alemanez) Einstein, A.. (1911). «Über den Einfluß der Schwerkraft auf die Ausbreitung des Lichtes» Annalen der Physik 340 (10): 898–908.  doi:10.1002/andp.19113401005. (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  4. (Alemanez) Perrine, C. D.. (1923). «Contribution to the history of attempts to test the theory of relativity by means of astronomical observations» Astronomische Nachrichten 219 (17): 281–284.  doi:10.1002/asna.19232191706. (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  5. Gates, S. James, Jr.. (2019). Proving Einstein right : the daring expeditions that changed how we look at the universe. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-1-5417-6225-1. PMC 1082173644. (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  6. Perrine, C. D.. (1923). «Contribution to the history of attempts to test the theory of relativity by means of astronomical observations» Astronomische Nachrichten 219 (17): 281–284.  doi:10.1002/asna.19232191706. ISSN 0004-6337. (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  7. Gates, S. James, Jr.. (2019). Proving Einstein right : the daring expeditions that changed how we look at the universe. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-1-5417-6225-1. PMC 1082173644. (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  8. (Ingelesez) Campbell, W. W.; Curtis, Heber D.. (1914-12). «The Lick Observatory-Crocker Eclipse Expedition to Brovarý, Russia» Publications of the Astronomical Society of the Pacific 26: 225.  doi:10.1086/122351. ISSN 0004-6280. (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  9. a b (Ingelesez) Crelinsten, Jeffrey. (1983-01-01). «William Wallace Campbell and the "Einstein Problem": An Observational Astronomer Confronts the Theory of Relativity» Historical Studies in the Physical Sciences 14 (1): 1–91.  doi:10.2307/27757525. ISSN 0073-2672. (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  10. «The Total Solar Eclipse of June 8, 1918» Nature 101 (2535): 253–253. 1918-05  doi:10.1038/101253a0. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  11. a b (Ingelesez) Burgess, Anika. (2017-08-11). «The 1922 Eclipse Adventure That Sought to Confirm the Theory of Relativity» Atlas Obscura (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  12. (Alemanez) Einstein, A.. (1911). «Über den Einfluß der Schwerkraft auf die Ausbreitung des Lichtes» Annalen der Physik 340 (10): 898–908.  doi:10.1002/andp.19113401005. (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  13. Gates, S. James, Jr.. (2019). Proving Einstein right : the daring expeditions that changed how we look at the universe. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-1-5417-6225-1. PMC 1082173644. (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  14. «Arthur Eddington» www.quakersintheworld.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  15. (Ingelesez) Stanley, Matthew. (2003-03). «“An Expedition to Heal the Wounds of War”: The 1919 Eclipse and Eddington as Quaker Adventurer» Isis 94 (1): 57–89.  doi:10.1086/376099. ISSN 0021-1753. (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  16. (Ingelesez) Two-body problem in general relativity. 2022-01-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  17. Yarman, Tolga; Kholmetskii, Alexander; Arik, Metin. (2014-01-14). «Bending of light caused by gravitation: the same result via totally different philosophies» arXiv:1401.3110 [physics]  doi:10.48550/arxiv.1401.3110. (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).
  18. a b Kennefick, Daniel. (2009-03-01). «Testing relativity from the 1919 eclipse—a question of bias» Physics Today 62 (3): 37–42.  doi:10.1063/1.3099578. ISSN 0031-9228. (Noiz kontsultatua: 2022-04-16).
  19. Jeffrey., Crelinsten,. Einsteins jury - the race to test relativity.. ISBN 978-0-691-17107-4. PMC 1026742292. (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  20. Gilmore, Gerard; Tausch-Pebody, Gudrun. (2022-03-20). «The 1919 eclipse results that verified general relativity and their later detractors: a story re-told» Notes and Records: the Royal Society Journal of the History of Science 76 (1): 155–180.  doi:10.1098/rsnr.2020.0040. (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).
  21. inc., NewsBank,. Guardian, The. NZME Holdings Ltd PMC 1097132346. (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  22. (Ingelesez) Douglas, Allie Vibert. (1957). The Life of Arthur Stanley Eddington. Nelson (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  23. 1891-1990., Rosenthal-Schneider, Ilse,. (1980). Reality and scientific truth : discussions with Einstein, von Laue, and Planck. Wayne State University Press ISBN 0-8143-1650-6. PMC 6222962. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  24. Campbell, W. W.; Trumpler, R.. (1923-06-01). «OBSERVATIONS ON THE DEFLECTION OF LIGHT IN PASSING THROUGH THE SUN'S GRAVITATIONAL FIELD, MADE DURING THE TOTAL SOLAR ECLIPSE OF SEPTEMBER 21, 1923» Publications of the Astronomical Society of the Pacific 35 (205): 158–163.  doi:10.1088/123292A. ISSN 0004-6280. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  25. (Ingelesez) Trumpler, R.. (1928-04). «Final Results on the Light Deflections in the Sun's Gravitational Field from Observations Made at the Total Solar Eclipse of September 21, 1922» Publications of the Astronomical Society of the Pacific 40: 130.  doi:10.1086/123816. ISSN 0004-6280. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  26. a b Kennefick, Daniel. (2007-09-05). «Not Only Because of Theory: Dyson, Eddington and the Competing Myths of the 1919 Eclipse Expedition» arXiv:0709.0685 [astro-ph, physics:gr-qc, physics:physics]  doi:10.1016/j.shpsa.2012.07.010. (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).
  27. Collins, H. M.. (1993). The golem : what everyone should know about science. Cambridge University Press ISBN 0-521-35601-6. PMC 27070063. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  28. (Ingelesez) Schindler, Samuel. (2013-03). «Theory-laden experimentation» Studies in History and Philosophy of Science Part A 44 (1): 89–101.  doi:10.1016/j.shpsa.2012.07.010. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  29. (Ingelesez) Kennefick, Daniel. (2012). Lehner, Christoph ed. «Not Only Because of Theory: Dyson, Eddington, and the Competing Myths of the 1919 Eclipse Expedition» Einstein and the Changing Worldviews of Physics (Birkhäuser Boston): 201–232.  doi:10.1007/978-0-8176-4940-1_9. ISBN 978-0-8176-4939-5. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  30. (Ingelesez) Ball, Philip. (2007-09-07). «Arthur Eddington was innocent!» Nature: news070903–20.  doi:10.1038/news070903-20. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  31. Schaefer, Bradley E.. (2017-06-01). Systematic Problems With the Original Eddington Experiment of 1919. , 119.03 or. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  32. (Ingelesez) Trumpler, R.. (1928-04). «Final Results on the Light Deflections in the Sun's Gravitational Field from Observations Made at the Total Solar Eclipse of September 21, 1922» Publications of the Astronomical Society of the Pacific 40: 130.  doi:10.1086/123816. ISSN 0004-6280. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  33. Campbell, W. W.; Trumpler, R.. (1923-06-01). «OBSERVATIONS ON THE DEFLECTION OF LIGHT IN PASSING THROUGH THE SUN'S GRAVITATIONAL FIELD, MADE DURING THE TOTAL SOLAR ECLIPSE OF SEPTEMBER 21, 1923» Publications of the Astronomical Society of the Pacific 35 (205): 158–163.  doi:10.1088/123292A. ISSN 0004-6280. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  34. (Alemanez) Soldner, J.. (1921). «Über die Ablenkung eines Lichtstrahls von seiner geradlinigen Bewegung durch die Attraktion eines Weltkörpers, an welchem er nahe vorbeigeht» Annalen der Physik 370 (15): 593–604.  doi:10.1002/andp.19213701503. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  35. (Ingelesez) Shapiro, Irwin I.. (1967-08-18). «New Method for the Detection of Light Deflection by Solar Gravity» Science 157 (3790): 806–808.  doi:10.1126/science.157.3790.806. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).