Omar Khayyam

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Omar Khayyam
Omar Khayyam
Nishapurren dagoen bere estatua
Datu pertsonalak
Izen osoa عمر خیام
Jaio 1048[1]
Nishapur (Seljukar Inperioa)
Hil 1131[1]
Nishapur (Seljukar Inperioa)

Omar Khayyam (persieraz: عمر خیام, /ˈoːmɒːɾ xæjˈjɒːm/), (Nishapur, 1048ko maiatzaren 18a[2] – Nishapur, 1131), pertsiar matematikari, filosofo, astronomo, mediku, sufi eta poeta izan zen. Mekanika, geografia eta musikazko tratatuak idatzi zituen[3].

Gaztea zela Samarkandara joan zen bertan ikasteko, handik Bukharara joan zen non Erdi Aroko matematikari eta astronomo nagusienetariko bat bilakatu zen. Bere aljebra tratatua orduko hoberena izan zen, hiperbole eta zirkulu arteko ebaketa erabiliz ekuazio kubikoak ebazten zituelarik[4].

Bere filosofia lanek ez dute bere poemak edo saiakera zientifikoak bezalako begirune izan. Iturri askoen arabera, jaioterrian hamarkadaz Ibn Sinaren filosofia irakatsi zuen. Mendebaldean Rubáiyát (bere poemen bilduma) idazteagatik ezaguna da.

033-Earth-could-not-answer-nor-the-Seas-that-mourn-q75-829x1159
Inscript in Morića Han
Bucureşti - Omar Khayam 3

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Nasr, Seyyed Hossein; Aminrazavi, Mehdi (2007), From Zoroaster to ‘Umar Khayyam”, An Anthology of Philosophy in Persia, 1, I.B. Tauris .
  2. Encyclopædia Britannica Online
  3. Omar Khayyam and Max Stirner
  4.   The MacTutor History of Mathematics archive, Omar Khayyam, http://www-groups.dcs.st-and.ac.uk/~history/Mathematicians/Khayyam.html .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Omar Khayyam Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Iran
Artikulu hau Irango biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.