Lankide:Bastidako matxinada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Bastidako matxinada anarkista 1933ko abenduaren 8 eta 9ko gauean Bastidan komunismo libertarioa ezarri nahi izan zuen matxinada saiakera gertatu zen.

Matxinada hau Espainiako egoera politiko azturatuaren testuinguruan eman zen, urte hartako Confederación Española de Derechas Autónomas, (CEDA) alderdiaren garaipena eta ondoriozko CNT sindikatuaren insurrekzio izaeradun greba iraultzailearen deiaren testuinguruan, hain zuzen. Gau hartan zehar, Bastidan, armak eskuetan zituzten hamarnaka lagun Udaletxea hartu eta jabetza-erregistroa erre zuten. Ondoren, Guardia Zibilaren kuartela inguratu eta tiroketa baten ostean, Guardia Zibil bat hil egin zen. Azkenik, egunsentian Erasorako Guardia herrira iritsi eta egoera kontrolpean egotea erdietsi zuten.Estatu espainiarrean matxinada batez ere Aragoi, Errioxa, Extremadura eta Andaluzia. Euskal Herrian istilu eta sabotaia batzuez gain, inzidentzia handirik ez zen jazo. Zazpi egunetan, hainbat porrot izan eta gero, matxinada bukatutzat eman zen.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1933ko abenduaren 9ko goizeko ordubietan, aldez aurretik planeatuta zuten bezala, 30 lagun Bastidako kaleetara irten ziren herria hartu eta komunismo libertarioa aldarrikatzeko. Hauetako matxinatu batzuk bizilagunak presionatu zituzten, euren etxeko armak entrega zezaten. Beste matxinatu batzuk okinarengana joan ziren Iraultza hasi zela jakinaraziz eta herri guztirako ogia egiteko eskatuz. Era berean, herriko azokaren jabearengana joan ziren, agindu berri bat eman arte ezer saltzea debekaraziz. Ondoren, matxinatu talde bat Guardia Zibilaren kuartelera eta beste talde bat Udaletxera abiatu zen. Kuartelera joan zen taldeak, eraikina inguratu zuen, eta tentsioaren erdian tiroketa bati ekin zioten Guardia Zibil bat zaurituta eta beste bat hilda suertatuz, Pedro Garrido Lopez. Udaletxera joan zen matxinatu taldea, eraikinaren aurre-aldeko balkoi batetik sartu zen. Behin eraikinaren barnean, jabetza-erregistroaren artxiboa hartu, kalera atera eta su eman zioten. Dokumentu hauetaz gain, balio historiko handiko herriko dokumentuak edota Udaletxeko beste artxiboak ere erreak izan ziren. Azkenik, autoritateei abisua iritsi eta Bastidara Erasorako Guardiak bidaliak izan zen matxinada oro zapaltzeko asmoz. Horrela, autoritateak herria hartu, 20 lagun inguru atxilotu eta hainbat arma eta lehergai konfiskatu ziren.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bastidako matxinadarengatik zeuden akusatuak hiru epaiketa izan zituzten. Larrialdiko auzitegi bat 1933ko abenduaren 29 eta 30ean izan zen, 26 matxinaturi 13 urteko espetxe zigorra ezarri zitzaien eta adingabeko matxinatu bati 2 urteko espetxe zigorra. Hiru pertsona absolbituak izan ziren. 1933ko martxoaren 12an beste auzi bati ekin zitzaion, beste 6 matxinaturekin. Hauetatik biri 12 urteko espetxe zigorra, eta beste bati, adingabea izanik, 2 urtekoa. 1934ko uztailaren 13 eta 14an Gasteizen Gerra-Kontseilua egin zen Guardia Zibilaren kuartela erasotu eta euren kide bat erailtzea leporatzen zitzaien 13 matxinatuen kontra. Ez zen inoiz jakin nork eragin zuen Guardia Zibilaren erailketa, eta matxinatuak 22 eta 2 arteko espetxe zigorrak sententziatu ziren. Fiskaltzak errekurtsoa aurkeztu, eta Auzitegi Gorenak zigorrak areagotu eta bost matxinatu heriotza-zigorrera kondenatuak izan ziren. 1934ko apirilaren 21an amnistiarako lege proiektua onartu zen. Sanjurjadaren egileei zuzendua izan zen arren, 1933ko matxinatuentzako onuragarria izan zen, Bastidakoak barne. 1935eko maiatzaren 3an heriotza-zigorrera kondenatuta zeuden matxinatuentzako indultua eman zuen Auzitegi Gorenak. 1936ko otsailaren 16an Fronte Popularrak irabazi zituen Hauteskunde Orokorrak eta zin egindako amnistia betearaziz, oraindik espetxean zeuden bastidar anarkistak aske gelditu ziren.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"La CNT y los sucesos revolucionarios de Labastida de diciembre de 1933" (Kultura: Cuadernos de cultura. nº 8, 1985), Santiago de Pablo Contreras

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anarkismo Komunismo libertario Bastida (Araba)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]