Lankide:BeñatConde/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Netball-a oinarritzat saskibaloiaren arauak dituen kirola da eta korf edo saski pilota argentinarraren antza dauka. Hiru zati berdinetan bananduta dagoen 30,5 bider 15,25 metroko eremuan jolasten da. Eremuaren mutur bakoitzean saski bana daude 3,05 m-ko altueran. Zazpina jokalariko bi taldek jokatzen dute baloi baten laguntzaz. Jokalariak eremu zehatz batzuetan mugitu daitezke soilik eta ezin dira baloia eskuetan dutelarik mugitu. Taldekideek beraien artean paseak egin behar dituzte aurkariaren saskira hurbildu eta azkenik, jaurtitzaileak saskiratzeko. Jokalari bakoitzak 3 segunduz eduki dezake gehienez baloia eskuetan. Saskiratze gehien lortzen dituen taldea izango da garailea. 60 minutuko iraupena izaten dute partidek.

Netball-eko partida bat.

Historia[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Netball-a saskibaloitik datorren kirola da. XIX. mende amaieran saskibaloiaren bertsio bat bezala sortu zen. 1960. urterako jada internazionalki onartutako kirola bihurtu zen, arau guztiak zehaztu eta estandarizatu ondoren. Honekin batera, Nazioarteko Emakumeen Saskibaloi eta Netball Federazia sortu zen. Ondoren, emakumeen saskibaloitik banandu eta Nazioarteko Netball Federazioa (NNF) sortu zen. 2011. urterako NNF-k 60 selekzio nazional baino gehiago kudeatzen zituen eta kopurua handitzen doa.

1920. urtean netball partida bat Zelanda Berrian.
1920. urtean netball-eko emakume talde bat Zelanda berrian.

Gaur egun[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Netball-ak ospe handiagoa dauka nazioen mankomunitatean, bereziki eskoletan. Gehienbat emakumeek praktikatzen dute. NNF-ren arabera, mundu guztian 80 estatutan bananduta dauden 20 milioi pertsona baino gehiagok praktikatzen dute netball-a. Liga garrantzitsuenak Erresuma Batuan (Netball Superleague), Australian (Suncorp Super) eta Zelanda Berrikoak (ANZ Premiership) dira. Hauetaz aparte, nazioarteko 4 txapelketa nagusi daude: Netball-eko mundiala eta nazioen makomunitateko jokoak alde batetik (4 urtez behin ospatzen direnak) eta Quad Series eta Fast5 Series bestetik (urtero ospatzen direnak). 1995.urtean Nazioarteko Olinpiar Batzordeak kirol bezala balioztatu zuen. Hala ere, oraindik ez dira inoiz Olinpiar Jokoetan praktikatu.

Arauak[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helburua aurkariak baino saskiratze gehiago egitea da. Saskiratze bat baliozkoa izango da erasotzeko jaurtiketa zirkuluan kokatuta dagoen jokalari batek baloia jaurti eta uztai barrutik pasatzen denean. Uztaiek 380 mm-ko diametroa dute eta 3,05 m-ko altueran daude kokatuta. Saskibaloiko saskiekin alderatuz, hauek ez dute taularik atzean, beraz, zailagoa da saskiratzea. Zelaiaren mutur bakoitzean (saskiekin batera), zirkulu erdiko itxura duen 4,9 m-ko erradioko area bana daude. Eremu hauei jaurtiketa zirkulua deitzen zaie. Uztaiak kontzen dituzten zutoinak zirkulu hauen erdian daude kokatuta. Talde bakoitzak bere aldeko jaurtiketa eremua defendatu eta aurkariarena erasotu behar du. Zelaiaren dimentsioak 30,5 metro bider 15,25 metrokoak dira eta herenetan bananduta dago. Baloia orokorrean larruz eta gomaz egiten dira; 680-710 mm-ko diametroa izaten dute eta 397-454 gramo artean pisatzen dute. Partidak 60 minutu irauten du, 15 minutuko 4 zatitan bananduak.

Netball-eko zelaia.

Jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde bakoitzak 7 jokalari zeilairatzen ditu. Jokalari bakoitzak kokapen espezifikoa izango du zelaian eta honek bere mugimenduak mugatuko ditu. Kokapen eta funtzioaren arabera jokalari mota hauek bereizten dira: atezaina (GK), defentsa zentrala (GD), defentsa laterala (WD), basea (C), aurrelari zentrala (GA), aurrelari laterala (WA) eta jaurtilaria (GS). Jaurtiketa zirkulu barruan bi jokalari mota daude soilik baimenduta: aurrelari zentrala eta jaurtilaria. Beraz, bi jokalari hauek dira saskiratu dezaketen jokalari bakarrak. Era berean, defentsa zirkuluan ere bi jokalari mota daude baimenduta soilik: atezaina eta defentsa zentrala. Hauen helburua aurkarien saskiratzea galaraztea izango da. Gainontzeko jokalariak zelaiaren bi herenetan mugitu daitezke soilik, basearen salbuespenarekin. Basea libreki mugitu daiteke zelai guztian zehar jaurtiketa eta defentsa zirkuluetan izan ezik.

Baloia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezingo da baloia 3 segundu baino gehiagoz eskuetan mantendu, ezta eskuetan dugularik posiziotik mugitu ere. Baloia mugitzeko modu bakarra paseak egitea da (aurrelari zentrala eta jaurtilariaren kasuak salbuespen, jaurtiketa ere egin dezaketelako).

Sakea eta saskiratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15 minutuko 4 zatitan jolasten da; zati bakoitzaren hasieran eta saskiratze baten ondoren, baloia zelaiaren erdigunetik ateratzen da pase baten bidez. Sakea txandaka burutuko dute taldeek, saskiratzea nork egin duen kontutan hartu gabe. Sakea erdiko herenean jaso behar da nahitaez. Ondoren, jaurtiketa egin ahal izateko, baloia paseen bidez zelaiko 3 eremuetatik pasa behar da eta esan bezala, saskiratzeko aukera soilik, aurrelari zentrala eta jaurtitzaileak dute.

Kontaktua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalarien arteko kontaktua baimenduta dago, beti ere ez badu aurkariaren mugimendua edo joko orokorra oztopatzen. Defendatzeko orduan, paseak libreki moztu daitezke baina baloia eskuetan duen jokalaria defendatzeko, 90 cm baino hurrutiago kokatu behar da. Jokalari berdinak ezingo du baloia utzi eta beste inork ukitu baino lehen hartu (uztaia ukitzen badu bai).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Netball Venezuela | HISTORIA DEL NETBALL. (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  2. «Netball : lista de los campeonatos, cortes y otras competiciones» www.los-deportes.info (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  3. (Ingelesez) «Netball» Colimdo (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).