Lankide:Beñat Azkue/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eguzkilorearen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi urtean behingo landare bat da[1], (ereiten denetik lorea ateratzen den arte gutxienez bi urte igarotzen dira) zurtoin zurrun eta murritzekoa da. Ia lurrari itsatsita hazten da, eta, form link=Fitxategi:Saint-Guilhem-le-Desert%20fg07.jpg|thumb


arekiko nahiko zentzugabe eta desordenatua hazten da, hosto arantzatsu zabal eta haragitsuekin, kardu bat bezala.

Lorea behin aterata, bere harmonia eta simetria ikusgarriak dira. Lorearen burua hosto-arrosetaren erdian dago. Lorearen burua erabat loratu baino lehen, arantzazko-armazoi batek babesten du. Eguzkilore guztiek, bereizgarri bitxi bat dute, ez dira zimeltzen eta lehortzen direnean ere beraien edertasun guztia mantentzen dute.

Funtsezko propietate bezala, errotik destilatutako berezko olioa du eguzkiloreak. Flabonoideak eta substantzia antibiotikoak dituen usain oso berezi eta atsegina dituena. Funtsezko olio hori ekzemak eta aknea tratatzeko eta larruazala zaintzeko erabiltzen da.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzkilorearen kondaira[2] oso zaharra da eta  belaunaldiz belaundali transmitiut izan da; horrek lore  hau sinismenez eta sinbolismoz beteriko lorea bilakatzea ekarri du.

Orain dela milaka urte, gizakia Lurran bizitza egiten hasi zenean, ez zegoen ez Eguzkirik ezta Ilargirik ere, hori horrela, gizakiak iluntasunean bizi ziren; izaki misteriotsu, espiritu eta sorginez inguratuta. Hori dela eta gizakiek Lurrari laguntza eskatzea erabaki zuten. Lurrak laguntza horri erantzun bat emateko izaki argitsu bat sortzea erabaki zuen: Ilargia. Gizakiek hasiera batean izu handiz hartu zuten Ilargiaren sorrera eta egun asko igaro zituzten Ilargiaren beldur; beraien haitzuloetatik atera gabe, baina pixkanaka gizakia ohitzen joan zen izaki berri horren sorrerara.

Kontua da gizakiak ohitu ziren modu berean, sorgin eta gaueko izaki misteriotsuak ere ohitu egin zirela, beraz, gizakiak berriro jo zuten Lurrari laguntza eske. Oraingo honetan, Ilargia baino zerbait indartsuagoa eskatu zioten Lurrari; gaueko sorgin eta izaki misteriotsuak ez erasotzeko. Lurrak orduan, gizakien beharrei kaso egin eta Ilargia baino zerbait indartsuagoa eta argitsuagoa sortu zuen: Eguzkia.

Luarrak Eguzkia sortu eta gero hau esan zien gizakiei: Eguzkia egunean zehar egongo da, Ilargia, berriz, gauean. Eguzkiari esker, ingurunea asko aldatu zen: landareak, zuhaitzak, fruituak, kolore biziak… Eta gainera, izaki misteriotsu eta sorginak ez ziren ohitu Eguzkiaren argira, gizakiek egin zuten bezala, hortaz, soilik gauen irten ahal izanten ziren, Ilargiarekin batera. Gizakiak hirugarren aldiz joan ziren Lurrari laguntza eske, guaean oraindik kaleetan ibiltzen baitziren izaki misteriotsu eta gaizkileak. Lurrak, hirugarren aldiz kasu egin eta izaki horiek itsutuko zuten landare bat sortuko zuela aitortu zion gizakiei; landare hori Eguzkia zela  pentsatzeko. Beraz, Lurrak Eguzkilorea sortu zuen; egun horretatik aurrera Eguzkiloreak gure etxeak babesten ditu gaueko izaki misteriotsuak uxatuz.

Non aurkitu daiteke[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzkilorea[3], Europa erdialdean, Pirinioetan eta Kantauriar mendietan aurki daiteke batez ere, Normalean, mendi-hegaletan, larreetan edo belardietan hazten da. 800 metroko altitudean egoten da eta leku hauetan haizea egoten da, haren haziak zabalduko dituena. Ekaina eta iraila artean ikus daiteke landare hau.

Gaur egun, landare babestua da eta, ondorioz, debekatua dago moztea edo ateratzea.  Klima aldaketak eta gehiegizko kontsumoagatik ez dira asko ikusten eta hazien zabalketa oztopatzen dute. Hori dela eta, eguzkilorea landare “arraro” edo “arriskuan dagoen lorea” bezala katalogatu dute. Horregatik, ikusi daiteke eguzkilorea ez dagoela egoera batere honean, eta urte nahikoak daramatza horrela. Nolanahi ere, laborantza naturala izan duen eguzkilorea lortu daiteke edota artisau[4] baten kopia erosi.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, orokorrean eguzkilorearen erabilera nagusia dekoratiboa da; hain zuzen ere etxeko ateak dekoratzeko. Ateetan jartzearen ohitura eguzkilorearen kondairan oinarritzen da, sorginak hurruntzeko eta etxeak babesteko balio zuela baitio istorioa.

Hala ere, landare honek bestelako funtzioak ditu, eta iraganean askotan erabili zen. Landareak propietate anitbiotikoak ditu eta; hori dela eta, izurriaren pandemia bat sendatzeko erabili izan zuten Carlo Magnoren garaian. Hori dela eta, eguzkiloreak latinetik jasotzen duen izena Carlina da, Carlo Magnoren izenean.

Horretaz gain, bere sustraietatik  propietate antibiotikoak dituen olioa atera daiteke, ekzemak, aknea eta orokorrean sendatzeko balio dutenak. Gainera, usain oso berezi eta atsegina dauka. Horregatik, pertsona askok lorearekin kremak[5] egiten ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Carlina acaulis. 2021-09-20 (Noiz kontsultatua: 2021-11-01).
  2. (Gaztelaniaz) Maghú. (2017-07-23). «La leyenda de la Eguzkilore» Maghú Eguzkilore (Noiz kontsultatua: 2021-11-01).
  3. (Gaztelaniaz) Carlina acaulis. 2021-09-20 (Noiz kontsultatua: 2021-11-01).
  4. (Gaztelaniaz) «Eguzkilore, la planta protectora del pueblo vasco.» Turismo País Vasco 2018-10-29 (Noiz kontsultatua: 2021-11-01).
  5. (Gaztelaniaz) Maghú. (2017-07-22). «Eguzkilore, “Carlina acanthifolia”» Maghú Eguzkilore (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).