Lankide:Eizpurajim1/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostian jaio zen 1916ko otsailaren 1ean. Idazlea izan zen eta bere jardueraren zati handi bat etnografiari zuzenduta egon zen, bereziki dantzari eta jantziei. Dantzak eta jantziak, arkeologiarekin, historiarekin, artearekin, herrien erlijioarekin eta folklorearekin zuten lotura aztertu zuen.

Kiroletarako gaitasun handiz hornitua zegoenez, gorputz malgutasuna eta musikarako belarri bikaina zuenez, dantzarako interes berezia sortzen hasi zitzaion. Honek, ballet ikuskizunen pausoak errepikatzera eta bereganatzera eraman zuen. Ongintzako jaialdietan, bere koreografia sortuz, gero eta arrakasta gehiago lortzen hasi zen. Hemeretzi urte zituela, 1935ko irailean, oinutsik eta Balenciagak diseinatutako soinekoa jantzita (gaur egun bere museoan ikus dezakeguna) Ravel Boleroa dantzatu zuen Kursalean eta Arriagan.

“... Dantzatzera irten nintzen, kriskitinik gabe eta trantzean. Txalo zaparrada izugarria jaso nuen. Pariseko enpresari bat etorri zen aldagelara, dena eskaini zidan eta sei hilabetetan munduko erregina bihurtuko ninduela esan zidan. Baina ezin nuen ama bakarrik utzi. Hala eta guztiz ere, bere txartela nire ezkontza egunera arte gorde nuen."

José María Iribarren Cavanillesek Mariaz maitemindu zen Kasinoan dantzatu zuen lehen aldian.

1939an ezkondu ziren Donostian eta bi seme-alaba izan zituzten. Garai horretan, euskal dantzek eta folkloreak interesatzen hasi zitzaion.

"... gutxinaka-gutxinaka euskal dantzen garrantzi izugarriaz ohartzen joan nintzen, haien folklorea izan baita dantza klasikoaren munduan urratsak eman dituen bakarra"

Bere senarrak honekin jarraitzeko lagundu zuen, baina Jose Mariak garuneko odoljairo bat izan zuen. Inork ez zuen jakin, izan ere, bere senarraren egoera ezkutatu zuen esamesak ekiditeko eta bere arreta osoa bere senarraren errekuperazioaz arduratzeko beharrezko informazio guztia xurgatzera bideratu zuen.

Etnologia kongresuetan eta hainbat zientzia-elkarteetan (nazionalak zein nazioartekoak) parte hartu zuen. Aldizkari espezializatuetan eta informazio orokorreko hedabideetan kolaboratu zuen. Hitzaldi ugari eman zituen Espainiako eta atzerriko foro nabarmenenetan.

Bere artikulu ezagunetako batzuk Journal of Ethnology and History aldizkarian argitarauak izan ziren. Jantziei buruzko ikerketa historikoei buruzko hainbat erreportaje idatzi zituen. 1950eko hamarkadan ABC-ko kultura atalean artikulu ugari argitaratu zituen, haien artean "El enigma de Quetzaltcoatl" artikulua. Artikulu honengatik, Mexikoko Espainia Klub Saria irabazi zuen.

Ikerketak eta ekarpenak egin zituen euskal folkloreari dagokionez, ia ahaztutako dantzak berreskuratuz. Bere ekarpenen artean, zortzikoaren sorkuntza koreografikoa nabarmentzen da, erreferentzia historiko marjinal batetik sortu zuen dantza.

Horretarako, Pablo Sorozábal musikagileari txisturako partitura eskatu zion. Jadanik, elkarlanean ibili ziren adinekoen kantuetatik pieza musikalak berreskuratzeko.

Hamabost urteko konpilazio lanen ondoren, 1976an "Vascos y Trajes" liburua argitaratu zuen, bi liburukitan eginda dagoena eta ilustrazio ugari biltzen dituena.

XVI. mendeko jantzien inguruko ikerketa prestatzen, 2000ko irailaren 10ean hil zen.