Lankide:Enekodiego0/Proba orria
Dunkerqueko bataila Bigarren Mundu Gerrako operazio militar bat izan zen eta Dunkerquen,
Frantzian eman zen. Aliatuak (Frantzia, Erresuma Batua, Belgika, Kanada, Herbeerak eta Polonia)
eta Alemania naziak aurrez aurre jarri zituen. Frantziako mendebaldeko fronteko batailaren parte izan
zen talka. Baitaila populazioa defendatzean eta Europa kontinentaleko indar britainiar, frantses eta
belgikarrak ebakuatzean oinarritu zen 1940ko maiatzaren 26tik ekainaren 4ra bitartean.
Generalobersten-sek (koronel nagusiak), Gerd von Rundstedt eta Günther von Kluge taldeek iradoki
zuten Dunkerque inguratzen zuten Alemaniako indarrek geldiarazi egingo zutela portuko aurrerapena,
eta beren posizioak finkatuko zituztela Aliatuen ihesa saihesteko. Hitlerrek hilaren 24an onartu zuen
agindua, Wehrmacht-eko goi-agintariaren laguntzarekin (Oberkommando der Wehrmacht, OKW).
Armadak hiru egun iraun zuen, eta, horren ondorioz, aliatuek denbora nahiko izan zuten Dinamo
Operazioa (Dunkerqueren ebakuazioa) antolatzeko eta setiatutako populazioaren inguruan
defentsa-lerro bat eraikitzeko. Aliatuen egoera iluna izan arren (Erresuma Batuan batzuk behartu
zituzten, kapitulazioaren komenigarritasuna aintzat hartuta), azkenean, 3.000 soldadu aliatu atera
zituzten inguraketatik.
Bataila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mendebalderantz borrokatu[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Maiatzaren 26an, Anthony Edenek, BEFeko komandante nagusiak, Lord Gorti esan zion
"mendebaldera borrokatzera" behartuta ikus zezakeela bere burua eta ebakuaziorako planak
prestatzeko agindu zion, baina frantsesei edo belgikarrei jakinarazi gabe. Gortek ordenak aurreikusia
zituen eta aurretiazko planak zituen eskura.
Maiatzaren 27an, britainiarrek Dunkerque ingururantz abiatu ziren. Le Paradis-en sarraskia egun
horretan izan zen. Preso britainiarrak Norfolkeko Erregimentuko 2. batailoikoak ziren, 2. mailako 4.
brigadaren parte. SSek aletegi baten paretaren parean lerrokatu eta tiro egin zieten; bik bakarrik iraun
zuten bizirik. Bitartean, Luftwaffe-k bonbak eta orriak bota zizkien Aliatuen armadei.
Luftwaffeko bonbez gain, artilleria astun alemanak (jadanik irismen-perimetroan zegoenak) kalibre
handiko jaurtigaiak jaurtitzen zituen Dunkerquerantz. Ordurako, mila zibil baino gehiago hil ziren
herrian. Bonbardaketa horrek jarraitu egin zuen ebakuazioa amaitu arte.
Wytschaeteko bataila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gortek Ronald Adam jeneralari agindu zion Dunkerqueren inguruan defentsa-perimetroa altxatzeko.
Alan Brooke jeneralak,II. Brigadaren agindupean zegoena, 3., 4., 5. eta 50. dibisioei eutsi behar izan
zion Ypres-Comines kanalean zehar, Yser ibairaino, eta BEFeko gainerakoak atzera eginten zuten
bitartean. Wytschaeteko bataila, Belgikako mugan, Brookek bere mailan aurre egin zion ekintzarik
gogorrena izan zen.
Maiatzaren 27ko eguerdian, eskala handiko erasoa egin zuten Ypres hegoaldeko hiru dibisioekin.
Borroka nahasia izan zen, izan ere, Alemanek espioitza-taktikak erabili zituzten britainiarrekin
nahasteko, eta garaitu zituzten.
Borrokarik gogorrena 5. mailako sektorean izan zen. Brookek agindu zion Bernard Montgomery
jeneralari, 3. mailako komandantea, bere zatiketaren lerroa ezkerrerantz irekitzeko, 4. mailako bi
brigadak askatzeko eta Messines muineko 5. dibisioarekin bat egiteko. 10. brigada lehenena iritsi zen,
eta etsaiak artilleria britainiarraren eremua inguratzen ari zirela ikusi zuen. Bi brigaden artean
alemanen muinoa askatu zuten eta maiatzaren 28an seguru egotea lortu zuten Wytschaeteren
ekialdean.
Egun horretan, Brookek kontraerasoa agindu zuen. Harold Alexander jeneralaren 1. mailako bi
batailoi izan ziren buru: Granadako Guardietako 3. maila eta Iparraldeko Staffordshireko 2.
erregimentua. 2. erregimentuak Kortekeer ibaira iristea lortu zuen Guardia kanalera iristen zen
bitartean, baina ezin izan zuten defendatu. Kontraerasoak alemanei eragin zien.
Poperingeko ekintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Brookeren kokalekutik Dunkerquerako itzulerako bidea Poperingeko herritik igarotzen zen, eta han
botilatze bat sortu zen Yser kanalaren gaineko zubian. Maiatzaren 27an, Luftwaffe-k gogor
bonbardatu zuen botilaratzea bi orduz eta ibilgailuen %80 suntsitu edo ibilgetu zuen. Britainia Handiko
4. Dibisioak, arma eta kamioi asko utzi behar izan zituen eta ia denak Poperinge eta Mont artean
galdu zituen.
Belgikako errendizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gortek Adam eta Fagalde jeneralei Dunkerqueren inguruko defentsa-perimetroa prestatzeko agindu
zien. Belgikako kostaldeko lerro osotik zihoan, Nieuwpoortetik Gravelinesaraino. Egoerak baimentzen
zuen bezain indartsua zen, baina maiatzaren 28an Belgikako armadak, alemaniar erasotzaileek
jadanik gaindituta eta Leopoldo erregearen agindupean, errenditu zne. Horri esker, 32 km-ko tartea
utzi zen Gorteko ekialdeko saihetsean, britainiarren eta itsasoaren artean. Britainiarrak harritu egin
zituen Belgikako kapitulazioak, Belgika eta Frantziako lehen ministroek, Hubert Pierlotek eta Paul
Reynaudek, Leopoldo kondenatu egin zuten Belgikako gobernuari galdetu gabe amore emateko
hartutako erabakiaren ondorioz.
Perimetroaren defentsa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Maiatzaren 28an borroka nahasia egon zen perimetroan. Egoeraren kontrola alde britainiarrean
desegiten zen, beraz, perimetroa handitzen zen Dunkerquererantz. Bitartean, Erwin Rommelek Lehen
Armada Frantseseko bost dibisio inguratu zituen Lilletik gertu. Guztiz isolatuta eta urrituta egon arren,
frantsesak lau egunez borrokatu zuten Molinié jeneralaren agindupean; hala, Alemaniako zazpi
dibisio Dunkerquera desbideratu zituzten erasotik, eta, gutxi gorabehera, 100.000 soldadu aliatu
salbatu zituzten.
Maiatzaren 31n, alemanek ia Nieuwpoort zeharkatu zuten. Egun hartako arratsaldean, alemanek
Bulskamp-en kanaletik gertu hautsi zuten perimetroa, baina kanalaren beste aldeko zingira-lurrak
geldiarazi egin zituen. Gaua iristean, alemanek indarrak bildu zituzten beste eraso baterako
Nieuwpoorten. RAFeko 18 bonbardarik alemaniarrak aurkitu zituzten oraindik osatzen ari zirela, eta
bonbardaketa zehatz batekin sakabanatu zituzten.
Dunkerquerako erretirada[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Maiatzaren 31n, Von Kuechler jeneralak Alemaniako indar guztien agintea hartu zuen Dunkerquen.
Plan argia zuen: fronte osoan eraso handia egitea ekainaren 1eko 11:00etan. Harrigarria bada ere,
Von Kuechler-ek ez zion kasurik egin irratiko intertzeptazio bati, honek hurrengoa esaten zuen:
britainiarrak linearen ekialdeko muturra uzten ari zirela Dunkerquera erretiratzeko.
Nahiz eta Churchillek frantsesei hitza eman zien britainiarrek haien erretiroari erantzungo ziotela,
praktikan frantsesek sostengatu zuten linea, britainiar azken soldaduak ebakuatu bitartean.
Alemaniako artilleriako su kontzentratuari, ponpei eta Luftwaffeko lurrerako erasoei aurre eginez,
frantsesek aurre egin zioten. Ekainaren 2an (azken unitate britainiarrak ontziratu ziren egunean),
frantsesak pixkanaka erretiratzen hasi ziren. Ekainaren 3rako alemanak Dunkerquetik 3 km-ra
zeuden. Egun horretako gaua ebakuazioko azkena izan zen. Ekainaren 4ko 10:20an, alemaniarrek
esbastika altxatu zuten hainbat soldadu britainiar eta frantsesek ihes egin zuten kaien gainean.
Indar aliatuen etsaitasunezko erresistentziak tropen ebakuazio masiborako denbora irabaztea lortu
zuen. Wehrmachtek 3.000 soldadu inguru harrapatu zituen, ia denak frantsesak. Gizon horiek azken
unera arte babestu zuten ebakuazioa, eta ezin izan zuten ontziratu. Helburu bera zuten bizirik atera
zirenek ere (batez ere, Infanteriako 150.a Erregimentu frantsesak osatzen zuen): presoak hartu
zituzten ekainaren 4ko goizean Malo-les-Bains hondartzan. Erregimentu horren banderak su hartu
zuen, etsaien eskuetan ez erortzeko.
Ebakuazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gerra-bulegoak indar britainiarrak ebakuatzeko erabakia hartu zuen maiatzaren 25ean. Maiatzaren
27tik ekainaren 4ra, 338 226 gizonek ihes egin zuten. Dunkerqueko kaiak oso kaltetuta zeuden
erabiltzeko, baina ekialdeko eta mendebaldeko kai-muturrak bere horretan zeuden. William Tennant
kapitainak, ebakuazioaren arduraduna, erabaki zuen hondartzak eta ekialdeko kai-muturra erabiltzea
ontziak lotzeko. Ideia arrakastatsu horrek asko handitu zuen egunero ontziratu ahal ziren soldaduen
kopurua, eta maiatzaren 31n, 68.000 gizon baino gehiago ontziratu ziren.
Britainia Handiko azken soldaduak ekainaren 3an abiatu ziren 10:50ean, eta Tennat telegrafo bat
bidali zion Ramsayri esateko: «Eragiketa burutu da. Doverrera itzultzen ari gara.» Hala ere,
Churchillek frantsesak hartzera itzultzeko eskatu zuen, beraz, Marina Erreala ekainaren 4an itzuli zen,
ahalik eta soldadu frantses gehien erreskatatzeko. Azken egun hartan, 26.000 soldadu frantses baino
gehiago ebakuatu zituzten, baina 30.000 eta 40.000 bitarte alemaniarren aurrean amore ematera
behartu zituzten.
Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekainaren 25ean, ia 192.000 soldadu aliatu (horietatik 144.000 britainiarrak ziren) ebakuatu zituzten
Frantziako portu batzuetatik. Armada frantsesak borrokan jarraitu zuen arren, alemanak Parisera
sartu ziren ekainaren 14an. Frantziako gobernuak armistizio bat negoziatu behar izan zuen
Compiègnen ekainaren 22an.
Armada britainiarrak 8 edo 10 dibisio inguru hornitzeko adina ekipo utzi zituen. Frantzian bertan
behera utzi zituzten, hala nola, munizio-metaketa handiak, 880 kanoi kanpaina, 310 kanoi handi, 500
bat kanoi antiaereo, 850 kanoi antitanke, 11.000 metrailagailu, ia 700 tanke, 20.000 motozikleta eta
eta 45.000 auto eta kamioiak. Erresuma Batuan eskura zeuden armadaren gorabeherak ez ziren aski
bi dibisio hornitzeko. Armada britainiarrak hilabeteak behar izan zituen behar bezala hornitzeko.
Ofizialek soldaduei esan zieten Dunkerquetik erretiratzen ziren kamioiak su hartzeko edo eraisteko
armada alemanarrak ez hartzeko.
Dunkerquen marmolezko monumentu oroigarria dago batailaren oroimenean. Frantsesezko testuak
honela dio: "Dunkerqueko batailan hil ziren armada frantziar eta aliatuetako pilotuen, marinelen eta
soldaduen oroimen loriatsua, 1940ko maiatzetik ekainera". BEFeko soldaduak, beren gorpuak
berreskuratu ez zituztenak, Dunkerqueko monumentuan ospatzen dituzte.