Lankide:Iorozrodri/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bakarne Atxukarro Estomba
Bizitza
Izena Bakarne Atxukarro Estomba
Jaiotza Irun, 1974/08/19 (46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Bizilekua Iruña
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak autorea/idazlea
Obrak Gizalabak, 2020
Euskal mitologia: Haurrei kontatua 2015
Euskal mitologia I. Haurrentzako ipuinak, 2018
Tartalo, 2018
Olentzero y Mari Domingi, 2017
Lekim, el niño cavernícola, 2017
Basajaun: El señor de los bosques, 2019
Sin red: Historias en femenino, 2017


Bakarne Atxukarro Estomba (Irun, Gizpuzkoa, 1974ko abuztuak 19) umeentzako istorioen idazlea eta kazetaria da.


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarne Atxukarro Estomba Irunen jaio zen 1974an eta orain Iruñan bizi da. Nafarroako Unibertsitatean ikasi eta Kazetaritzan lizentziatu zen. Ondoren, idaztea betidanik gustoko izan duenez, umeentzako hainbat liburu egin ditu.[1][2]


Bere buruari buruz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bera nola den argi dauka: Komunikazioaren eta, oro har, kulturaren zale amorratua da. Esperientzia dauka prestakuntza eta dibulgazioan, komunikabideetan, testuen edizioan, marketinean, publizitatean, programazio kulturalean eta ekitaldien antolaketan. Historia, tradizioak eta mitologia ere interesatzen zaizkio, baita egunero gauza berriak ikastea ere. Bere lan profesionala alde batera utzita, haurrentzako eta gazteentzako ipuinak idazten ditu beste bi pertsonekin batera (bi crack-ekin haren esanetan). Euskal mitologiari buruzko eta emakumeei eta beste gai batzuei buruzko hamarretik gora liburu argitaratu ditu, Amazonen eta liburu-dendetan aurki ditzazkegunak. Euskalduna da eta euskaraz bizi da.[3]


Jardunbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997az geroztik, hainbat komunikabidetan egin du lan, hala nola EGN Komunikazioan, Localia TVn eta Cope Navarran, bai erredakzio sailean, bai marketin eta publizitatean. 2007tik Nafarroako Barañain Auditorioko komunikazio arduraduna da.

2014an, Izaskun Zubialderen (euskarazko testuetarako) eta Asun Egurzaren (ilustrazioetarako) laguntzarekin, haurrentzako euskal mitologiako ipuinak argitaratu zituzten: haurrentzako ipuin klasikoen bilduma - Euskal Mitologia. Haurrentzako ipuinak: euskaldun ipuin herrikoien bilduma, (CreateSpace IPp, 2014) egileek beren kabuz argitaratu eta Amazonen argitaratu zituzten bi liburuki digital, non hiru egunetan 12.000 bisita lortu zituzten. Liburuak deskargak izan zituen Txile, Mexiko, Estatu Batuak eta Alemania edo Asturias, Granada eta Errioxan. Proiektu hau eta gero, Haurrentzako ipuinak - Euskal mitologia haurrei kontatua (Txalaparta argitaletxea, 2015) Aitziber Alonsoren ilustrazioekin, garatu zen.

Oskarbi Kultur Elkartea 2016an sortu zen, Atxukarro honen burua delarik, eta Bidasoako eskualdeko hogei idazle inguruk osatzen dute, literatura sustatzeko asmoz.[4][5][6]


Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gizalabak, 2020.
  • Euskal mitologia: Haurrei kontatua (Txalaparta Editoriala, 2015) (gaztelerazko/ingelesazko bertsioa ere badu)
  • Euskal mitologia I. Haurrentzako ipuinak (Denonartea Editoriala, 2018) (gaztelerazko bertsioa ere badu)
  • Tartalo (Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai Editoriala, 2018)
  • Olentzero y Mari Domingi (Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai Editoriala, 2017) (euskarazko bertsioa ere badu)
  • Lekim, el niño cavernícola (Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai Editoriala, 2017)
  • Basajaun: El señor de los bosques" (Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai Editoriala, 2019)
  • Sin red: Historia en femenino (Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai Editoriala, 2017)

Esan beharra dago, Gizalabak liburua izan ezik (independentikoki argitarua izan zela inolako editorialik gabe), beste liburu guztiak Izaskun Zubialde Grajirena (idazlea) eta Asun Egurza Hernándezekin (ilustrazailea) idatzi dituela.[7][8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Txantiloi:Https://www.txalaparta.eus/eu/liburu-denda/egileak/bakarne-atxukarro-estomba
  2. Txantiloi:Https://es.linkedin.com/in/bakarne-atxukarro-estomba
  3. Txantiloi:Https://es.linkedin.com/in/bakarne-atxukarro-estomba
  4. https://www.amazon.es/Euskal-mitologia-I-Haurrentzako-ipuinak/dp/8415756771/ref=sr_1_3?dchild=1&qid=1603977085&refinements=p_27%3ABAKARNE+ATXUKARRO+ESTOMBA&s=books&sr=1-3
  5. Txantiloi:Https://www.txalaparta.eus/eu/liburu-denda/egileak/bakarne-atxukarro-estomba
  6. Txantiloi:Https://www.tantomito.com/quienes-somos
  7. https://www.amazon.es/Euskal-mitologia-I-Haurrentzako-ipuinak/dp/8415756771/ref=sr_1_3?dchild=1&qid=1603977085&refinements=p_27%3ABAKARNE+ATXUKARRO+ESTOMBA&s=books&sr=1-3
  8. Txantiloi:Https://www.todostuslibros.com/autor/atxukarro-estomba-bakarne-zubialde-grajirena-izaskun