Lankide:Jon Laka/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jhon Jairo Velázquez Vazquez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jhon Jairo Velázquez Vazquez (Yarumal, Antiokia, Kolonbia, 1961eko apirilaren 15ean), Popeye ezizenez ezagutua, eta hiltzaile profesionala izateaz gain Medellineko Kartelaren buruzagietako bat izan zen. 1992. urtean bere burua entregatu zion poliziari. Pablo Escobar handiaren soldadu eta lagun mina izan zen, eta organizazio kriminal hartatik bizirik geratzen den kargudun ohia da.

Bere historiak herrialde askotan atentzioa deitu du, izan ere bera da bakarra Medellineko Kartel handiaren funtzionamendua ezagutu eta hainbat telekomunikazioren bidez azaldu duena. Iritzi publikoaren aldetik eztabaida handia sortu du.

23 urte eta 3 hilabete preso egon ostean, Kolonbiako Boyaka hiriko Cómbita kartzelatik aske atera zen, El Tiempo egunkariak esan zuen legez.

Gaur egun jarraitzaile asko ditu YouTube plataforman, eta bideoak egiten ditu bere pasadizo eta Karteleko kideei buruz gauzak kontatu eta jarraitzaileen galderak erantzuteko.


Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jhon Jairo Velázquez, “Popeye” ezizenez ezagutua, bizirik segitzen duen eta Medellineko Kartelaren mandoa osatu zuen bakarra da. Gaur egun Medellineko kaleetan dabil aske,  Konbitako kartzelan 23 urte eta 3 hilabete preso egon ondoren. Famatua dela esan daiteke, izan ere, YouTube plataforman jarraitzaile asko ditu. Bere lagun, agintari eta erlijio izan zen Pablo Escobar hoberen ezagutzen duen pertsona da.

Jhon Jairo Velázquez, 1962-ko apirilaren 15-ean jaio zen Antiokian. Antiokia Arumaleko probintzian dago eta Medellin da probintziako hiriburua. Jhon ekonomikoki  arazorik ez zeukan familia batean jaio zen. Bere aita abeltzaintza zen eta merkataritzan ere aritu zen, bere ama berriz, etxekoandrea zen. Haurtzaroa bere herritxo txikian pasa zuen. Medellinera bizitzen joan zirenean bere bizitza zeharo aldatu zen, gutxika-gutxika. Hirian hainbat gauza berri aurkitu zituen. Baloiak, izozki dendak, bizikletak… baita biolentzia ere.

Txikitatik izan zuen armekiko zaletasuna. Bere etxetik urre ejerzituko Koronel bat bizi zen eta gustatu egiten zitzaion nola zebilen bere sablearekin handik ona, eta armek inposatzen zuten errespetuak eta beldurrak erakarri egiten zuen. 11 urte zituela, Medellinen narkotrafikatzaileek jada botere handia zuten. Velázquezeri mafiosoen bizimodua gustatzen zitzaion eta amets egiten zuen luxuzko autoekin, emakumeekin eta armak edonora eroateak zoratu egiten zuen. Jhonen idoloa Medellineko mafioso ezagun bat zen, Fernando Galeano del Río, oso ezaguna. Honek lehen aipatutako bizimodua zeraman. Egun batean popeye mafiosoaren kotxea ukitzera gerturatu zen, eta gizonak kolpe bat eman zion buruan, abisu bezala. Gaztetxoak hala ere idolotzat zeukan, eta aurrerago elkar ikusiko zuten berriro.

Jhon oraindik gaztetxoa zenean poliziaren eta mafiaren arteko borrokak hasi ziren. Bere lehen bala hotsak entzun zituen eta baita lehen odol putzuak. Erakargarria zitzaion odola ikustea eta bere usaina. Normala zen hilketak ikustea berarentzako eta bere elkarrizketetan dio bere izaera kriminalaren arrazoietako bat kaleetan ikusitako indarkeriagatik etorri zela (hala ere, gainontzekoek ere ikusten zuten, eta ez zuten berdin erantzun). Etxean ere ez zuen giro ona izan. Aita oso gogorra zen seme-alabekin eta zer edo zer txarto egiten zuen bakoitzean jipoitu egiten zuen Jhon.

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Velázquez beti zihoan armatuta. Eskolan labanekin ibiltzen zen, ez zuelako besterik. Bere lehen suzko arma 14 urterekin lortu zuen, errebolber bat. Arinago ere izan zituen armak baina ez bereak, hilketa bat eta gero arma ezkutatzeko erabiltzen zuten Jhon. Gazteak eskolako motxilan gordetzen zuen arma. Halaxe ezagutu zuen Pinina, bere lagun ona bilakatu zena geroxeago.

Jhonek ere oso gustuko zituen kirolak. Aparteko txirrindularia izan zen, eta bere delitu-karrerari hasiera emateko, Kannabisa saltzen hasi zen bere txirrindulako pieza batean garraiatuz. Popeye eta bere lagun bat hasi ziren negozioan, haien kabuz. Lehenengo sosak irabazten hasi zen, hobeto janzteko eta dirua izateko. Gazteak Fernando Galeano del Ríoren ereduari ozta ala ozta heldu nahi zion, hala ere, pixka bat hazi zenean armadako Marinan sartzeko eman zuen izena. Gustuko zuen Koronelaren hiletak hunkitu zuen Jhon eta egun batean berak ere horrelako agurra jasoko zuela pentsarazteak bultzatu zuen. Ez zuen oztoporik izan, eta han ibili zen . Hala ere, 5 hile pasa eta gero, berak telebistan ikusitako gerra itsasontzia  egurrezko itsasontzi bat zela ikustean, Marina utzi zuen. Agerian dago Popeyek armei ematen zien garrantzia.

Bere etxean eta armadan ikasitako disziplina zorrotzak bere bizitzan oso garrantzitsuak izan direla dio bere elkarrizketa askotan, eta behin baino gehiagotan bizia salbatu diola bere ernetasun horrek. Gainera lider bat izatea eta aginduak betetzea ondo iruditzen zitzaion. Urte batzuk geroago Polizia Nazionalean sartu zen pozarren. Bere agintariak ordea, guztiz desmotibatu zuen, ustelduta baitzegoen. Polizia kurtsoa egin ostean mafiosoen opariak edo ordainak lortzeko irrikitan zegoela pensatzen zuen Koronel hark. Baina ez zitzaion ondo iruditu, eta ustela izateko, guztiz gaiztoa bilakatuko zen.

17 urte zituela, auzoko gazteak esertzen ohi ziren tokian zegoen bere lagunekin, eta beste lagun bat etorri zen berri batekin. Lana neska eder baten gidari pertsonala izatea zen, eta auzo berberetik beste auzo aberats batera eroatea. Lan hau izan zen Pablo Emilio Escobar Gaviriarekin lotu zuena, izan ere, modelo hura droga saltzaile handiaren neska zan. Neska lehen aldiz Pabloren jauregira eroan zuenean, neska nagusiarekin joan zen. Amaitu zutenean, Pablo Escobarrek Popeye gonbidatu zuen zer edo zer jatera, bide batez gidariari analisi bat egiteko eta fidagarria zen edo ez jakiteko. Hala ere organizazioan jada garrantzitsua zen kide batek, Pininak[1], Jhon ezagutzen zuen. Pablo ikusi zuen lehen aldia izan zen eta Jhonekin ondo moldatu zela zirudien, konexio mota bat egon zen.

Medellineko Kartela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilabete batzuren ostean mafioso handiaren eta neskaren harremanak amaitu egin ziren. Jhonek Escobarren etxe guztiak ezagutzen zituen eta banan banan ibili zen bere bila, aitaren kotxearekin. Topatu zuenean, atea jo eta zabaldu egin zioten. Jhonek argi utzi zion: “Emadazu lana, edo akaba ezazu nirekin.” Droga saltzaileak armak erabiltzen bazekien galdetu zion, eta berak baietz erantzun zion, polizia izan zela. Hori Pablok bazekien, noski.

Jhon Medellineko Kartelean sartu zenean, kartelaren boterea jada oso handia zen. 1985-ean sartu zen, aurreko urtean Kolonbiako ministro bat erail zuten, Rodrigo lara Bonilla; Kolonbiako narkotrafikatzaileak Estatu Batuetako seguritate handieneko kartzeletara bidaltzeko legea defendatzen ausartu zelako.

Kolonbiako gobernuaren kontrako gerra hastear zegoen. Pablok Panama lotu zuen, eta hango pertsona boteretsuenarekin (Manuel Antonio Noriega) negoziatu zuen indartsuagoak izateko. Beraz, estradizioaren kontra zeuden mafioso guztiak bildu ziren, eta Escobarren aginduetara egon ziren. Jhon gerraren momentu garrantzitsuenean heldu zen. Lehen aipatutako disziplinak errazagotu egin zion Jhoneri krimenaren munduan sartzea eta oso indartsu sartu zen, bai.

Gerran sartu baino lehen, Jhonek organizazioko hainbat postu igo zituen, batik bat bere handinahi txikiagatik eta kemenarengatik. Berak elkarrizketetan kontzatzen duen modura, bere lehen lana ez zen inor hiltzea izan. “Patroi”-aren idazkaria gaixotu egin zen, eta ez zegoen inor mezuak idatz zezakenik. Han agertu zen Popeye, Antiokian  bizi izan zen denboran adineko auzoko batzuek irakatsi zioten makinan idazten hamar hatzekin. Pabloren idazkariak gainera ordenagailu bat erabiltzen zuen, nola ez, eta nahiko ondo moldatu zen. Pablok asko eskertzen zion. Egun batean karteleko bere kide bat heldu zen luxuzko etxera, bere amaren heriotzaren erruduna aurkitu zuela eta. Nagusiak Jhoni galdetu zion ea lan hori egiteko gai bazen. 23 urteko gazteak onartu egin zuen. Autobusen alokairuan eta salmentan jarduten zuen gizonak bere kidearen ama autobusetik jaisten ari zela, ez zuen gelditu. Andrea jausi egin zen eta burua zabaldu. Gizonak ez zuen lagundu eta odolustuta hil zen. Nahiko erreza iruditu zitzaion Popeyeri pertsona bati errebolberrarekin bi bala kopetan jostea.

Lana bukatutakoan bueltatu egin zen makina elektronikora eta idazten segitu zuen. Pablok hau ikustean lan bat zuela gogorarazi zion, eta Velázquezek lana bukatu zuela esan zionean, dirua zergatik eskatu ez zion galdetu zion (lan bakoitzak bere prezioa zuen). Jhonek ez ziola kobratu nahi erantzun zion. Pablo ere harritu zuen jarrera izan zen hura, eta saritzeko, lanak balio zuen 1K$-ak ahaztu eta 5K$ eman zizkion. Hori gutxi balitz, organizazioan fidagarritasun salto handi bat eman zuen. Handik aurrera Pabloren babes eraztunak kontrolatzen hasi zen eta asko ikasten hasi zen. Mundu kriminalean sartu zen dinamikari esker eta bere kideei eta Patroiari zien maitasunak bere lanean buru belarri jardutea ahalbidetu zion, eta beraz, organizazioko gaizkile hoberenetarikoa izatea. 1886. Urtean Popeye Pablo Escobarren konfiantzako gizona zen jada, baina 1990-an Pinina hil zenean, bere postuaz arduratu zen, lor zezakeen posturik altuena. Atentatuak antolatzeko gai izan zen, baita eguneroko gerrako estrategiak, bahiketak eta hilketa konkretuak.

Los Extraditables-en guda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerrarako prestakuntza bikaina izan zuten Medellineko mafiosoaren gizonek. Haien estrategiarako oso garrantzitsua izan zen kotxe-bonbak prestatzen jakitea; horretarako euskaldun batek lagundu zituzten. Kalkulatzen da Jhon 50.000 hilketetan hartu zuela parte. Popeyek, bere kabuz, 250 pertsona baino gehiago hil dituela kalkulatzen du. Bere elkarrizketetan damutu egin dela dio, baina hala ere, gerran egin behar dena egin zuela azpimarratzen du. Pablo Emilio Escobar Gaviriarengatik bizia emango lukeela eta denboran atzera egin ahalko balu, seguraski ez zela ezer asko aldatuko. Ez zuen inoiz izan oztoporik bere lanarekin aurrera jarraitzeko. Ez zuen beldurrik ezta damurik sentitzen. Gainera, Velázquezek inoiz ez zuen alkoholik edaten, ez zuen erretzen, kokainarik ere ez zuen kontsumitzen… Gehien jota, kafe pixa bat hartzen zuen goizetan.

Jhonek bere ametsetako neska hil behar izan zuen. Elkarrekin ateratzen hasi ziren, Wendy eta bera. Wendy Pablorekin ibilia zen, are gehiago, haurdun utzi zuen. Nagusiak bere umea kendu zion, bere familiarekin leiala izan behar zelako, eta neska asko haserretu zen. Mendeku bila, Jhon zeharo maitemindu zuen. Pablori kontatu zionean oso arraroa egin zitzaion, Wendy gizon oso aberatsekin ibiltzen zelako, diru asko xahutzen zuen mafiosoen kreditu txarteletatik. Egun batean, neskak ea Pablo non zebilen galdetu zion, eta Jhonek ez zion egia erantzun. Pablori kontatu zion dena, noski, eta hau neska espiatzen hasi zen. Wendy eta Ameriketako inteligentziaren arteko elkarrizketa batean esku hartu zuen Pablok. Pablok Jhoneri azaldu zion, Wendy ziria sartzen saiatu zela.”Sikarioak” jada argi zeukan zer egin behar zuen. Hurrengo egunean Popeyeren gizonek bere maitea hil zuten. Jhonentzat gogorra izan zen, baina hala ere haserre zegoen informazio iturri gisa erabiltzen saiatu zelako.  Adibide honek agerian uzten du Popeyeren leialtasuna bere nagusiarekiko. Leialtasun hori ere Pablok bazekien neurtzen, eta berak ere aurpegia ateratzen zion maiz Popeyeri.

Pablok gobernua legeak aldatzen behartu eta gero, gobernuarekin negoziatzen hasi zen. Pablok kartzeleratua izan nahi zuen, jada ezin zutelako EEUU-ra bidali, eta bere kartzela pertsonalean giltzapetzea lortu zuen. Kartzela bat diseinatu, eraikitzeko tokia erabaki, eta gobernuari eraikitzeko agindu zion. Han droga saltzen eta hiltzen jarraitu zuten, hala ere, ihes egin behar gabe. Kartzelako guardia Pabloren gizonak ziren, eta luxuzko resorta zirudien kartzelak. “La Catedral” izenpetu zuen Pablok. Jhon ere han ibili zen.

Egoera nahasi egin zen beste mafioso batzuk, Medellineko kartelaren kide batzuk, Pablok baino diru gehiago egiten hasi zirenean. Izan ere, Fernando Galeano del Río nahiko nekatuta zegoen Escobarrekin, eta gerra deklaratu zioten. Pablok lauzpa bost gerra zituen abian, eta horrek diru asko balio zuen. Beraz, haietako gerra batek edo bestek amaitu egin behar zuten. Beraz, Fernando Galeano del Río eta beste mafioso batzuk hil zituen Jhonek, bere idoloa izan zen gizona. Gobernuak susmoa zeukan La Catedral[2] espetxean gertatzen ari zenarekin, eta  esku hartzear zeudela, Jhonek eta bere kideek ihes egin zuten. Nagusiak oso ondo ezagutzen zuen mendi hura, kartzela eraiki zen mendia. Mendian zehar janaria zuen lurperatuta, eta denbora luzea egon ziren basoan, gobernuko militarrek inguratuta. Han Pablo eta Jhonen arteko harremana oso estua izan zen.

Hala ere Pablok etsai asko zituen. FBI, CIA, DEA eta mafiak gainean zituzten. Jhonen eta Pabloren buruak diru mordoa balio zuen. Jhonek argi zeukan itzalean geratu behar zirela, zirkinik ere ez egin eta batez ere, telefonorik ez ukitzek. Pablok berriz, autoritateei bere burua entregatzeko agindu zion Jhoni. 5 hilabete kartzelan pasa eta gero kartzelako telebistak bere “Patroia” hil zutela  zioen. Oso penagarria izan zen berarentzako, beldurra sentitu zuen, bere bizitzako ardatza ezabatu egin zen.

Zigorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an atxilotu zuten eta terrorismoagatik, narkotrafikoagatik eta organizazio kriminal bateko kidea izateagatik zigortu zuten. 2000 eta 2001 artean La Modelo espetxean bertan izandako gerran nahasita ibiltzeagatik zigorra handitu egin zen. 2008an Pablo Escobarren konfiantzako kidea 23 urte eta 3 hilabetera zigortua izan zen beste krimen batzuengatik. Hala ere, 2014ko abuztuaren 22an askatasun baldintzatua lortu zuen, eta aske utzi zuten.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jhon YouTuber bat dela esan daiteke eta bere bizitza mundu osoarekin saretzen du.

Hala ere, bideoak ez dira Jhonen lan handiena. Espetxean literaturarekin hasi zen, eta psikologoen gomendioa zena gaur bere benetako lana bihurtu da. Argitaratu ditu jada hainbat liburu (El Verdadero Pablo[3], Sobreviviendo a Pablo Escobar...), eta mundu osoan zehar zabaldu da liburuen salmenta.

Hori gutxi balitz Kolonbiako aktore eta produktoreei esker serie bat flimatu du. Serie hau Kolonbiako telebista kate batek erosi du, eta Netflix plataforma pribatuan ere ikusgarri egongo da. Seriea Sobreviviendo a Pablo Escobar: Alias JJ[4] liburuan oinarrituta dago.

Lan hauetan bere bizitzako gertakari eta detaile guztiak agertzen dira.

  1. POPEYE_Arrepentido. (2015-10-22). "PININA" La vida de este poderoso sicario del Cartel de Medellin". (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
  2. (Gaztelaniaz) La Catedral. 2018-02-11 (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
  3. Mart??nez, Astrid Legarda. (1707). El verdadero Pablo: sangre, traición y muerte. Ediciones Dipon ISBN 9789589760475. (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
  4. (Gaztelaniaz) Palomino, Sally. (2017-08-04). «La serie sobre el sicario de Pablo Escobar que sus víctimas no pudieron vetar» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).