Wikipedia, Entziklopedia askea
Luhartz (Kilker-sator)
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia

Filuma: Arthropoda

Klasea: Insecta

Ordena: Orthoptera

Familia: Gryllotalpidae

Generoa: Gryllotalpa

Espeziea: Gryllotalpa gryllotalpa

Luhartz (Kilker-satorra) intsektu bat da, nahiz eta ez den hain ezaguna Gryllotalpa gryllotalpa -rekin batera. Mendebaldeko Europan eta Afrikako iparraldean du jatorria, nahiz eta Asia ekialdera, Hego Amerikara, Estatu Batuetako ekialdera eta Espainia hegoaldera ere zabaldu den.

Izen zientifikoa latinetik dator, gryllus hitzetik hain zuzen ere, "kilkerra" eta "talpa" esan nahi duena. Talpa hitzak, intsektuak satorrekin duen antzekotasunari egiten dio erreferentzia, bere lurpeko ohiturengatik.

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buru estu eta erresistentea du; aho-aparatuak murtxikatzaile indartsua dela adierazten du; toraxa, aurrean atzean baino beherago du, eta gogorra da; hankak horzdunak eta oso erresistenteak dira, eta benetako organo hondeatzaileak osatzen dituzte; sabelaldea luzea, biguna eta malgua du.

Intsektu honen gorputza 5 eta 7 zentimetroko luzera izatera heltzen da heldua denean, eta bertan ongi bereizitako bi zati ikusten dira. Horietako bati, burua eta toraxa dagozkio, kengarria, gogorra eta erresistentea delarik. Bestea aldiz, biguna eta malgua da, eta sabelaldeari dagokio. Ezaugarri hauek, intsektuari irudi inarmoniko baina miresgarri bat ematen diote, bere bizimoduari egokitua.

Luhatza-ren kanpo itxura

Bere formak, mugimenduek, bularraldetik heltzen zaionean transmititzen duen sentsazioak, bere aurreko hankekin behatzak banatzen saiatzeak (tamainari dagokionez indar handiz), bere gorotzen usain nazkagarri eta biziak,... animalia hau oso atsegina ez izatea eragiten dute.

Erreprodukzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luhartzaren soinua

Udaberrian, gauez eta lurraren gainazalean, sexu-lotura gertatzen da. Emeak habia egiten du, 10 eta 15 zentimetroko sakoneran. Habia hori zoru laukoa izaten da, eta ganga esferiko itxurako hormak zein sabaiak ditu. 4-6 zentimetroko luzera izaten du, eta 3-4 zentimetroko zabalera. Landu gabeko lurretan, belardietan eta landako lurretan eraikitzen dituzte normalean.

Bideoa

Emeak pixkanaka arrautzaj jartzen ditu arestian deskribatutako habian. Arrautzen kopuruari dagokionean, ez dago kopuru zehatz baten jakintzarik, baina 200-400 arrautza inguru jartzen dituztela uste da. Desobea apirilaren amaieratik maiatzaren hasierara bitartean izaten da. Arrautzak ez dira aldi berean hausten, egun batzuetako aldea izan dezakete. Intsektuek, jaiotzean, ez dute berehala habia uzten, egun batzuk igarotzen dituzte bertan amaren babespean. Gero, dagoeneko irekita dauden galerietan zehar ibiltzen dira, eta, azkenik, beste galeria batzuk egiten dituzte beren kabuz. Erraza da erasotako leku batean tamaina desberdinetako galeriak ikustea, hainbat adinetako intsektuak aurkitzeko aukera dagoelarik haietan.

Metaforfosisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gryllotalpa espeziea arrautzatik ateratzen denean, espezie bereko helduek duten formaren oso antzekoa du, eta espezie horretatik funtsean ezberdinak dira garaieragatik, hegalik ez izateagatik eta arnasketaren organoak oraindik garatuak ez izateagatik. Intsektuak indibiduo heldu baten mugimendu arruntak ditu eta elikadura behar du. Hazten ari den bitartean, gryllotalpak intsektu perfektuaren ezaugarriak bereganatzen ditu pixkanaka.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektuak

Bizitzako lehen fasean, habiaren eta galerien paretetara iristen diren raicilekin elikatzen dira. Hazten doazen heinean, sustrai lodiak, indusketetan aurkitzen dituzten haziak eta tuberkuluak jaten dituzte.

Gure nekazariek oso ondo ezagutzen dituzte intsektu honek transplantatu berri diren landareen sustraietan zein lepoan eragiten dituen hondamenak. Gose direnean, bere espezie bereko beste intsektuak ere jateko gai dira.

Nekazal munduan, arazoak sortzen dituzte noizean behin. Izan ere, baratzetako hainbat landare kaltetzen ditu; patatak, letxugak, piperrak, tipulak, garia, garagarra... Gainera, kalte handirik ez eragin arren, hainbat landare mota erasotzen dituenez, kontu handia eduki behar den intsektua da.

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat eratako lurretan bizi da, baina nahiago ditu lur solte eta freskoak eta, bereziki, materia organikoz ongarritutako baratzeak. Aitzitik, oso buztintsuak diren lurzoruak, turbosoak eta sakonera txikikoak ez dira prest egoten sator-kilkerra bertan bizitzeko; izan ere, horietan ez dago galeriak eta habiak egoera onean eraikitzerik, erraz mugitzerik, ezta beharrezkoa dena sakontzerik ere.

Gaueko ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunean zehar luhartzak lurrean eraikitako galerietan egoten dira, eta gauean aritzen dira aktiboki lanean; azaleko indusketak egiten dituzte hodiak, sustraiak,... bilatzeko eta lurraren azaletik ateratzen dira landareen zati berdeak erasotzeko, sustraia bereziki.  

Horrez gain, sexu-lotura ere gauez egiten da.

Etsaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Satorra da Luhartzaren etsai nagusienetarikoa

Kilker satorraren etsai nagusiena satorra da. Satorrak haien galeria barrualdeak bilatu eta suntsitzen ditu. Satorraz gain, trikuak, satitsuak, mikak, arabazozoak... erasotzailetzat har ditzakegu.

Luhartzaren gaueko ohiturak nabarmen zailtzen ditu hainbat etsairen erasoak, gehienak egunez izaten direlako. Gainera, animali honek duen lur azpiko bizitza ere beste oztopo handia da haien etsaientzako.

Datu gehigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore marroidun izaki hauek, aurrean dituzten hanka handiak, lurra zulatzeko erabiltzen dituzte, lur azpitik ibiltzeko gaitasuna dutelarik. Gainera, helduak direnean hegoak ere izaten dituzte, oso modu traketsean eta gehienbat egunez soilik hegan egin arren.

   Ba al dakizu   
Beste intsektu batzuk bezala, Asiako herritar batzuk luhartza jaten dute.

Udaberriko gau beroetan arraren kantua entzun daiteke, Zatarenaren antzera. Lurpeko galerietan txoko apartak eraikitzen dituzte, eta kantuarekin batera, emeak erakartzen estrategia gisa erabiltzen dituzte.

Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapen iraukorrerako helburuen taula


Luhartzak garapen iraunkorreko helburuei asko lagundu diezaieke modu ezberdinetan.

Proteinaz eta beste osasun-elementu batzuez hornitzeko iturriak dira, honek hain iraunkorrak ez diren elikagai-iturrietako menpekotasuna murrizten lagundu dezake, hala nola behi haragia edo oilaskoa. Beraz, elikadura osasuntsu eta iraunkorra helburutzat duenari lagundu diezaioke.

Gainera, Luhartzak haztean beste bizidun askok baino gas emisio gutxiago eragiten ditu, hortaz ez du berotegi-efektua hainbeste hornitzen. Bestalde, baliabide natural gutxiago behar ditu, lurra edo ura bezala. Beraz, aldaketa klimatikoan kalteak ez eragitea ekar dezake, ur eta lurreko ekosistemak babestuz.

Laburbilduz, Luhartza alternatiba jasangarria eta onuragarria izan daiteke hainbat alderditan garapen iraunkorreko helburuak lortzeko, elikadura osasungarria eta ingurumenaren babesa sustatuz beti ere.

Datu gehiago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Felicioni, S., Ugolini, A. Learning and solar orientation in the mole cricket Gryllotalpa gryllotalpa (Orthoptera: Gryllidae). J Insect Behav 4, 431–439 (1991). https://link.springer.com/article/10.1007/BF01049328

González, M. R. (2023). El grillo doméstico (Acheta domesticus) como nuevo alimento en la Unión Europea. Usos y aplicaciones en la Industria Alimentaria. https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/62394/TFG_Rojo.pdf?sequence=1&isAllowed=y

Holuša, J., & Kaláb, O. (2023). The habitat-suitability models of the European mole cricket (Gryllotalpa gryllotalpa) as information tool for conservation and pest management. Heliyon, 9(4), e14826. https://www.cell.com/heliyon/pdf/S2405-8440(23)02033-9.pdf

Nonell Comas, J., & Bardia Bardia, R. (1934). El «Cadell» o Alacrán Cebollero (Gryllotalpa gryllotalpa, L.). Instituto de Investigaciones Agronómicas.  

https://upcommons.upc.edu/bitstream/handle/2099.4/197/b11829023.pdf?sequence=1