Lankide:Manexlazzkano/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Errefuxiatuentzako mugikor bidezko ikasketak errefuxiatuen ikaskuntza informalean teknologia mugikorrak betetzen dituen irtenbide eta rolei egiten die erreferentzia. Hezkuntza erantzunek bermatzen dute errefuxiatuek eta lekualdatutako biztanleek bidezkoa den hezkuntza batera, hezkuntza inklusibora eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak dituztela. [1] Errefuxiatuek teknologia mugikor digitalera duten sarbide handiagoa hezkuntzaren irakaskuntzarako, administraziorako eta laguntza zerbitzuetarako laguntza iturri da errefuxiatuen testuinguruetan. [1]  

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jazarpen, gatazka, indarkeria edo giza eskubideen urraketak direla eta mundu osoan indarrez 65 milioi pertsona lekualdatu ziren Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik. [2] Kopuru horretatik, 22,5 milioi pertsona babes bila beraien herrialdeetatik beste nonbaitera ihes egin zuten errefuxiatuak ziren. Azken urteotan krisiaren garrantziak teknologia digitalen eskaera bultzatu du ikaskuntza eta irakaskuntza hobetzeko errefuxiatuen zein lekualdatutakoen testuinguruan. [3]

Ahaleginak egin dira ikaskuntza mugikorraz baliatzeko, lekualdaketak hezkuntzan sarbidean eta lorpenean dituen ondorio negatiboei aurre egiteko, baita bakerako, egonkortasunerako eta etorkizuneko oparotasunerako fundazioak eraikitzeko ere. Irtenbide mugikorrak aprobetxatuz, errefuxiatuek kalitatezko hezkuntzarako eta etengabeko ikaskuntzarako aukera inklusiboa eta bidezkoa izan dezakete.[4]

Hezkuntzaren zeregina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epe luzerako ikuspegiak behar dira hezkuntzarako lekualdatutako jendearen testuinguruan, errefuxiatuek hezkuntza bidezko batera, kalitatezko hezkuntza inklusibora eta etengabeko ikaskuntzako aukerak izan ditzaten. Errefuxiatuen behar fisikoetan oinarritutako laguntza humanitario tradizionalez gain, garrantzitsua da errefuxiatuen eta lekualdatutako besteen garapen soziala eta komunitarioa integratzea, baita beraien helburuak, ideiak eta ametsak hezkuntzaren bitartez lortzeko, testuingurua edozein dela ere.

Hezkuntza errefuxiatuen komuniateari etorkizun hobea aurkitzen eta harrera-sozietateetan integratzen lagundu diezaiokeen faktore garrantzitsua da. Epe laburrean, hezkuntzak egonkortasuna ekarri diezaieke asaldutako bizitzei, haurren, gazteen eta komunitate osoaren behar psikosozialei aurre egin eta errefuxiatuei behar diren hizkuntza eta alfabetatze trebetasunak garatzen lagun diezaieke. [5]

Hezkuntza gainera, garapen iraunkorrerako Hezkuntza 2030 Agenda gauzatzeko lehen motorren artean kokatu da. Garapen Iraunkorrerako Helburuak (SDG) 4 helburu ditu: "kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta berdina bermatzea eta bizitza osorako ikaskuntzarako aukerak sustatzea" 2030. urtera arte. [6] Honek errefuxiatuak biltzen ditu, desabantailak dituzten taldeetan daudenak kalitatezko hezkuntzarako sarbideari buruz aritzean. [6]

Teknologia mugikorraren garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza antolaketarako teknologia-eredu bat, errefuxiatuentzako mugikor bidezko ikaskuntzaren balioak mapeatzeko

Gaur egun, munduko errefuxiatuen % 86 garapen bidean dauden herrialdeetan bizi dira, eta errefuxiatuen etxeen % 71k telefono mugikorra dute . Etxeen % 39k Interneterako egokitutako mugikorrak dituzten arren, gainerako % 61k ezin du smartphoneetarako garatuta dauden aplikazioetatik etekinik atera. Gehiengoa (% 93) 2G -ko sare mugikor batek estalitako lekuetan bizi da, eta% 62 3G sare mugikorren eskura daude. [7]

Hiri eta landa-eremuen artean telefono mugikorren jabetzan eta sarerako sarbiderako desberdintasunak egon arren, mugikor bidezko komunikazioek errefuxiatuentzako garrantzitsuak izaten jarraitzen dute, komunikabide mugikorrak garrantzitsuak izaten dira errefuxiatuentzat, etxetik lekualdatutako jendeari maite dutenekin eta lagunekin konektatzen laguntzen baitie berriro lekualdatu beharreko bidaian eta behin beraien herrialde anfitrioietara iritsitakoan.[8]

Informazio eta komunikazio teknologien (IKT) erabilera hezkuntzaren helburuetarako errefuxiatuen testuinguruan oraindik praktikan eta ikerketan sortzen ari den eremu bat da. Ikerketek IKTek krisiaren ezarpenetan duten balizko balioa nabarmentzen dute, froga zientifikoen gabezia ere erakusten dute ordea. [9]

Mugikor bidezko ikasketa norbanako erronkei aurre egiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegaldien, kanpamenduen eta lekualdatzeen garaian errefuxiatuek banakako erronka batzuei egin behar die aurre. Erronka horiek eragin negatiboa izan dezakete beraien ikaskuntza eta irakaskuntza aukeretan, bai eta ikaskuntza-ingurunetik kanpoko bizitzetan ere.[8]

Herrialde anfitrioietan hizkuntza eta alfabetatze gaitasun falta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde anfitrioietan hizkuntza gaitasunen falta erronka bat da errefuxiatuentzako. Mugikorrez lagundutako hizkuntzak ikasteko aplikazioak hizkuntza ikasteko eta errefuxiatuen hizkuntza eta alfabetatze gaitasunak garatzen laguntzeko funtsezko tresna dira. [10] Mugikor bidezko irtenbideek errefuxiatuen hizkuntza eta alfabetatze erronkei laguntza eman diezaieke hiru arlo nagusitan:

Trauma eta identitate gatazkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errefuxiatuek ongizate maila baxua eta antsietate mentala izateko prebalentzia handia dute iraganeko eta oraindik bizitzen dituzten traumen ondorioz. [11] [12] Bereziki kaltetuak eta beren beharrak asetu ezin dituztenak emakumeak, adinekoak eta bakarrik dauden adingabeak dira.

Ongizate psikosoziala ikaskuntzarekin eta hezkuntzarekin erlaziona daiteke bi modutara. Lehenik, errefuxiatuek gerran eta gatazketan izandako esperientziak zuzenean eta negatiboki beraien hezkuntzan eta errendimendu akademikoan eragiten die. Adibidez, arazo akademikoen eta portaeraren zailtasunen prebalentzia handia identifikatu da gerran kaltetutako haur errefuxiatuetan [13] eta errefuxiatuen arazo emozionalak ikasteko zailtasunekin eta lorpen akademiko maila baxuagoekin erlazionatu dira. [14] Bigarrenik, eskola eta hezkuntza espezifikoko esku-hartzeetan parte hartzeak ongizate psikosoziala hobetu dezake. [15]

Nahiz eta trauma eta identitate gatazkei aurre egitea ez den ikaskuntza mugikorreko eta errefuxiatuen proiektu askoren muina, teknologia digitalak diseinatzen eta erabiltzen diren moduek teknologia hauen eragin potentziala erakusten dute errefuxiatuen ongizatean eta osasun mentalean. [16] Teknologia digitalen eta soluzio mugikorren erabilerak ezin du aurrez aurreko zaintza intentsiboa eta espezializatua erabat ordezkatu krisi eta errefuxiatuen testuinguru larrietan. Hala ere, planteamendu mugikorrak lotuta egon dira errefuxiatuen ongizatea hobetzeko. Esaterako, ipuin kontalari digitala eta mugikor bidezkoa lagungarria da errefuxiatuentzat identitatearen eta kidetasun sentimenduaren inguruko hausnarketa sustatzeko.[8]

Ikerketek mugikor bidezko ikaskuntzako aplikazioek eta programek ez dutela gaitasuna eta ezagutza lortzeko bakarrik balio erakusten dute, errefuxiatuen ongizate psikologikoa hobetzeko ere balio dute, hau errefuxiatuekin lan egiten duten hezitzaileentzat kontuan hartu beharrekoa da. [17]

Desorientazioa ingurune berrietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errefuxiatuek ingurune berri eta aldakorretara egokitu behar dute, bereziki trantsizioa egin aurretik, trantsizioan eta iristean. [18] Krisialdietan eta ihesaldi egoeretan ez dago behar adina informazio, zeren errefuxiatuek desinformazio-maila handiko ingurune ez-seguru eta ezegonkorretan barrena nabigatu behar dute. [18] Adibidez, Siria, Afganistan eta Irakeko errefuxiatuek Europara egindako bidaian erronka garrantzitsu bat mugaz gaindiko pasabide batzuk irekita edo itxita zeuden ala ez baieztatzea zen. [19]

Errefuxiatuek askotan fidagarriak ez diren sare sozialetan kontsultatzen dute bidaiatu aurretik, bidaiatzean edo bidaiatu eta gero, batzuetan kontrabandistek eta bestelako gaizkileek esplotatzeko arriskua izan dezakete. Informazio-iturri sinesgarriak eskuratzea funtsezkoa da emakume eta haurrentzat, bereziki ahulak baitira osasunari eta segurtasunari dagokienez. Bidaian zehar, informazio fidagarrirako aukera izateak hil ala biziko diferentziak eragin ditzake, itsasontzi egoeretan esate baterako. [20]

Komunikazio mugikor informala informazio-gordailu nagusia izan daiteke beren hegaldi-ibilbidea antolatzen duten errefuxiatuentzat. Errefuxiatuek informazioa aurretik joan ziren beste batzuekin komunikatuz lortzen dute, haien bideak jarraitzeko eta haien esperientzietatik ikasteko. WhatsApp moduko berehalako mezularitza aplikazioak ikusten dituzte bidaia "desmitifikatzeko" bitarteko gisa.. [21] Teknologia mugikorrek, halaber, hegaldirako garrantzitsua den irudietan oinarritutako informazio trukea errazten dute. Bidaian zehar, telefono mugikorrak errefuxiatuen bizi-lerro dira, honek eremu geografiko eta linguistiko ezezagunean nabigatzeko aukera ematen die linean eta lineaz kanpo dauden aplikazioak erabiliz eta itzulpen digitalerako laguntzen bidez. [22]

Baztertzea eta bakardadea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errefuxiatuak ingurune berri batera aldatzean bakardade eta baztertze sentimenduak aurre egin beharreko funtsezko erronkak dira. Bakardade esperientziek ikasle errefuxiatuen arrakasta hezkuntza formalean eragiteaz gain, ikaskuntza informala eta ezagutza-trukea errazten duten sare eta komunitate oso beharrezkoak edukitzea galarazten diete. [23]

Errefuxiatuen artean isolamendua bi eratara eman daiteke. Lehenik, iheslari asko familietatik eta lagunengandik aldenduta daude, bigarrenik, bakardadearen eta baztertzearen sentimenduak areagotu egiten dira ingurune anfitrioietako kultura menderatzailean pretsonekin harremanik ez izateagatik, bereziki errefuxiatuak herrialde anfitrioiko leku bakartuetan bizi badira. Lagunekin eta senideekin komunikatzea garrantzitsua da errefuxiatuentzat, teknologia mugikorra da horretarako gakoa. [24]

Errefuxiatuek eta migratzaileek ikaskuntzarako sare mugikorrak sortzen dituzte beren familia eta nazioz gaindiko lagunekin. Hauek funtsezkoak dira iturri gisa ixiltasun bidezko ezagutza partekatu, hurbiltasun sentimenduak estimulatu eta elkarrekiko kontzientzia sustatzeko. [25]

Mugikor bidezko ikaskuntza hezkuntza sistemaren erronkei aurre egiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errefuxiatuek hezkuntzari lotuta dituzten erronketako batzuek banakako esperientziak, hezkuntza-mailak eta domeinuak gainditzen dituzte eta hezkuntza-sistemako arazoetatik datoz. Erronka horien artean daude; errefuxiatuen heziketarako prestaturik ez dauden irakasleak, ikasteko eta irakasteko baliabide egokien urritasuna eta dokumentatu gabeko eta ziurtatu gabeko hezkuntza-aurrerapena. [26]

Errefuxiatuen hezkuntzarako prestatu gabeko irakasleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasleak garrantzitsuak dira errefuxiatu eta lekualdatuen kalitatezko hezkuntza bidezko batean eta inklusiboan. Haurren behar fisiko eta kognitiboei erreparatzen diete eta haien ongizate psikosoziala errazten dute, errefuxiatuen normaltasuna lortzeko funtsezko baliabide gisa balio dute. [27] Errefuxiatuekin lan egiten duten irakasleek ingurune ezberdinetan jarduten dute eta aurrekari ezberdinak izan ditzakete. Irakasle gaituak/egiaztatuak izan daitezke, errefuxiatuak direnak edo irakasle errefuxiatuak direnak, baina aldez aurretik irakaskuntzan esperientziarik ez dutenak eta beharragatik trebatuta daudenak. Beren ikasgeletan errefuxiatuekin lan egiten duten ingurune anfitrioietan ere maisu izan litezke. Errefuxiatuak dauden inguruneetan lan egiteko irakasleen prestakuntzari lotutako erronkak askotarikoak dira. [28]

Irakasle kalifikatuak baliabide oso eskatuak dira, baina ez dira ohikoak errefuxiatuentzako hezkuntza-maila eta esparru guztietan. Honek klase handiak eta ikasle/irakasle proportzio handiak behar direla esan nahi du. ACNUR en 2010-2012rako Hezkuntza Estrategiak helburu gisa irakasle bakoitzeko gehienez 40 ikasle izatea jartzen badu ere errefuxiatuen testuinguru askok klase handiagoak dituzte. 2014 an % 30 eko igoera globalarekin eskola adinean dauden errefuxiatuen kopuruak kalifikatutako ikasleen eskuragarritasunaren arazoa areagotzen du. Urteako 20.000 irakasle gehiago eta beste 12.000 ikasgela gehiago beharko lirateke. [29]

Oinarrizko kalifikazioez gain, irakasleek trebakuntza espezifikoa behar dute errefuxiatuak ikasgelara ekartzen dituzten behar eta erronka berezien aurrean prestatzeko.

Soluzio eta gailu mugikorrek hezkuntzaren eraginkortasuna hobetzen lagun dezakete irakasleei gelan askotariko trebetasunak garatzen eta aplikatzen laguntzen baitiete. Mugikor bidezko ikaskuntza irakasleei orientazioa eta etengabeko laguntza emateko erabil daiteke. Gainera, baliabide gutxiko inguruneetan oinarrizko teknologiek ematen dituzten irakaskuntza-gaikuntzako beste ekimen batzuetako irakaspen batzuk ikas daitezke. [30]

Ikasteko eta irakasteko baliabide egokien eskasia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errefuxiatuen testuinguruetan irakasteko eta ikasteko materialetara sarbide mugatua izateak irakasleek dituzten erronkak areagotu ditzake, sarritan ez baitute prestakuntza eta laguntza egokirik ikasle errefuxiatuen beharrak asetzeko. Errefuxiatuek eskoletan edo etxeetan hezkuntza materialetarako sarbiderik ez dutenean ikaskuntzako ingurune berrira egokitzeko prozesua zailagoa da. Adibide bat Sudango haur errefuxiatuen egoera da, Txaden, ikasleentzako mahai falta dela eta haur asko lurrean esertzen dira, maisuak, testuliburu bat duen pertsona bakarrak arbelean oharrak idazten dituen bitartean. [31]

Material fisikoez gain curriculum egokiak behar dira. Curriculum askok garrantzi gutxi dute ikasle errefuxiatuen egoera eta aurrekari partikularretarako. Batzuetan, arazoa ez da ikasteko materialaren gabezia, haien izaera politikoa baizik. Arlo askotan ikasketa-planak eta ikasteko baliabideak gatazka baten alde batera bideratuta daude eta horrek estereotipoak indartu edo kexa politiko eta sozialak okertu ditzake. Herrialde anfitrioietako irakasleak askotan ez daude ikasle errefuxiatuen jatorrizko herrialdeetako ikasketa-planekin edo testuinguruekin ohituta. [32]

Eduki berriaren garapena, hala nola ebaluazioa, hautatzea eta egokitzea erronka handia da errefuxiatuen inguruneetako mugikor bidezko ikaskuntzako proiektu askotan. Gaur egun, errefuxiatuentzako hezkuntzan erabiltzen diren plataformak liburutegietako biltegi estatikoetatik, digitalizatutako erreferentzia-liburuetatik eta lineako entziklopedietatik, interaktibitate-mailak dituzten multimedia-plataformetara eta ikasleen aurrerapena arakatzeko monitorizazio-funtzioetaraino doaz. [33]

Hezkuntza baliabide ireki eta eskuragarri asko ingelesez daude, beraz, tokiko hizkuntzan dagoen materialaren behar asezina dago, baita tokiko ikasketa-planetara egokitzen den edo irakaskuntzako nazioarteko estandarrekin bat datorren edukiarekin ere. [34]

Dokumentatu eta ziurtatu gabeko hezkuntza-aurrerapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuetan banakako, eskolako eta sistemako hezkuntza-datuak ez daude oso dokumentatuta eta zaila da estatistiken ikuspegi orokorra nazio-mailan lortzea. Informazio faltak, osatu gabeak edo kalitate eskasekoak hezkuntza ministerioek eta garapen erakundeek errefuxiatuak inplikatuko dituzten hezkuntza programak berreraikitzeko, planifikatzeko eta kudeatzeko duten gaitasuna eragozten du.[35]

Sistemari dagokionez, informazio faltak erronkak dakartza hezkuntza programen eta hezkuntza sistema osoen planifikazioan, operazioan eta monitorizazioan. Maila indibidualean datuen faltak, bereziki ikasleen aldez aurreko hezkuntza-lorpenei eta lortutako ziurtagiriei dagokienez errefuxiatuek beren hezkuntza-ibilbideekin jarraitzeko dituzten aukerak murrizten edo kentzen ditu leku batetik bestera mugitzen diren bitartean. [36]

Hezkuntza kudeaketako informazio-sistemen (EMIS) bidez kalitatezko datuen eskuragarritasuna eta erabilera bermatzeko informazio-sistema sinple eta malguak garatzea eta inplementatzea beharrezkoa da larrialdi-inguruneetako sistemak indartzeko. [37]

Ikusi ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txantiloi:Free-content attribution

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]